Erakundea > Presidentziako agurra

Javier Muñecas Herreras

Presidentea

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen xedea ondokoa da: interes ekonomiko eta sozial guztiek Euskal Herriko politika ekonomiko eta sozialean parte hartzea benetan gauzatzeko EAEko erakunde-bilbearen antolakundea izatea. Aholkularitzaren arloko organo gisa eratu da eta, zeharkako izaerari jarraiki, bere gain hartzen du euskal errealitate sozio-ekonomikoan diren interes ekonomiko eta sozial guztien ordezkaritzarik zabalena.

Lege arloan laurogeiko hamarkadan sortu arren, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ez zuen bere aholkularitza-jarduera 1998. urtera arte abiarazi, legegintzako aldaketa kolateralek zein eragile ekonomiko eta sozialen dinamikak berak eragindako legegintzako zenbait aldarazpen gertatu ostean. 8/2012 Legearekin, erreformen prozesua burutu zen, eta aldi berean, 433/2013 Dekretuarekin batera, Batzordearen funtzioak, osaera eta jardunbidea eraentzen dituen egungo araubidea eratu zen. 

Urteko ibilbide honetan, Euskadiko EGAB geroz eta gehiago jarduten eta geroz eta eragin gehiago duen izaki gisa sendotu da, hausnarketarako, elkarlanerako eta gizarte-eragile guztien elkarrizketa lasairako bilgune bilakatu baita; ildo horri jarraiki, Batzordeak, bere iritziekin eta proposamenekin, erabakiak hartzeko prozesu partehartzaile eta integratzaileagoa eraikitzen laguntzen du. 

Begirada orokor hau da Kontseiluraren benetako balio erantsia, izan ere, desberdinen arteko iritzi bateratuak antolaturiko sozietate zibilaren ahots bilakatzen baitu.

Presidente gisa, ongietorria ematen dizuet Kontseiluaren izenean eta webgunea bisitatzera eta gure lana sakontasun handiagoarekin ezagutzera gonbidatzen zaituztet.