Agiriak eta lanak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

Irizpena 7/14

Irizpena 7/14

7/14 Irizpena, nekazaritza, elikadura, arrantza eta basoko produktuen sustapena laguntzeari buruzko Dekretu Proiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- AURREKARIAK

 

2014ko ekainaren 11n Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailaren idazkia sartu zen eta nekazaritza, elikadura, arrantza eta basoko produktuen sustapena laguntzeari buruzko dekretu-proiektuaren txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

“Arauaren xedea elikadura, arrantza eta basoko produktuak, Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-industriak eraldatu eta merkaturatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzea da”.

Horren kopia berehala bidali zitzaien Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak egin eta iritziak emateko, baita lan-batzorde egokian lantzeko ere, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari dagokion Funtzionamendu Araudiak xedatutakoarekin bat.

Garapen Ekonomikorako Batzordea 2014ko ekainaren 25ean bildu zen, Irizpen Aurreproiektuaren lehenengo proposamena eztabaidatzeko. Egun berean Batzordeak honako Irizpen Proiektua onartu zuen Euskadiko EGABren Osoko Bildurak 2014ko ekainaren 30ean lantzeko. Aho batez onartu zen.

 

II.- EDUKIA

Dekretu Proiektuaren testuak zioen azalpena, 25 artikulu, Xedapen Iragankor bat, Xedapen Indargabetzaile bakarra eta bi Azken Xedapen ditu.

 Zioen Azalpena

Zioen Azalpena Dekretuaren jatorria azalduz hasten da. Nolanahi ere, Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan nekazaritza eta elikadurako euskal produktuen presentzia erraztu behar da, beraz, laguntzak sustapena sendotzera bideratuko dira, bai merkatu berriak irekitzeko, bai horietan presentzia finkatzeko.

Azalpenari jarraiki, antzeko ezaugarriak zituzten laguntzak jada aurreko LEHIATU programan aurrez ikusiak zeuden, baina sustapena eraldaketa eta merkaturatzetik bereizi behar dela ikusi da; ondorioz, dekretu honen bitartez sustapenari buruzko 172/2008 Dekretuaren IV. Kapitulua, sustapenari buruzkoa, baliogabetzeari ekingo zaio.

Laburbilduz, lehentasun bezala nekazaritzaren, elikaduraren, arrantzaren eta basoaren sektoreei balio erantsia ematearen eta eragindako area geografikoen dinamika sozioekonomikoa sendotzearen aldeko apustua egin nahi da. Halaber, Euskadiko nekazaritzaren, elikaduraren eta arrantzaren eremuan eraldatze- eta merkaturatze-industriaren lehiakortasuna indartzea du helburu.

Zioen azalpena amaitzeko, nekazaritza, arrantza eta elikadurako produktuak sustatzeko orduan, sail eskudunak dekretu hau egin du, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 19.etik 22. artikulura xedatutakoa kontuan hartuta. Nahasitako sektorean ordezkaritza handiena duten erakundeei kontsultatu zaie eta derrigorrezko txosten guztiak lortu dira.

 Xedapen-zatia

1. artikuluan Dekretuaren xedea azaltzen da: Elikadura, arrantza eta basoko produktuak, Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-industriak eraldatu eta merkaturatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzea, erkidegoko araudietan xedatutakoa errespetatuz.

2. artikuluak xedatutakoaren arabera, laguntzak itzuli behar ez diren diru-laguntzak izango dira eta urtero egingo den gastu-programari moldatuko zaizkio.

3. artikuluan hainbat definizio dago. Zehatz-mehatz esanda ondorengoak: nekazaritzakoa, elikadurakoa, nekazaritza- eta elikadura-enpresak, enpresa krisian, enpresa handia, nekazaritza- eta elikadura-industria, mikroenpresa, enpresa txikia eta ertaina, sustapen-programa eta arrantzaren sektorea.

4. artikuluak laguntzaren onuradunak arautzen ditu: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, partzuergo arautzaileak eta esportazio-partzuergoak; eta 5. artikuluak eskaeraren unean laguntzaren eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak azaltzen ditu.

6. artikuluan diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak arautzen dira, zehazki, banan-banako ekintzak eta sustapen-programak; 7. artikuluak, berriz, diru-laguntza jasoko duten kostuak zehazten ditu. Dena den, Kudeaketa Prozedura eta Justifikazioari buruzko Eskuliburuan xedatuko dira, sail eskudunaren titularrak onartu ostean.

8- artikulua laguntza-eskaerei eta entregatu beharreko dokumentazioari buruzkoa da.

9. artikuluak xedatutakoari jarraiki, urtero, aginduz, dekretuan araututako laguntzen deialdia egingo da eta 10. artikuluan laguntzen finantzazioari buruzko alderdiak jasotzen dira.

11. eta 12. artikuluetan laguntzen kuantifikazioa eta kudeaketa lantzen dira, hurrenez hurren. Balorazio Batzordea sortzen da funtzio zehatzekin eta sail eskuduneko hiru pertsonek osatuko dute.

13. artikuluan esleipen-prozedura arautzen da eta ez da lehian jardungo. 14. artikuluak ebazpenari buruzko alderdiak azaltzen ditu.

15. artikuluak laguntzaren onuradunek bete behar dituzten obligazioak xedatzen ditu.

16. eta 17. artikuluak bitarteko elektronikoak erabiltzeari buruzkoak dira. Laguntzaren izapideetan, baita prozeduraren egintza desberdinak jakinaraztean ere aurrez ikusten dira, prozedura izapidetzeko orduan, onuradunak laguntzaren eskaeran bitarteko elektronikoak erabiltzea erabaki duenean, lehentasunezko modu bezala eta berariaz onartuta.

18. artikuluak aipatutakoaren arabera, proiektuek gehienez urteko (deialdiaren dagokion ekitaldiko abenduaren 31ra arte) gauzatze-epea izango dute.

19. artikuluak, laguntzaren xede izanik, inbertsio-proiektuak gauzatzeko justifikazioari buruzko alderdiak lantzen ditu eta 20. artikuluak ordainketei buruzkoak.

21., 22., 23. eta 24. artikuluek, hurrenez hurren, ondorengoak arautzen dituzte: diru-laguntzarako kontuan hartu diren baldintzak aldatzean gertatutakoa, bertan behera utzi eta uko egitea, ez-betetzeak eta beste diru-laguntza batzuekin bateragarriak izateko baldintzak.

25. artikulua datuak babesteari buruzko da.

Xedapen Iragankor Bakarrak xedatutakoaren arabera, espedienteak dekretu hau indarrean sartu aurretik izapidetu eta ebatzi badira, jarraitu beharreko administrazio-prozedura guztiek, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko IV. Kapituluan xedatutakoaren babesean egindakoek, horren babesean jarraituko dute amaitu arte.

Xedapen Indargabetzaile Bakarrak 172/2008 Dekretuak, urriaren 7koak, nekazaritza eta elikadurako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzei buruzkoak (Lehiatu programa), IV. Kapituluan xedatutakoa indargabetzen du. Halaber, dekretu honi kontra egiten dioten edo kontraesanean sartzen diren beste xedapen batzuk, maila berekoak edo beheragokoak, indargabetzen ditu.

Lehenengo Azken Xedapena Dekretuak xedatutakoaren garapenari buruzkoa da.

Bigarren Azken Xedapenak Dekretua indarrean sartzea lantzen du.

 

III.- GOGOETAK

III.1 Gogoeta Orokorrak

Sustapena 172/2008 Dekretuak, urriaren 7koak, dituen gainerako neurrietatik banatzean eta ad hoc dekretua planteatzean, hainbat alderdi nahasi daude eta zehaztu beharko lirateke:

Lehenik eta behin, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. Kapitulua, sustapenari dagokiona, berariaz indargabetzen da xedapen indargabetzaile bakarraren bitartez. Hala eta guztiz ere, 172/2008 Dekretuaren titulutik ez da “sustapena” desagertzen, ezta 172/2008 Dekretutik sustapenari egindako edozein aipamen berariaz indargabetu ere. Zenbait dago, nagusiki, I. kapituluan. Ildo horri eutsiz, hala dio:

 

1. artikulua. Xedea
“Dekretu honen xedea nekazaritza eta elikadurako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen araubidea zehaztu eta arautzea da eta honako laguntzak sartzen dira…
……….
1.c). Elikadura, arrantza eta basoko produktuak kanpoan susta daitezen ekintzetarako laguntza.

Batzorde honen iritziz, Xedapen Indargabetzailean bigarren paragrafo bat sartzea komenigarria litzateke, sustapenari buruzko edozein aipamen indargabetua dagoela azaltzeko.

Bigarrenez, 2.2. artikuluak xedatutakoaren arabera, “laguntzak urteko gastuen programari doituko zaizkio”. Ondoren, 18. artikuluak hala dio: “Proiektuak urtean zehar gauzatuko dira”. Hala eta guztiz ere, 9.2. artikuluak, urteko deialdiaren agindua jasotzen duenak, e) atalean “Nolanahi ere, onuradun batek lor dezakeen laguntzaren gehieneko zenbatekoa urtebetean edo bi urtetan” xedatzen du.

Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuak 1.2. artikuluan berariaz aipatzen du “inbertsioak eta gastuak urterako edo hainbat urtetarako izan daitezkeela”. Horren aldean, dekretu berrian urteko deialdia denez edo proposatutako artikuluetatik hori ondoriozta daitekeenez, artikulu hori argitu beharko litzateke edo, hala badagokio, bi urtetarako aipamena deuseztatu, nahastea sor baitezake.

Eta, hirugarrenez, arauaren xedea EAEtik kanpoko merkatuetan elikadura, arrantza eta basoko produktuak, Euskadiko nekazaritza eta elikaduraren industriak eraldatu eta merkaturatutakoak, sustatzeko laguntzak arautzea bada, EAEtik kanpokoa dekretuaren tituluan eranstea bidezkotzat jotzen dugu.

III.2 Gogoeta bereziak

 Dekretuaren izenburua

Kontsultatzen zaigun dokumentuaren izenburua Nekazaritza, elikadura, arrantza eta basoko produktuak sustatzeko laguntzei buruzko Dekretua da eta nahastea sortzen du osatzen duen dekretuaren izenburua hurrengoa dela kontuan hartuta: 172/2008 Dekretua, urriaren 7koa, nekazaritza eta elikadurako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzei buruzkoa (Lehiatu programa). Eta zergatik sortzen da nahastea?

  • Kontsultatzen zaigun dokumentuak nekazaritza, elikadura, arrantza eta basoko produktuak aipatzen dituen bitartean, 172/2008 Dekretua bakarrik nekazaritza eta elikadurako produktuei buruzkoa baita.
  • “Sustapena” ez baita bigarren izenburuan aldatzen.
  • Lehen adierazi dugun bezala, arauaren xedea EAEtik kanpoko merkatuetan elikadura, arrantza eta basoko produktuak, Euskadiko nekazaritza eta elikaduraren industriak eraldatu eta merkaturatutakoak, sustatzeko laguntzak arautzea bada, EAEtik kanpokoa dokumentuaren izenburuan eranstea bidezkotzat jotzen dugu. 

 

 EAEtik kanpo nekazaritza, elikadura, arrantza eta basoko produktuen sustapena laguntzeari buruzko Dekretu Proiektua

4. artikulua. Pertsona onuradunak

  • Batzordearen iritziz tokiko produktuei eta EAEko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenei lagundu behar zaie. Ondorioz, dekretu honetan sartutako pertsona onuradunei (fisikoak, juridikoak, kontseilu arautzaileak edo esportazio-partzuergoak) alderdi horietan baldintza batzuk betetzea eskatu beharko litzaieke.
    Ildo horri eutsiz,  laguntzak emateko baldintza bat litzateke onuradunek sustatzen dituzten produktuen lehengai nagusia EAEkoa izatea.
    Modu berean, onuradunak lirateke EAEko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenekin lan egiten duten erakundeak, betiere produktuengatik ekoizpen-kostuak estaltzeko bidezko prezioak betetzea adosten badute.
  • Aldi berean, bidalitako testuan honako aldaketak proposatzen ditugu:
    A atalean “pertsona fisiko edo juridiko pribatuak” esaten duenean “EAEn egoitzarekin” erantsiko genuke.
    Nahiz eta 5. artikuluan EAEko Nekazaritza Industrien Erregistroan inskribatuak egon behar dutela aipatu, “Kontseilu Arautzaileak” 3 B puntuan ere azaltzea komenigarria litzatekeela uste dugu ondorengo moduan: “EAEko Kontseilu Arautzaileak”.

 

3. – Pertsona onuradunak honako talderen batean sartuak egongo dira:

A.      Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak EAEn egoitzarekin eta berezko nortasun juridikoarekin: enpresak mikroenpresa, enpresa txiki nahiz ertain eta enpresa handietan sailkatuko dira.
B.      EAEko Kontseilu Arautzaileak.

5. artikulua. Baldintzak

  • Gure ustez, 1. atalean “zerikusia dutenak” terminoen erabilerak nahastea sortzen du; hobe litzateke “dagozkionak” erabiltzea.

 

 1.   Diru-laguntza jaso dezaketen gastuek Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan kokatzen diren establezimenduekin zerikusia establezimenduei dagozkienak izatea.
  •  6. atalean adierazitakoaren arabera, Foru Ogasunekin eta Gizarte Segurantzarekin zerga-obligazioen ordainketa eguneratuak izan behar dira. Idazkera ez da zuzena, Gizarte Segurantzarekin obligazioak ez baitira zergak.Ondorengo artikuluetan (8.3.c., 8.4. eta 19. artikuluak) idatzitakoaren ildotik, honako aldaketa proposatzen dugu, idazkera zuzena baita:

 

6.   Foru Ogasunekin eta Gizarte Segurantzarekin zerga-obligazioen ordainketa eguneratuak izan behar dira.

6. Foru Ogasunekin zerga-obligazioak eguneratuak egongo dira eta Gizarte Segurantzari ordainketa guztiak eginak izango dira.

  •  Egungo 6.aren ondoren, puntu bat eranstea komenigarritzat jotzen dugu honako testuarekin:

 

Jarduneko urtean langile-kopuruari buruzko aitorpen arduratsua eta soldatapeko langileen TCak, baita indarreko lan-araudia betetzeari buruzkoa ere.
  •  7. atalak hala dio: “Enpresek bideragarritasun ekonomikoa eta merkaturako sarrera arruntak izatea…”. Lehenik eta behin, irizpide subjektiboa eta oso eztabaidagarria iruditzen zaigu.
  • Hurrengo testuarekin 13. atala eranstea gomendatzen da:

 

“Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateetako administratzaileek edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenek, bateraezintasunaren ustezko batean ez egotea, indarreko araudiaren arabera”.

Aurrekoaren harira, bai Erkidegoan, bai Estatuan laguntzak lortzearekin bateraezintasunak aurrez ikusten dira, kideren batek kargu politikoa izan badu. Horrekin gardentasuna sendotzen da.

 6. artikulua. Diru-laguntzak jaso ditzaketen ekintzak

B puntuak hala dio: “…gutxienez, urtero hiru herrialdetan hiru jarduera gauzatzea…”.

Eske hori erakunde txiki askorentzat gehiegizkoa eta betetzeko zaila iruditzen zaigu, nahiz eta laguntza eskatzeko aukera izan.

Era berean, “herrialdeak” aipatzean nahastea sortzen da; izan ere, ez da argi gelditzen sustapena Estatuaren edo EAEren kanpoalderako al den edo bietara.

7. artikulua. Diru-laguntzak jaso ditzaketen kostuak

Artikulu hau irakurri ostean, nahastea sortzen duela uste dugu, ferietan parte hartu eta horietara joateko, zuzeneko zereginetarako edo alderantzikako zereginetarako joan-etorriak, mantenu-gastuak eta ostatua ordaintzen baitira.

Nahastea saihesteko, 6. artikuluaren idazkeraren ildotik desberdintzea komenigarria litzateke.

1.    Zuzeneko zereginak eta produktuak Estatutik kanpoko merkatuetan aurkeztea; baita ferietara joatea (eskaintzaileek feria profesionaletara nahiz nazioartekoetara egindako bisitak) ere. Ondorioz, hemen “EAE” deuseztatu beharko litzateke.
2.     Alderantzikako zereginak (atzerriko erosleei edo preskriptoreei egindako gonbitak enpresak beren produkzio-establezimenduetan, esklusiboki EAEn, bisitatzeko). Modu horretan hobe ulertuko da gastu horiek esklusiboki alderantzikako zereginetan ordainduko direla.

Hori esanda eta orain i) izango litzatekeen atalera mugatuta, zer dugu ulertzen kontinenteen artean zergatik bereizten den.

8. artikulua. Eskaerak eta dokumentazioa

  • Lehenik eta behin, 8.3 c) eta 8.4. ataletan zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak behar bezala bereizi arren, akats bat dago singularra eta plurala jokatzeko orduan: Foru Ogasunekin zerga-obligazioak eguneratuak izatea eta Gizarte Segurantzari ordainketa guztiak eginak egotea.
  • Bigarrenez, 3.g) atalean zinpeko aitorpenaren ordez aitorpen arduratsua jartzea gomendatzen dugu, juridikoki egokiagoa baita.

 

g)   2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioak, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainei buruzkoak, xedatutakoarekin bat, enpresaren kategoriari eta 5. artikuluko 6), 8), 9), 10), 11) eta 12) paragrafoetan zehaztutako baldintzak betetzeari dagokionez, aurkeztutako dokumentu guztien egiazkotasunari buruzko zinpeko aitorpen arduratsua.

  • Hirugarrenez, i) atala eranstea proposatzen dugu:

 

i) “Deialdiaren oinarrian eskatutako baldintzak betetzeari buruzko aitorpen arduratsua”.

Eranstearen helburua argia da; 5. artikuluak lortzeko zenbait baldintza xedatzen du, besteak beste, itzultzeko edo zigortzeko prozeduran sartuak ez egotea, penalki edo administrazioaren ikuspegitik zigortua ez egotea, Nekazaritza eta Elikaduren Industrien Erregistroan inskribatua egotea, etab. Horrekin lege-segurtasuna irabazten da.
Ondoren, edozein dokumentazio eskatu ahal izango dela adierazten da, baina proposatzen dugun erantsiak lege-babes bezala dihardu.

  • Azkenik, aipatu kobrantzak helbideratzeko hirugarrenei alta-dokumentua entrega dezaten eskatzea faltako litzateke.

14. artikulua. Ebazpena

2.a) atalari dagokionez, hirugarren lerroan hurrengoa gehitzea gomendatzen da:

 

diru-laguntza jaso duen zenbatekoa eta, nolanahi ere, banantzen diren kontzeptuak”.

Eta, hori hainbat jarduera eska baitaitezke eta zehaztea gomendagarria baita.

15. artikulua. Pertsona onuradunen obligazioak

9. atala eranstea bidezkotzat jotzen dugu:

 

9. “Laguntzaren xede edo jardueraz egindako informazio edo publizitate guztian Eusko Jaurlaritzako nekazaritza, arrantza eta elikadura produktuak sustatzeko sail eskudunaren laguntza duela idatziz jasoa uztea.

19. artikulua. Gastua justifikatzea

19.1.b) atalean zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak behar bezala bereizi arren, akats bat dago eta hurrengoa aipatu beharko litzateke:

Foru Ogasunekin zerga-obligazioak eguneratuak izatea eta Gizarte Segurantzari ordainketa guztiak eginak egotea

 

Foru Ogasunekin zerga-obligazioak eguneratuak izatea eta Gizarte Segurantzari ordainketa guztiak eginak egotea.

 IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABren ustez, nekazaritza, elikadura, arrantza eta basoko produktuak sustatzeko laguntzei buruzko dekretu-proiektua izapidetzea egokia da, kontsulta-organo honek egin dituen gogoetekin.

Bilbon, 2014ko ekainaren 30ean

Firmas eusk