Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

2/14 Irizpena

2/14 Irizpena

2/14 Irizpena, Ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko legearen aurreproiektuaren ingurukoa

CES Vasco

CES Vasco

Bilbao

1

I. AURREKARIAK

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Segurtasun Sailaren idazkia jaso zuen 2013ko abenduaren 20an. Bertan ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko legearen aurreproiektuari buruzko txostena eskatzen zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraiki.

“Legearen xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatzen diren ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak arautzea da, baina baita horiek egiten diren establezimendu publiko eta espazio irekiek bete beharreko baldintza eta betekizunak zeintzuk diren ezartzea ere, tokiaren titularrak edo antolatzaileak erakunde publikoak edo pertsona fisiko zein juridiko pribatuak izan, irabazi-asmorik eduki edo ez eta jarduera horiek ohikoak ala noizbehinkakoak izan”.

Agiriaren kopia bat igorri zitzaien berehala Batzordeko Osoko Bilkurako kide guztiei euren proposamenak eta iritziak adieraz zitzaten, ondoren horiek Lan-batzorde egokiari helarazi ahal izateko, hala agintzen baitu Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendurako Araudiak.

Gizarte-garapenerako Batzordea 2014ko urtarrilaren 17an batu zen Irizpenaren aurreproiektuaren lehen proposamena eztabaidatze aldera. Egun horretan bertan Batzordeak honako Irizpen-proiektua onetsi zuen eta Euskadiko EGABen 2014ko urtarrilaren 29ko Osoko Bilkurara bideratu zuen. Osoko Bilkurak aho batez onetsi zuen.

II.- EDUKIA

Lege aurreproiektuari buruzko testuak Zioen azalpenari buruzko atala, 5 goiburutan banatutako 71 Artikulu, 2 Xedapen Gehigarri, 7 Xedapen Iragankor, Xedapen Indargabetzaile 1 eta 3 Azken Xedapen ditu, ikuskizun publikoen, jolas-jardueren eta establezimendu publikoen katalogoa jasotzen duen Eranskinaz gain.

I. GOIBURUA.- XEDAPEN OROKORRAK

I. KAPITULUA.- ARAUAREN XEDEA, EREMUA ETA HELBURUAK.

1. artikulua.- Xedea.

2. artikulua.- Definizioak.

3. artikulua.- Aplikazio-eremua.

4. artikulua.- Helburuak.

5. artikulua.- Debekuak.

II. KAPITULUA.- IKUSKIZUN PUBLIKOEN ETA JOLAS-JARDUEREN EUSKAL KONTSEILUA

6. artikulua.- Ikuskizun Publikoen eta Jolas-jardueren Euskal Kontseilua.

II. GOIBURUA.- IKUSKIZUN PUBLIKOEN ETA JOLAS-JARDUEREN ANTOLAKETA ETA GARAPENA

I. KAPITULUA.- ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

7. artikulua.- Ikusleen eta erabiltzaileen eskubideak.

8. artikulua.- Ikusleen eta erabiltzaileen betebeharrak.

9. artikulua.- Bestelako interesdunen eskubideak.

10. artikulua.- Titularren eta antolatzaileen eskubideak.

11. artikulua.- Titularren eta antolatzaileen betebeharrak.

12. artikulua.- Artisten, interpreteen, gauzatzaileen eta gainerako langileen eskubideak.

13. artikulua.- Artisten, interpreteen, gauzatzaileen eta gainerako langileen betebeharrak.

II. KAPITULUA.- IKUSKIZUNEN ETA LOKALEN BETEKIZUNAK ETA BALDINTZAK.

14. artikulua.- Baldintza teknikoak.

15. artikulua.- Informazioa eta publizitatea.

16. artikulua.- Sarreren salmenta.

17. artikulua.- Ordutegia.

18. artikulua.- Adin txikikoen babesa.

19. artikulua.- Sarrera zaindu eta kontrolatzeko betebeharrak.

20. artikulua.- Sartzen uzteko baldintzak.

21. artikulua.- Lehen sorospenak eta larrialdietako ebakuazioa.

22. artikulua.- Asegurua.

III. GOIBURUA.- ADMINISTRAZIOAREN ESKU-HARTZEARI BURUZ

I. KAPITULUA.- OHIKO XEDAPENAK

23. artikulua.- Arau orokorra.

24. artikulua.- Salbuespenak.

25. artikulua.- Aitorpen arduratsuen araubide juridikoa.

26. artikulua.- Aldez aurretiko jakinarazpenen araubide juridikoa.

27. artikulua.- Baimenen araubide juridikoa.

28. artikulua.- Baimenen konkurrentzia.

II. KAPITULUA.- ESTABLEZIMENDU PUBLIKOAK IREKITZEA

Lehen atala.- AITORPEN ARDURATSUA BEHAR DUTEN ESTABLEZIMENDUAK

29. artikulua.- Aitorpen arduratsua

Bigarren atala.- LIZENTZIA-ARAUBIDEAREN MENDEKO ESTABLEZIMENDUAK.

30. artikulua.- Establezimendurako udal-lizentzia

31. artikulua.- Establezimendu-lizentzia izapidetzea

32. artikulua.- Lizentziadun establezimendua abian jartzea.

33. artikulua.- Publikoari zabaldutako araubide bereziko establezimenduak.

34. artikulua.- Jardueren bateragarritasuna.

III. KAPITULUA.- IKUSKIZUN PUBLIKOEN ETA JOLAS-JARDUEREN ANTOLAKUNTZA.

Lehen atala.- AITORPEN ARDURATSUKO ARAUBIDEAREN MENDEKO IKUSKIZUN ETA JARDUERAK

35. artikulua.- Aitorpen arduratsua

36. artikulua.- Aldizkako ikuskizun eta jarduerak

Bigarren atala.- BAIMEN ARAUBIDEAREN MENDEKO IKUSKIZUN ETA JARDUERAK

37. artikulua.- Baimena behar duten ikuskizun eta jarduerak

38. artikulua.- Terrazak.

39. artikulua.- Espazio zabaletan edo bide publikoetan egindako ikuskizun eta jarduerak.

40. artikulua.- Barrakak

41. artikulua.- Zezenketak

42. artikulua.- Piroteknia-ikuskizunak.

Hirugarren atala.- ALDEZ AURREKO JAKINARAZPEN ARAUBIDEAREN MENDEKO IKUSKIZUN ETA JARDUERAK

43. artikulua.- Aldez aurretik jakinarazi beharreko ikuskizun eta jarduerak.

IV. KAPITULUA.- ESKUMEN-ARAUBIDEA

44. artikulua.- Eskumenak.

IV. GOIBURUA.- ZAINTZA, KONTROLA ETA IKUSKAPENA

I. KAPITULUA.- OHIKO XEDAPENAK

45. artikulua.- Mantentze-lanak eta ikuskapenak egiteko obligazioa

46. artikulua.- Egiaztapenak eta kontrolak.

II. KAPITULUA.- IKUSKAPENA

47. artikulua.- Ikuskapen- eta kontrol-eskumenak.

48. artikulua.- Ikuskapenen irizpideak eta koordinazioa.

49. artikulua.- Ikuskapenaren praktika.

III. KAPITULUA.- SEGURTASUN-NEURRIAK.

50. artikulua.- Polizia-zaintza.

51. artikulua.- Debekua eta bertan behera uztea.

52. artikulua.- Itxiera eta zigilatzea.

53. artikulua.- Konfiskazioa.

54. artikulua.- Eskudun agintariak.

V. GOIBURUA.- ZEHAZPEN-ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.- ARAU-HAUSTEAK

55. artikulua.- Arau-hauste administratiboak.

56. artikulua.- Arau-hauste oso larriak.

57. artikulua.- Arau-hauste larriak.

58. artikulua.- Arau-hauste arinak.

59. artikulua.- Erantzuleak.

II. KAPITULUA.- ZEHAPENAK

60. artikulua.- Arau hauste oso larrien ondoriozko zehapenak.

61. artikulua.- Arau hauste larrien ondoriozko zehapenak.

62. artikulua.- Arau hauste arinen ondoriozko zehapenak.

63. artikulua.- Zehapenen mailaketa.

III. KAPITULUA.- PRESKRIPZIOA ETA IRAUNGIPENA

64. artikulua.- Arau-hausteen preskripzioa.

65. artikulua.- Zehapenen preskripzioa.

66. artikulua.- Prozeduraren iraungipena.

IV. KAPITULUA.- ESKUMENA ETA PROZEDURA.

67. artikulua.- Zehapen-ahalmena erabiltzeko eskumendun organoak.

68. artikulua.- Zehapen-prozedura.

69. artikulua.- Behin-behineko neurriak.

70. artikulua.- Funtzionarioek edo ikuskatzaileek ezohiko kautela-neurriak hartzea.

71. artikulua.- Arau-hauste eta zehapenen erregistroa.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Kirol arloko indarkeriaren kontrako estatuko araudia aplikatzea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Agirien eredu normalizatuak.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Araubide iragankorra.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Lizentziak eta baimenak.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Baimendutako edo gaitutako zerbitzuak ematen dituzten pertsonei Legea aplikatzea.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren Euskal Kontseilua.

BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Fidantzen zenbatekoa.

SEIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Zehapen-espedienteak.

ZAZPIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Barrakei legea aplikatzea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

LEHENENGO AZKEN XEDAPENA. Tasa eta prezio publikoei buruzko legea aldatzea.

BIGARREN AZKEN XEDAPENA. Zehapenen zenbatekoak eguneratzea.

HIRUGARREN AZKEN XEDAPENA. Indarrean sartzea.

ERANSKINA   Ikuskizun publikoen, jolas-jardueren eta establezimendu publikoen katalogoa.

Zioen azalpena

Legea Estatutuaren 10.38 artikuluan xedatutakoa dela eta, hau da, ikuskizunen arloan EAEk duen berariazko konpetentzia dela eta eman dela adierazten da Zioen Azalpenaren hasieran.

Horretxen babesean onartu zen ikuskizun pribatuei eta jolas-jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea.

Hala ere, 15 urte igaro dira lege hori onartu zenetik, eta barne-merkatuan ematen diren zerbitzuen inguruan Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak emandako abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentarauaren oinarrian dauden printzipioak kontuan hartuz gero, argi dago ezinbestean egin behar zela haren ordezko lege berria.

Zuzentarauak markatutako ildoari jarraiki, Lege aurreproiektuak establezimendu askatasuna eta zerbitzuen emakidarako askatasuna errazten ditu, eta Administrazioari helarazitako jakinarazpen-araubidea edo aitorpen arduratsuaren araubidea lehenesten ditu orain arte nagusi izandako administrazio-baimenaren araubidearen aurrean. Horrek beharrezkoak ez diren burokrazia-izapideak kentzea eta izapideen prozedura erraztea ekarriko du.

Azalpenak jasotzen duenez, Legea oinarrizko zenbait parametro kontuan hartuta taxutzen da: a) Askatasun-printzipioaren eta segurtasun- eta elkarbizitza-printzipioaren arteko oreka. b) Herritarrei protagonismoa ematea horretarako pertsona eta erabiltzaile edo publiko diren heinean dituzten eskubideak eta betebeharrak jasotzen dituen gutuna ezarrita, beti ere kontsumoari buruzko araudi orokorraren arabera dagozkionak baztertu gabe. c) Ikuskizun eta jolas-jardueren titular zein antolatzaileei euren enpresa-jarduera erraztea aitorpen arduratsuari zein aldez aurretiko komunikazioari buruzko arau orokorra ezarrita. Baimen-araubidea arau orokorrarekiko salbuespena da oraintxe bertan, eta modu objektiboan arrisku-egoera handiagoa dakarten edo hirugarren pertsonei kalteak eragin diezazkieten berariazko kasuetan bakarrik erabiliko da. d) Lokal publikoen segurtasun-estandar teknikoak indartu. e) Subsidiariotasun printzipioa eta herritarrenganako gertutasun printzipioa kontuan hartuta, kontrol-konpetentzia gehienak udalen esku uzten dira, arrazoi objektiboak direla medio Eusko Jaurlaritzako organo eskudunen esku uzten denean izan ezik. Azkenik, Ikuskizun Publikoen eta Jolas-jardueren Euskal Kontseilua da administrazio publiko ezberdinen arteko laguntza eta lankidetza instituzionalizatzen dituen organoa.

Xedapenak

I goiburua.- Xedapen Orokorrak atalean 6 artikulu daude, 2 kapitulutan banatuta:

I. kapitulua.- Arauaren xedea, eremua eta helburuak kapituluak 1 – 5 artikuluak jasotzen ditu, eta honakoa arautzen du:

  • Legearen xedea: Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatzen diren ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak arautzea, baina baita horiek egiten diren establezimendu publiko eta espazio irekiek bete beharreko baldintza eta betekizunak zeintzuk diren ezartzea ere, tokiaren titularrak edo antolatzaileak erakunde publikoak edo pertsona fisiko zein juridiko pribatuak izan, irabazi-asmorik eduki edo ez eta jarduera horiek ohikoak ala noizbehinkakoak izan.
  • Zenbait kontzepturen definizioak: ikuskizun publikoak, jolas-jarduerak, establezimendu publikoak, espazio irekiak, establezimendu publikoaren titularrak, antolatzaileak eta artistak, interpreteak edo gauzatzaileak.
  • Aplikazio-eremua eta salbuespenak (guztiz pribatuak diren ospakizunak zein erlijio-ospakizunak, kultu-zentroen barruan egiten diren ikuskizun publiko edo jolas-jarduerak izan ezik), kasu guztiak zertan jaso ez dituen katalogo bat eranskin moduan eta debekuak.
  • Legearen helburua: ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak behar bezala eta partaideak zein bertaratuak arriskuan ez jartzeko moduan garatu daitezela erraztea herritarren arteko elkarbizitza bermatuta eta segurtasuna zein ordena publikoa mantenduko direla bermatuta.
  • Era berean printzipio orientagarriak ere aurkezten dira: a) Ikuskizun eta jolas-jardueretan biltzen diren ikusle, partaide eta erabiltzaileen arteko elkarbizitza baketsu eta ordenatua. b) Jarduera horiek garatzen diren tokietatik gertu bizi diren pertsonen eskubideak errespetatzea. c) Establezimendu publikoetako, ikuskizun publikoetako edo jolas-jardueretako ikusleen, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna eta osasuna. d) Ekipamenduen, ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren kalitatea, erosotasuna eta ingurumen-iraunkortasuna.
  • Debekatuta dauden ikuskizunak edo jolas-jarduerak.

 

II. kapituluak 6. artikulua hartzen du barne, eta artikulu horrek Espazio Publikoen eta Jolas-jardueren Euskal Kontseilua arautzen du, hau da, Lege honek arautzen dituen kontuetan Euskadiko administrazio publikoentzako kontsulta-, ikerketa-, koordinazio- eta aholkularitza-lanak egingo dituen organoa. Eusko Jaurlaritzan ikuskizun publikoen alorrean eskuduna den Sailari atxikita dago.

II goiburua.- Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren antolakuntza eta garapena atalak 16 artikulu jasotzen ditu 2 kapitulutan banatuta.

I. kapitulua.- Eskubideak eta betebeharrak (7- 13 artikuluak): ikusleen eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak jasotzen ditu, baina baita antolatzaileenak, titularrenak, artistenak, interprete eta gauzatzaileenak eta gainerako langileenak ere. Gainera, bere legezko interesei eragiten zaielako interesa izan dezakeen beste edonork dituen eskubideak ere jasotzen ditu.

II. kapitulua.- Ikuskizunen eta lokalen betekizunak eta baldintzak (14-22 artikuluak) atalak ikuskizun eta jarduera sortzaileek eta horiek egiten diren establezimendu edo espazioek bete beharreko baldintzak eta betekizunak arautzen dituzte.

Eskainitako zerbitzuen segurtasuna eta kalitatea eta horiek eskaintzen dituztenen erantzukizuna eta profesionaltasuna sendotzeko edo ikusleen eskubideak babesteko xedea duten alderdiak jasotzen dituzten zenbait artikulu biltzen dira bertan. Atal honetan arautzen dira establezimendu, ikuskizun eta jolas-jardueren inguruan ikusleei edo erabiltzaileei eman beharreko informazioa eta publizitatea, sarreren salmenta, sarrera zaindu eta kontrolatzeko obligazioak, onartzeko baldintzak eta nor onartu erabakitzeko eskubidea, lehen sorospenetarako eta larrialdietako ebakuazioetarako obligazioak edo aseguruen eskaera bezalako gaiak. Eta halaber, umeak eta gazteak zaintzeko neurri bereziak ere hartzen dira kontuan bertan.

Hau da, baldintza teknikoak, informazio- eta publizitate-baldintzak eta sarreren salmentari, ordutegiei, adin txikikoen babesari, sarrera zaindu eta kontrolatzeko obligazioari, harrera-baldintzei, lehen sorospen eta larrialdietako ebakuazioei eta aseguruei buruzko baldintzak jasotzen dira.

III goiburua.- Administrazioaren esku-hartzeari buruz atalak 23 artikulu biltzen ditu 3 kapitulutan banatuta.

I. kapitulua. Xedapen orokorrak (23-28 artikuluak) atalean establezimendu publikoen irekiera-araubidea eta ikuskizun publiko eta jolas-jardueren araubidea arautzen dira.

Oro har, legeak besterik ezartzen ez badu, aitorpen arduratsua izango da aplikatu beharreko araubidea edo, hala badagokio, aldez aurretiko jakinarazpena.

 

Aitorpen arduratsuen araubide juridikoa

  • Aurrerapena: 10 egun.

Aldez aurretiko jakinarazpenen araubide juridikoa

HALA XEDATZEN DENEAN

  • Ospakizuna egin nahi duten interesdunek administrazio publikoari euren datuen eta ikuskizunaren gainerako baldintzen berri emateko erabiltzen den agiria.
  • Aurrerapena: 48 ordu.

Baimenen araubide juridikoa

NAHITAEZ EGIN BEHAR DENEAN

  • Aurrerapena: 10 egun.

II. kapituluan establezimendu publikoen irekiera arautzen da (29-34 artikuluak).

Lehen atala aitorpen arduratsua behar duten establezimenduei buruzkoa da eta bigarrena, aldiz, udal-lizentzia behar dutenei buruzkoa.

Udal-lizentzia:

  • Bereziki arriskutsu moduan sailkatutako esparruren bat duten establezimenduak.
  • Ingurumen-kontrolari buruzko legediaren arabera jarduera-lizentzia sailkatua behar duten establezimenduak.
  • Ezaugarri jakin batzuk dituzten kultura-baliodun eraikinak.
  • Lege honen arabera araubide berezikoak diren establezimenduak.

 

Bertan aipatzen denez, udalak obra-burutzapenerako proiektu teknikoen berri eman beharko dio Eusko Jaurlaritzaren ikuskizun arloko eskudun Zuzendaritzari baldin eta lokalak bere titularitatekoa izatearren ez badu lizentziarik behar baina 700 pertsonatik gorako edukiera izan behar badu. Halaber, kopuru hori baino edukiera handiagoa izango duen beste edozein establezimenduri, zezen-plazei eta arauak xedatzen dituen gainerako lokalei buruzko proiektu teknikoak ere jakinarazi beharko dizkio. Proiektuen berri emateko epea hamabost egunekoa izango da lizentzia-eskariaren espedientea hasten denetik edo, udalaren titularitatekoa izanez gero, lokalaren burutzapen-proiektua egiten denetik aurrera.

Proiektua aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren ikuskizunen arloko zuzendaritza eskudunak ebazpena eman beharko du bi hilabeteko epean, eta bidezkoa bada, aplikatu daitekeen araudi teknikoaren arabera egokitzat jotzen dituen neurri zuzentzaile edo baldintzatzaileen berri emango dio udalari. Neurri eta baldintzatzaile horiek nahitaez sartu beharko dira lizentzian edo proiektu teknikoan, kasu bakoitzean egokiena denean. Aipatutako epean ez bada berariazko ebazpenik eman, txostena lizentzia inolako neurri zuzentzaile edo baldintzatzailerik gabe ematearen aldekoa dela ulertuko da.

III. kapituluan ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren antolamendua arautzen da (35-34 artikuluak). Hiru ataletan banatzen da: lehenengoak Aitorpen arduratsuaren araubidearen mendeko ikuskizun eta jarduerak batzen ditu (35 eta 36 artikuluak), bigarrenak Baimen-araubidearen mendeko ikuskizun eta jarduerak (37-42 artikuluak) eta hirugarrenak, aldiz, Aldez aurretiko komunikazio-araubidearen mendeko ikuskizun eta jarduerak (43. artikulua).

 

BAIMEN ADMINISTRATIBOA BEHAR DUTEN IKUSKIZUN EDO/ETA JARDUERAK

a)    Establezimendu publiko baten ondoan aire zabalean edo bide publikoan jarritako terraza edo instalazioak.
b)    Ikuskizun publikoak edo jolas-jarduerak bide publikoan egitea edo erabilera publikoko espazio irekietan egitea baldin eta horiek egiteko edo bertaratuak hartzeko instalazio edo egituraren bat jarri behar bada (finkoa zein aldi baterakoa, eramangarria nahiz desmuntagarria).
c)    Barrakak.
d)    Zezenketak, beti ere arauak aitorpen arduratsua edo aldez aurretiko jakinarazpena eskatzen ez badu.
e)    Piroteknia-artifizioak botatzen edo erretzen dituzten ikuskizunak, beti ere arauak aitorpen arduratsua edo aldez aurretiko jakinarazpena eskatzen ez badu.
f)      Herriarteko bideetatik igarotzen diren kirol-probak.
g)    Interes orokorreko ezinbesteko arrazoiengatik legeak baimena eskatzen duen beste edozein ikuskizun publiko edo jolas-jarduera.

IV. kapituluan Eskumen-araubidea arautzen da (44. artikulua).

 

BAIMEN ADMINISTRATIBOA BEHAR DUTEN IKUSKIZUN EDO/ETA JARDUERAK

ADMINISTRAZIO ESKUDUNA

Establezimendu publiko baten ondoan aire zabalean edo bide publikoan jarritako terraza edo instalazioak. Udala
Ikuskizun publikoak edo jolas-jarduerak bide publikoan egitea edo erabilera publikoko espazio irekietan egitea baldin eta horiek egiteko edo bertaratuak hartzeko instalazio edo egituraren bat jarri behar bada (finkoa zein aldi baterakoa, eramangarria nahiz desmuntagarria). Udala Eusko Jaurlaritzan ikuskizunen arloan eskuduna den Zuzendaritza, edukiera 700 pertsonatik gorakoa denean.
Barrakak. Udala
Zezenketak, beti ere arauak aitorpen arduratsua edo aldez aurretiko jakinarazpena eskatzen ez badu. Udala Eusko Jaurlaritzan ikuskizunen arloan eskuduna den Zuzendaritza, edukiera 700 pertsonatik gorakoa denean.
Piroteknia-artifizioak botatzen edo erretzen dituzten ikuskizunak, beti ere arauak aitorpen arduratsua edo aldez aurretiko jakinarazpena eskatzen ez badu.
Herriarteko bideetatik igarotzen diren kirol-probak. Eusko Jaurlaritzan trafiko eta bide-segurtasun arloan eskuduna den zuzendaritza.
Interes orokorreko ezinbesteko arrazoiengatik legeak baimena eskatzen duen beste edozein ikuskizun publiko edo jolas-jarduera. Udala Eusko Jaurlaritzan ikuskizunen arloan eskuduna den Zuzendaritza, edukiera 700 pertsonatik gorakoa denean.

IV. goiburua.- Zaintza, kontrola eta ikuskapena deritzon atalak 10 artikulu jasotzen ditu 3 kapitulutan banatuta.

I. kapitulua.- Xedapen arruntak atalak (45 eta 46. artikuluak) printzipio bat du abiapuntu: jarduera hastea ahalbidetu zuten baldintzak mantendu eta berrikusteko lana titularrari edo antolatzaileari dagokio, administrazioak duen ikuskaritza-ahalmena baztertu gabe.

II. kapitulua.- Ikuskapena delakoan (47 – 49 artikuluak) jasotzen denez, oro har, aitorpen arduratsua edo aldez aurretiko jakinarazpena hartzeko zein, hala badagokio, baimena emateko ardura duen organoari dagozkio ikuskapen-eskumenak. Hala ere, badaude arau orokor horrekiko salbuespenak, izan ere, Eusko Jaurlaritzako ikuskizun arloko eskudun organoak legez gaituta daude establezimendu publikoak ikuskatzeko, beti ere lokalaren edukiera kontuan hartuta.

Aipatzen denez, ezinbestekoa da ikuskapenak egiterakoan disfuntzioak eta alferreko bikoizketak ekiditeko lankidetza-mekanismoak ezartzea. Kasu horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta udalen arteko ikuskapen plan eta programa partekatuak bultzatzea aurreikusten du legeak, horrela batzuen eta besteen ekintzak koordinatu eta antzeko ikuskapen irizpide eta metodologiak aplikatzeko.

II. kapitulua.- Segurtasun neurriak deritzonean (50 – 54 artikuluak) polizia administratiboaren neurriak arautzen dira, eta ez dute zertan zehapen-araubideari loturikoak izan. Neurriok tartean hartzen dute, besteak beste, ikuskizuna edo jolas-jarduera garatzen den bitartean ikusle edo erabiltzaileen segurtasuna babesteko polizia-zaintza berezia, esate baterako futbol edo saskibaloi partidetan izaten dena. Horrexetarako aurreikusi da, baita ere, tasei eta prezio publikoei buruzko legea aldatzea.

V. goiburua.- Zehapen-araubidea delakoak 17 artikulu jasotzen ditu, 4 kapitulutan banatuta.

I. kapitulua.- Arau-hausteak (55 – 59 artikuluak). Legeak arau hauste mota ezberdinak bereizten ditu (oso larriak, larriak eta arinak), proportzionaltasun-irizpideei jarraiki.

Kapitulu honetan erantzukizunak ere zehazten dira.

I. kapitulua.- Zehapenak (60 – 63 artikuluak). Aurreko kasuan bezalaxe, legeak zehapenak hiru mailatan sailkatzen ditu: oso larriak, larriak eta arinak.

Aipatu beharra dago ikusleek, bertaratuek edo erabiltzaileek egindako arau-hausteen kasuan arau-hauslea birgizarteratzeko edo berrezteko xedea duten zigorrak jarri ahal izango direla isunaren ordez edo harez gain, horrela arau-haustea ekarri duten egintzen aurreko jarrera aldarazteko.

III. kapitulua (64 – 66 artikuluak) arau-hausteen eta zigorren Preskripzioari eta iraungipenari buruzkoa da.

IV. kapitulua.- Eskumena eta prozedura deritzonak (67 – 71 artikuluak) bai udalek bai Eusko Jaurlaritzak dituzten eskumen zehatzaileak, espedienteak irekitzen direla elkarri jakinarazteko obligazioa, eta arauak aplikatzea ahalbidetuko duten arau-hauste eta zehapen erregistro bat ezartzeko beharra xedatzen ditu. Erregistro horu arau-hausteak behin eta berriro egin izana baloratzeko edo ezgaitze-zehapenak betetzen direla egiaztatzeko da baliagarria.

Azkenik, xedapen gehigarriez, xedapen iragankorrez, xedapen indargabetzaileaz eta azken xedapenaz gain, Legeak eranskin bat ere aurreikusten du. Bertan lege horren aplikazio-eremua zehazten duen ikuskizun publikoen, jolas-jardueren eta establezimendu publikoen katalogo bat jasoko da.

 

IKUSKIZUN PUBLIKO, JOLAS-JARDUERA ETA ESTABLEZIMENDU PUBLIKOEN KATALOGOA

I.-  IKUSKIZUN PUBLIKOAK II.- JOLAS-JARDUERAK.
1. Zinema-Ikuskizuna.
2. Antzerki-ikuskizuna.
3. Musika-ikuskizuna.
4. Zirku-ikuskizuna.
5. Zezenketa.
6. Kirol-ikuskizuna.
7. Erakusketa-ikuskizuna.
8. Piroteknia-ikuskizunak eta su artifizialak.
9. Ikuskizun arautu gabea.
1. Zori eta ekinaldi jokoak.
2. Jolas-jokoak.
3. Jolas-atrakzioak.
4. Zezenketa herrikoiak.
5. Uretako jolas-jarduerak.
6. Ostalaritza- eta aisialdi-jarduerak.
7. Catering-jarduerak.
8. Kultura- eta gizarte-jarduerak.
9. Zoologia-, botanika-eta geologia-jarduerak.
10. Jai herrikoi edo tradizionalak.
11. Kirol-jarduerak.
12. Arautu gabeko jolas-jarduera.

III. ESTABLEZIMENDU PUBLIKOAK

A. IKUSKIZUN PUBLIKOETARAKO ESTABLEZIMENDUAK

1. Kultural eta artistikoak:

1.1. Zinemak:

a) Zinema tradizionalak.

b) Multizinemak.

c) Udako edo aire zabaleko zinemak.

d) Autozinemak.

e) Zine-klubak.

f) X zinemak.

1.2. Antzokiak

a) Antzokiak

b) Aire zabaleko antzokiak.

c) Aldi baterako antzokiak.

d) Kafe-antzokiak.

1.3. Entzunaretoak.

1.4. Zezen-plazak.

1.5. Kongresu-pabilioiak.

1.6. Kontzertu-aretoak.

1.7. Erakusketa- eta hitzaldi-aretoak.

1.8. Erabilera anitzeko aretoak.

1.9. Kultur etxeak.

1.10  Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

2. Aisialdirako eta dibertsiorakoak:

2.1. Kafe-ikuskizunak.

2.2. Jatetxe-ikuskizunak.

2.3. Zirkuak.

2.4. Azoka-pabiloiak.

2.5. Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

3. Kirol-establezimenduak.

a) Estadioak.

b) Pilotalekuak.

c) Abiadura-zirkuituak.

d) Kirol anitzetarako pabiloiak.

e) Kirol-ikuskizunetarako aldi baterako instalazioak.

f) Aldi baterako hipodromoak.

g) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

B. JOLAS-JARDUERETARAKO ESTABLEZIMENDUAK:

1. Jolaserako establezimendu eta lokalak

a) Jolas-kasinoak.

b) Bingo-aretoak.

c) Jolas-aretoak.

d) Apustu-lokalak.

e) Hipodromoak.

f) Kanodromoak.

g) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

2. Jolas-establezimenduak

a) Aisialdi-aretoak.

b) Zibergelak eta ziberkafeak.

c) Aisia- eta dibertsio-zentroak.

d) Bolatokiak.

e) Umeen ospakizunetarako aretoak.

f) Uretako parkeak.

g) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

3. Aisialdiko atrakzio establezimenduak.

a) Atrakzio- parkeak eta gaikako parkeak.

b) Umeentzako parkeak.

c) Azoka-atrakzioak.

d) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

4. Kirol- eta aisialdi-erabilerako establezimenduak.

a) Kirol-guneak.

b) Gimnasioak.

c) Igerileku publikoak.

d) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

5. Dantza-establezimenduak.

a) Dantzalekuak

b) Diskotekak.

c) Gazteentzako diskotekak.

d) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

6. Kultura- eta gizarte-jardueretarako establezimenduak.

a) Museoak.

b) Liburutegiak.

c) Ludotekak.

d) Bideotekak.

e) Hemerotekak.

f) Erakusketa-aretoak.

g) Konferentzia-aretoak.

h) Erakusketa- eta kongresu-jauregiak.

i) Liburu-azokak.

j) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

7. Azokak eta jai herrikoiak egiteko guneak.

8. Zoologia-, botanika-eta geologia-jarduerak egiteko establezimenduak.

9. Ostatu eta jatetxeak:

a) Jatetxeak.

b) Autozerbitzuak.

c) Kafetegiak.

d) Tabernak.

e) Tabernak/kioskoak.

f) Taberna bereziak, pubak eta musika-tabernak.

g) Txokoak eta sozietate gastronomikoak.

h) Bestelako lokal edo instalazioak

i) Aipatutakoen antzeko bestelako lokalak edo instalazioak.

10. Club bereziak.

11. Aisialdirako eta dibertsiorako establezimenduak:

a) Erretzaileentzako klub pribatuak.

b) Gazteentzako lokalak.

12. Euren nolakotasuna dela eta aurreko ataletan sartzeko modukoak ez diren jolas-jarduerak barne hartzen dituzten bestelako establezimenduak.

 

III.- GOGOETAK

 III.1  Gogoeta Orokorrak

Arauaren testuingurua eta justifikazioa

Egun Euskadin indarrean den ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruzko araua 1995ekoa da (Ikuskizun pribatuei eta jolas-jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea).

Baina azken 15 urteetan aldaketa ugari egon dira: aldaketa soziokulturalak, aldaketa demografikoak zein ekonomikoak (biztanleria zahartzea, immigrazioa haztea, gizarte-ohitura berriak, aisialdia bizitzeko modu berriak, aisia eta kulturaren gizartea hedatzea…), eta araudi aldaketak (barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentu eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentarauaren oinarrizko printzipioek eraginda). Horrek guztiak izugarrizko eraldaketa ekarri du eta, beraz, ezinbestekoa zen indarrean dagoen araudia berraztertu eta Lege berri bat egitea haren ordez.

Bestalde, beharrezkotzat jotzen dugu Legea izapidetu eta emateko orduan egondako atzerapena azaltzea, kontuan hartu behar baita duela bi urte aurkeztu zela lehen bertsioa EGABen.

Gertatutako aldaketa sozioekonomikoak

Ezbairik gabe, aisia eta kultura gure bizimoduan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren jarduera bihurtzen ari dira. Denbora gehiago eskaintzen diegu eta, era berean, aisialdia bizitzeko modu ezberdinak agertzen joan dira, eta baita aisialdiaz eta jolas-jarduerez gozatzeko espazio berriak ere, eta ez beti antolatzaile bati edo erakunde lauso bati lotuta.  Gainera gaueko aisialdia eta udan aire zabalean egiten diren musika makrojaialdiak finkatu dira eta bide publikoan jarritako terrazak ugaritu egin dira -bereziki establezimendu publikoen barruan erretzea debekatu zenetik-.

Kontuan hartu behar da, baita ere, teknologia berrien une gorenak eta Internetaren erabilerak kultur jokabideetan duen eragina, espazio publiko tradizionalaz bestelakoa den gizarte-aisialdi nagusi bati irekitzen baitie bidea.

Gauzak horrela, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratzen duen “Kultur Estatistiken Urtekariko” datuen araberaGizabanakoei zuzendutako inkesta denez, sailkapen geografikoa pertsona bakoitzaren bizitokiari dagokio, ez ekitaldia edo kultur partaidetza gertatu den tokiari. Gertakari hori bereziki esanguratsua da ikuskizunetara bertaratutakoen emaitzak aztertzerakoan., ekipamenduak (museoak, monumentuak zein arkeologia-aztarnategiak) bisitatzeko, liburuak irakurtzeko, liburutegietara joateko, antzerki-, opera-, zarzuela-, ballet- zein dantza-emanaldietara edo musika moderno emanaldietara joateko eta antzekoak egiteko ohitura duten 15 urtetik gorako pertsonen portzentajea handiagoa izaten da EAEn estatuan baino. Gainera, nabarmendu beharra dago 2006-2007 eta 2010-2011 urteen arteanErreferentzia-aldia urtebetekoa da, urte naturala kontuan hartuta. 2010-2011 aldia, 2010eko martxotik 2011ko otsailera bitartean., joera goranzkoa izan dela.

EAEko biztanleen artean hedatuen dauden ohiturak eta kultur praktikak liburuak irakurtzea (inkestatutako herritarren % 65,6), zinemara joatea (% 45,7), monumentuak ikustea (% 43,1), museoak ikustea (% 34,4), argazkiak egitea (% 32,8), gaur egungo musika-emanaldietara joatea (% 31,3) eta liburutegietara joatea (% 25,5) dira.

Bestaldean, honako hauek dira gutxien egiten diren praktika edo ohiturak: abesbatzan abestea edo antzerkia egitea (inkestatutako biztanleriaren % 1,6), zarzuela-ikuskizunetara edo operara joatea (% 2,3 eta % 3, hurrenez hurren), dantza edo balleta egitea (% 4,3) eta idaztea (% 4,7).

 

BIZTANLERIAREN OHITURAK ETA KULTUR PRAKTIKAK

Estatua

EAE

15 urtetik gorako pertsonen guztirako %

2006-2007

2010-2011

2006-2007

2010-2011

Museoetara joan ziren pertsonak

31,2

30,6

33,0

34,4

Monumentuak bisitatu zituzten pertsonak

34,1

39,5

37,3

43,1

Arkeologia-aztarnategiak bisitatu zituzten pertsonak

13,0

13,9

11,3

13,9

Liburutegietara joan ziren pertsonak

17,6

20,5

16,4

25,5

Liburutegi batera internet bidez sartu ziren pertsonak

4,6

9,6

3,3

9,3

Liburuak irakurri zituzten pertsonak

57,7

58,7

61,3

65,6

Antzerkira joan ziren pertsonak

19,1

19,0

22,2

19,7

Operara joan ziren pertsonak

2,7

2,6

3,4

3,0

Zarzuela ikuskizun batera joan ziren pertsonak

1,9

1,6

2,9

2,3

Ballet/dantza ikuskizun batera joan ziren pertsonak

5,1

6,1

5,2

7,2

Musika klasiko emanaldietara joan ziren pertsonak

8,4

7,7

7,2

7,7

Gaur egungo musika emanaldietara joan ziren pertsonak

26,4

25,9

33,2

31,3

Zinemara joan ziren pertsonak

52,1

49,1

49,4

45,7

Jarduera artistikoak egin zituzten pertsonak: idatzi

7,5

7,1

6,2

4,7

Jarduera artistikoak egin zituzten pertsonak: margotu edo marraztu

9,2

13,2

8,7

12,3

Jarduera artistikoak egin zituzten pertsonak: argazkilaritza

16,6

29,1

27,6

32,8

Jarduera artistikoak egin zituzten pertsonak: antzerkia

2,1

2,1

1,4

1,6

Jarduera artistikoak egin zituzten pertsonak: dantza/balleta

3,8

3,9

2,8

4,3

Jarduera artistikoak egin zituzten pertsonak: musika-tresna bat jo

5,9

8,0

4,1

8,1

Jarduera artistikoak egin zituzten pertsonak: abesbatza batean abestea

2,8

2,4

1,7

1,6

16 eta 74 urte bitarteko pertsonen guztirako %

2010

2011

2010

2011

Azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten pertsonak

67,4

69,3

70,0

73,6

Azken 3 hilabeteetan Interneta erabili duten pertsonak

64,2

67,1

66,6

71,2

Iturria: HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA Kultur Estatistiken Urtekaria 2012. Euskal EGAB, 2012ko Memoria Sozioekonomikoa

Ikuspuntu ekonomikotik begiratuta, Kultura Ministerioaren Urtekariko datuen araberaIkerketa honetan barne hartutako kultura-sektoreak honakoak dira: ondasun eta zerbitzu kulturalak (monumentuak, museoak, arkeologia-aztarnategiak, artxibategiak eta liburutegiak), arte plastiko eta eszenikoak (erakusketak, argazkilaritza, musika, dantza, antzerkia), liburuak eta ikus-entzunezkoak (zinema, bideoa eta grabatutako musika), diziplina artekoa (kulturaren sustapena eta zabalkundea, administrazio eta zerbitzu orokorrak eta hizkuntza-politika)., 2010ean Euskal Administrazioak likidatutako gastua 139 milioi eurokoa izan zen, 2009an baino 12 milioi gehiago, hau da, % 9,5 hazi zen. Gastu hori Eusko Jaurlaritzak urte hartan egindako gastu osoaren % 1,34 da (aurreko urtean % 1,23koa izan zen). Gainera gure erkidegoko BPGaren % 0,22 da. Horrek esan nahi du kulturak gurean beste Autonomia Erkidegoetan baino pisu handiagoa duela, batez beste % 0,17 izaten baita gainerako erkidegoetan. Biztanle bakoitzarengatiko gastuari dagokionean, EAEn 64,9€koa izan zen 2010ean, 2009an baino 5,4€ gehiago, eta kopuru horrek gainditu egiten du Estatuko batez bestekoa (38,5€).

Gastua non egiten den kontuan hartuz gero, 2010ean EAEn 139 milioi euro horien % 22,1 ondasun eta zerbitzu kulturaletara bideratu zen (aurreko urtean % 26,9), % 12,3 arte plastiko, eszeniko eta musikaletara eta % 6,8 liburu eta ikus-entzunezkoetara; ez dago gainerako % 58,9ari buruzko informaziorik.

 

ADMINISTRAZIO AUTONOMIKOEK KULTURA ARLOAN LIKIDATUTAKO GASTUA, AUTONOMIA ERKIDEGOKA

Balio absolutuak (milioi €)

Estatuan kultura arloan likidatutako gastuarekiko %

A. Erkidegoetan guztira likidatutako gastuaren %

BPGaren %

Biztanle bakoitzeko batez besteko gastua (€)

2009

2010

2009

2010

2008

2009

2010

2008

2009

210

2008

2009

2010

ESTATUA, GUZTIRA

2.046

1.769

100

100

1,21

1,08

0,99

0,20

0,19

0,17

47,0

44,7

38,5

ANDALUZIA

334

253

16,3

14,3

0,93

0,97

0,81

0,21

0,23

0,18

38,5

41,0

30,8

ARAGOI

45

39

2,2

2,2

0,95

0,77

0,71

0,15

0,14

0,12

39,0

34,5

29,9

ASTURIAS

60

62

2,9

3,5

1,72

1,33

1,45

0,30

0,26

0,27

67,6

56,7

59,0

BALEARRAK

21

15

1,0

0,8

0,49

0,57

0,39

0,07

0,08

0,06

17,0

20,0

13,4

KANARIAK

44

42

2,1

2,4

0,84

0,55

0,55

0,15

0,11

0,10

30,9

21,1

20,2

KANTABRIA

32

28

1,6

1,6

1,41

1,31

1,19

0,24

0,24

0,22

59,0

55,5

48,2

GAZTELA ETA LEON

135

109

6,6

6,1

1,45

1,26

1,03

0,25

0,24

0,19

58,6

53,8

43,5

GAZTELA MANTXA

101

77

4,9

4,3

1,14

1,01

0,86

0,28

0,28

0,21

52,2

49,9

37,8

KATALUNIA

387

393

18,9

22,2

1,30

1,10

1,21

0,20

0,20

0,20

55,3

53,1

53,8

VALENTZIAKO E.

199

174

9,7

9,8

1,29

1,27

1,13

0,17

0,20

0,17

37,1

39,9

34,7

EXTREMADURA

79

64

3,9

3,6

1,44

1,47

1,27

0,42

0,44

0,37

70,2

73,1

59,2

GALIZIA

152

111

7,4

6,3

1,42

1,29

1,00

0,30

0,28

0,20

61,3

55,5

40,6

MADRIL

179

112

8,8

6,3

1,04

0,89

0,62

0,10

0,09

0,06

30,8

28,5

17,6

MURTZIA

53

49

2,6

2,8

2,01

1,09

1,00

0,36

0,19

,17

70,6

36,5

33,4

NAFARROA

68

71

3,3

4,0

1,59

1,55

1,66

0,38

0,37

0,39

115,4

110,5

115,0

EAE

127

139

6,2

7,8

1,21

1,23

1,34

0,16

0,19

0,22

52,5

59,5

64,9

ERRIOXA

17

14

0,8

0,8

1,39

1,29

1,11

0,22

0,21

0,18

56,8

52,7

45,0

CEUTA

7

7

0,3

0,4

4,37

2,51

2,84

0,63

0,43

0,49

141,6

97,2

99,2

MELILLA

6

11

0,3

0,6

3,05

2,44

4,29

0,43

0,39

0,78

91,6

84,6

147,3

Iturria: HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA Kultur Estatistiken Urtekaria 2012. Euskal EGAB, 2012ko Memoria Sozioekonomikoa

Ikuskizun eta jolas-jarduerei buruzko araudiak estaltzen duen sektore guztia kontuan hartzen ez badute ere, datu horiek guztiek argi erakusten dute zer-nolako garrantzia duen gizartearengan eta ekonomian.

Aisialdi, kultura eta jolas arloko establezimenduetara mugatuz gero, ikus daiteke aldaketa garrantzitsuak egon direla azken 15 urteetan.

  • Jarduera kultural eta artistikoetarako establezimenduen kasuan kontuan hartu behar dira honako alderdiak:
    • Azken urteetan administrazio publikoek ahalegin nabarmena egin dute herritarrei liburutegiak, ludotekak, museoak eta jarduera zoologiko, botaniko zein geologikoetarako establezimenduak bezalako kultura-zerbitzuak eskaintzeko.
    • Areagotu egin dira gune eszeniko egonkorrak, nahiz eta edukiera txikiagoko aretoak eduki.
    • Egon dauden zezen-plaza urrietako batzuk (horien kopurua ez da aldatu, ezta horietan egiten diren jaialdiak ere) beren-beregi prestatu dira bestelako ikuskizun edo jarduerak barne har ditzaten.
  • Oro har edukiera handia duten kirol-establezimenduak (futbol-zelaiak, pilotalekuak zein polikiroldegiak) kirol arlokoak ez diren bestelako ikuskizun edo jarduerak egiteko ere erabili ohi dira.
    • Kirol- eta jolas-erabileradun establezimenduak (adibidez, gimnasioak) ugaritu egin dira bizimodu osasungarria eta itsura fisikoa zaintzeko joerari esker.
    • Joko-establezimenduak, hala nola, kasinoak, bingoak, hipodromoak, jolas-lokalak edo apustu-etxeak egonkor ageri dira kopuruari dagokionean, zori-jokoen eskaintza kontrolatzeko xeda duten joko-araudiek mugatu egiten baitituzte halako lokalak.
    • 1995az geroztik jolas-establezimendu mota berriak ere sortu dira, esaterako ziberaretoak eta ziberkafeak. Horien helburua erabiltzaileei ordenagailuetan aritzeko denbora eskaintzea da, horiek euskarri informatikoan jolastu dezaten edo internetera sarbidea izan dezaten.
    • Umeen aisialdirako berariazko lokalak agertu dira, hala nola, txikipark deritzenak eta haurren ospakizunetarako aretoak.
    • Dantzalekuek eta diskotekek bilakaera jakin bat izan dute, gizarte-ohiturak aldatu izanak eta gaueko aisialdirako ordutegien araudiak bultzatuta. Behinola ez bezala, badirudi dagoeneko dantza bera ez dela jendea mota horretako lokaletara erakartzen duena, tabernek eta musika-pubek ere musika eskaintzen baitute, eta batzuetan dantza egiteko aukera ere ematen dute. Gaur egun ordutegia da negozio horiek gainontzekoengandik bereizten dituztenak. Horrenbestez, diskotekek gaueko aisialdi eskaria bideratzen dute tabernak eta pubak ixten direnean.
    • Adin gabeentzako light diskotekak ez daude behar bezala araututa Autonomia Erkidegoan, baina nerabeentzako kale-zurrutaren ordezko aukera moduan hasi da. Mota horretako diskoteketan ez da alkoholik ez tabakorik kontsumitzen, eta nerabeak euren adineko jendearekin dibertitzen dira. Normalean adingabeentzako saioak egiten dituzten diskotekak izaten dira, beraz, ikuskapen publikoak araudia bete egiten dela zaindu behar du, eta enpresariek adi egon behar dute adin txikikoek alkoholdun edaririk sartzen ez dutela ziurtatzeko.
    • Beste lurralde-eremu batzuetan arrakasta izan badute ere, gurean ez dira ugaritu gaikako atrakzioak edo uretako jolas-jarduerak dituzten aisialdi-parke handiak.
  • Azoka-eremuek eta horietan jartzen diren atrakzioek aparteko aipamena merezi dute. Gaur egun ez dago barrakek eta antzeko instalazioek bete beharreko segurtasun-neurriei buruzko araudi tekniko industrialik, artisau-mekanismoak izaten baitira gehienetan. Horrek ez du esan nahi udalek ez dutenik arreta berezia jartzen mota horretako atrakzioak herritarrentzako zabaldu aurretik egiten dituzten ikuskapenetan.
  • Ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak dira araudi honi loturiko sektorerik ugariena. Oso garrantzitsuak dira sektorean, baina ez bakarrik asko direlako, baizik eta ekonomikoki pisu handia dutelako, gure gizarteko aisialdi-jarduera asko eta asko bideratzen dituztelako eta, gainera, turismoa erakartzeko faktore indartsua direlako eta, beraz, bestelako jarduera ekonomikoen bultzatzaile ere badirelako.

Testuinguru horretan, nabarmentzekoa da nola, euskal gastronomiak duen garrantzi kulturala dela medio, gizarte-ohituren globalizazioak ez duen jatetxe tradizionalak horren errotuta ez dauden bestelakoengatik ordezkatzerik ekarri, baina egia da nazioarteko janaria eta fast food deritzona eskaintzen duten hainbat establezimendu zabaldu direla.

2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalak (CNAE-09), nazioarteko joerei jarraiki (ikusi NACE Rev. 2), arte-, aisialdi- eta entretenimendu-arloko jarduerei buruzko R. kategoria jasotzen du bere baitan. CNAE-1993an ez zegoen halakorik jasota, eta 2003an ñabardurak gehitu bazitzaizkion ere, ez ziren alor horretakoak izan. Horrek aditzera ematen du jarduera horiek zer-nolako garrantzia hartzen ari diren ikuspuntu ekonomikotik begiratutaIkus Euskadiko EGABen 10. buletina..

 

ENPRESA  KOPURUAREN ETA ENPLEGUAREN EBOLUZIOA EAE-N

 

Enpresen kop.

Enplegua

2008

2011

2012

2008

2011

2012

GUZTIRA

184.290

165.995

165.517

942.479

890.093

873.121

I. Ostalaritza (guztirako kopuruarekiko %)

7,7

8,2

8,1

5,1

5,7

5,6

R. Arte-, aisialdi- eta entretenimendu- jarduerak

1,6

1,9

1,8

1,2

1,3

1,3

 Iturria: EUSTAT, JEGID eta geuk egina

 

Ondoko taulan erakusten den moduan, gora egin du hizpide dugun motako enpresen kopuruak, eta baita horietako enpleguak ere. Gauzak horrela, aldaketa ikus daiteke: ostalaritza-sektoreko enpresak % 7,7 ziren 2008an eta gaur egun, aldiz, % 8,2; arte-, aisialdi- eta entretenimendu-jarduerek, aldiz, % 1,6tik % 1,8ra egin dute gora epealdi berean.

Egondako araudi-aldaketak

Gaur egun botere publikoek ikuskizun publiko eta jolas-jardueren inguruan duten interesa ezin da edukiak zergapetzeko izan, hori ez baitator bat Zuzenbide Estatuari dagokion askatasun-araubidearekin. Ikusleen eta horietan parte hartzen duten erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzea; ikusle, partaide eta erabiltzaileen arteko elkarbizitza baketsu eta ordenatua bermatzea eta jarduera horiek egiten diren tokietatik gertu bizi diren pertsonen eskubideak errespetatzen direla bermatzea, horixe da euren egitekoa.

Horixe dela eta onartu zen ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea, ikuskizunen arloko eskumen esklusiboari jarraiki egin ere.  Lege horren baitako arauak zatika garatu izan dira, esaterako aseguruak edukitzeko premia edo ordutegiak arautu izan dira, eta sektorekako zenbait araudi ere ezarri izan dira zezenketak eta piroteknia-ikuskizunak bezalako kasuetarako. Baina legezko xedapenak ez dira modu sistematikoan garatu, eta horrenbestez, arlo honetan dauden hutsuneak iraganeko estatu-legediaren bidez osatu beharko dira (1982koa eta kasu batzuetan are zaharragoa da legeria hori).

Aipatutako Legearen puntu ugari egokiak badira ere, zerbitzuok ematen dituen sektorea oso dinamikoa da eta gizartearen ohiturak ere azkar aldatzen dira, beraz, ezinbestekoa da zenbait arlotan zaharkituta geratu den araudia moldatu eta gizartearen zein zerbitzuen sektorearen beraren zenbait eskariri erantzuna ematea.

Izan ere, aisia-jarduera berrietako batzuek arazoak ekar ditzakete eta, horrenbestez, kontuan hartu beharreko hainbat faktore daude: kutsadura akustikoa edo ordena-arazoak (zarata, irekiera- eta itxiera-ordutegiak…), segurtasun-arazoak, umeen eta nerabeen babesari loturiko arazoak (adin txikikoak dantzaleku, diskoteka edo pubetan sartzea eta egotea, ikuskizunak adinen arabera sailkatzea…), sarrerak emateko sistemak, eta abar.

Horrek indarrean den araudia berrikustea justifikatzen badu, araudia barne-merkatuko zerbitzuei eta horiek barne-antolamendura igarotzeari buruz Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/CE Zerbitzu Zuzentarauaren transposizio-eskakizunera egokitu beharko da. Araudi horren arabera, establezimenduak zerbitzu-jarduera gauzatzeko askatasuna du, beraz, kasu horretan egokiagoa suertatzen da aldez aurretiko jakinarazpenaren edo aitorpen arduratsuaren araubidea eta ez orain arte ohikoena izandako baimen administratiboaren araubidea. Era berean, Zerbitzuen Zuzentarauak interesdunari prozedura eta izapideak erraztearen aldeko apustua egiten du.

III.2  Berariazko Gogoetak

I. GOIBURUA.- Xedapen Orokorrak

Zioen Azalpena.II. goiburua

Zioen azalpeneko II. puntuan honako paragrafoa aurkitzen dugu II. goiburua aipatzen denean:

“Eskainitako zerbitzuen segurtasuna eta kalitatea eta horiek eskaintzen dituztenen erantzukizuna eta profesionaltasuna sendotzeko edo ikusleen eskubideak babesteko xedea duten alderdiak jasotzen dituzten zenbait artikulu biltzen dira bertan. Atal honetan arautzen dira establezimendu, ikuskizun eta jolas-jardueren inguruan ikusleei edo erabiltzaileei eman beharreko informazioa eta publizitatea, sarreren salmenta, sarrera zaindu eta kontrolatzeko obligazioak, onartzeko baldintzak eta nor onartu erabakitzeko eskubidea, lehen sorospenetarako eta larrialdietako ebakuazioetarako obligazioak edo aseguruen eta fidantzen eskaera bezalako gaiak. Eta halaber, umeak eta gazteak zaintzeko neurri bereziak ere hartzen dira kontuan bertan.”

Batzorde honek aurretik emandako bertsioan ez bezala, une honetan aurkeztutako 22. artikuluak aseguruak aipatzen ditu, baina ez du fidantzei buruzko aipamenik egiten, eta hori zuzendu egin beharko litzateke.

II. KAPITULUA.Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren Euskal Kontseilua.

6. artikulua.- Ikuskizun Publikoen eta Jolas-jardueren Euskal Kontseilua.

Uste dugu komenigarria dela eragindako sektoreen interes sozialak ordezkatzen dituzten erakundeak jasotzea artikuluaren 3. puntuan.

II. GOIBURUA.- Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren antolaketa eta garapena

III. KAPITULUA.IKUSKIZUN PUBLIKOEN ETA JOLAS-JARDUEREN ANTOLAKETA

39. artikulua.- Espazio zabaletan edo bide publikoetan egindako ikuskizun eta jarduerak.

Euskadiko EGABen ustez, espazio zabaletan eta bide publikoetan egiten diren ikuskizun eta jarduerek sarritan kutsadura akustikoa sortzen dute eta horrek elkarbizitza kaltetzen du. Artikuluak xedatzen duenez, eragin akustikoaren balorazioa aurkeztu behar da eta zarata saihesteko edo, behintzat, minimizatzeko neurriak hartu behar dira, baina normalean ez da halakorik egiten.

Horrenbestez, uste dugu kontrol handiagoa ezarri beharko litzatekeela. Espazio zabaletan edo bide publikoetan ikuskizun publikorik edo jolas-jarduerarik egin aurretik auzokideak jakinaren gainean jarri beharko lirateke eta euren iritzia jaso beharko litzateke beti.

IV. GOIBURUA. Zaintza, kontrola eta ikuskapena

III. KAPITULUA.Segurtasun-neurriak.

51. artikulua. Debekua eta bertan behera uztea; 52. artikulua. Itxiera eta zigilatzea; eta 53. artikulua. Konfiskazioa

Harrigarria iruditzen zaigu agintari judizialak indarrik ez edukitzea 51. artikuluan jasotako kasuetan debekuak eta bertan behera uzteak agintzeko, 52. artikuluan jasotako kasuetan itxierak eta zigilatzeak agintzeko edo 53. artikuluan adierazitako kasuetan konfiskazioak egiteko.

V. GOIBURUA.- Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA.- Arau-hausteak

Arau-hausteak zerrendatzerakoan ez da arau-hauslea bereizten. Behar bada teknika juridikoa hobetu egingo litzateke arau-hausteak urraketak egiten dituzten pertsonen arabera bereiziz gero, zerrenda antolatu eta arau-hauslea identifikatuta, alegia.

57. artikulua.- Arau-hauste larriak.

Eskubideen atalean jasotakoaren arabera, errespetuzko tratua jasotzeko eskubidea dago, bidegabea edo diskriminatzailea izango ez den tratua, alegia (7.f) artikulua). Ez da garrantzirik gabeko kontu bat, izan ere, zoritxarrez, aurreproiektuan jasotako lokal mota batzuetara joateko orduan diskriminaziozko tratua gertatzen da oraindik ere. Bidegabea eta diskriminatzailea ez den errespetuzko tratua jasotzeko eskubidea urratu egiten da, bereziki jatorria, sexu-joera edo ezgaitasunak aitzakia hartuta, eta joera hori ez da berehalakoan desagertuko.

Horrenbestez, “harrera-eskubidea modu arbitrario, diskriminatzaile edo neurrigabean gauzatzea” arau-hauste larritzat hartu beharko litzatekeela uste dugu (57.11 artikulua), edo bestela, oso larritzat, oinarrizko eskubide bati eragiten baitio.

IV. KAPITULUA. Eskumena eta prozedura.

70. artikulua.- Funtzionarioek edo ikuskatzaileek ezohiko kautela-neurriak hartzea.

Zehapen-prozedura hasi gabe iraungitzen diren kautela-neurriak hartzeko eskumendun agintari moduan izendatutako pertsonek jatorri duten Administrazioaren kontra interesdunek abian jar ditzaketen ekintzak 4. atalean jasotzea egoki dela uste dugu.

 

IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABek egokitzat jotzen du ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko Lege Aurreproiektua izapidetzea, beti ere kontsulta-organo honek egindako gogoetak kontuan hartuta eginez gero.

 

Bilbon, 2014ko urtarrilaren 29an

 

OE  Presidentea _ Juan María Otaegui Murua

Idazkari Nagusia_ Fco. José Huidobro Burgos