Agiriak eta lanak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

Irizpena 3/15

Irizpena 3/15

3/15 Irizpena, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroaren dekretu-proiektuari buruzkoa.

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2015eko otsailaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak bidalitako idazkia sartu zen eta “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroaren dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontsultatzen zaigun ekimen legegileak, Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak aurrez ikusitakoarekin bat, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroa arautzea, baita prestazioak eta zerbitzuak lortzeko baldintzak, irizpideak eta prozedurak zehaztea ere du helburu. Eta, bide honetatik, Legeak aldarrikatutako eskubide subjektiboari edukia emango zaio eta mugatuko da. Horrez gain, zorroko prestazioak eta zerbitzuak eskaintzeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen betebeharrak definituko dira.

Horren kopia berehala bidali zitzaien Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak egin eta iritziak emateko, baita lan-batzorde egokian lantzeko ere, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari dagokion Funtzionamendu Araudiak xedatutakoarekin bat. 2015eko martxoaren 3an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen martxoaren 27ko Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Bertan aho batez onartu da.

II.- EDUKIA

“Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroari buruzko dekretu-proiektuaren” testuak 78 artikulu ditu, lau kapitulutan banatuak, gehi bi eranskin, hiru xedapen iragankor, hiru gehigarri, bat indargabetzaile eta azkeneko beste bat.

Zioen azalpenean adierazitakoaren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak (GZL) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren (GZES) katalogoan dauden prestazioak eta zerbitzuak lortzen direla bermatzen du, eskubide unibertsal eta subjektiboa baita. Nolanahi ere, katalogoko zerbitzu edo prestazio ekonomikoa lortzeko baldintzak, orokorrak eta bereziak, betetzen dituen pertsona orok administrazio- eta lege-bidetik betetzea erreklamatu ahal izango du, GZESa orokortzeko Legeak xedatzen duen epea amaitzen denean.

Eta eskubide hori eraginkortasunez betetzen dela bermatzeko, hainbat oinarrizko elementu erantsi ditu. Ildo horri jarraiki, 3. artikuluan eskubidearen titulartasuna mugatzen du. 25. artikuluan, oro har, katalogoko prestazioak eta zerbitzuak lortzeko baldintzak definitzen dira. 19. artikuluak esku hartzeko oinarrizko prozedura xedatzen du, beste alderdien artean, prestazioak eta zerbitzuak lortzearekin zerikusia baitu. 21. eta 22. artikuluetan GZESaren prestazio- eta zerbitzu-katalogoa definitzen da. Eta hori garatzeko, 23. eta 24. artikuluetan, prestazioen eta zerbitzuen zorroa egin eta eguneratzeari buruzko alderdi batzuk aurrez ikusten ditu.

Legearen aurreikuspen horiekin bat, dekretu honek GZESaren prestazio- eta zerbitzu-zorroa eta prestazioak nahiz zerbitzuak lortzeko baldintzak, irizpideak eta prozedurak arautzen ditu. Eta, bide honetatik, Legeak aldarrikatutako eskubide subjektiboari edukia emango zaio eta mugatuko da. Horrez gain, zorroko prestazioak eta zerbitzuak eskaintzeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen betebeharrak definituko dira.

Xede horrez, dekretua lau kapitulutan egituratzen da. I. kapitulua (1-8 artikuluak) xedapen orokorretarako da eta ondorengoak definitzen dira: xedea eta aplikazio-eremua, zorroaren helburua eta edukia nahiz dekretuak zabaldu eta definitzen dituen diru-entregez hornitzeko aginpideen banaketa, Legeak xedatzen dituen prestazio ekonomikoen taldeetatik abiatuta. Gainera, zerbitzu, zentro eta prestazio edo laguntza ekonomikoen bitartez prestazio teknikoak eta teknologikoak lortzeko hainbat alderdi lantzen da, zorroan beste sistema edo politika publiko batzuen prestazioak eta zerbitzu mistoak (sozio-sanitarioak ala sozio-laboralak, besteak beste) egituratzen diren moduan. Azkenik, zorroaren eguneratzea dago.

II. kapituluak (9-12 artikuluak) zorroko zerbitzu eta prestazio edo laguntza ekonomikoak lortzeko eska daitezkeen baldintza orokorrak eta bereziak, administratiboak edo beharrekoak, baita beharraren baldintzak balioztatzeko tresnak eta baliabide zehatzean (zerbitzua, prestazioa edo laguntza ekonomikoa) edo baliabide konbinatuetan egokitasun-maila zehazteko orduan esku hartzen duten elementuak ere arautzen ditu.

III. kapituluak (13-31 artikuluak) prozedura-xedapen orokorrak ditu, baita GZESra sartzeko hiru prozedurei buruzkoak ere: prozedura arrunta, premiazko prozedura eta gizarte-larrialdiko egoeratan jarduteko prozedura. Eta, bukatzeko, lehen eta bigarren mailako arretaren artean desbideratzeak erraztu eta antolatzeko nahiz arreta malgutzeko ere bai zenbait xedapen zehazten ditu.

IV. kapituluak (32-78 artikuluak) zorroko zerbitzu, prestazio edo laguntza ekonomikoaren edukia du. Banan-banako fitxen bitartez arautzen dira eta eskaintzeko erakunde aginpidedunaren arabera multzokatuak daude: udalak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza, ordena horretan.

Azkenik, I. eranskina erantsia dago, zorroko zerbitzu eta prestazio ekonomikoen eta mendekotasunaren autonomiarako eta arretarako sistemak dituenaren arteko elkarrekikotasunaren taularekin. II. eranskinean, berriz, zorroko zerbitzuek dituzten prestazio teknikoak definitzen dira.

Dekretua ixteko hiru xedapen iragankor, hiru xedapen gehigarri, indargabetzaile bat eta azkeneko beste bat daude. Horien artetik hurrengoak azpimarra daitezke: bigarren xedapen gehigarria, lehen eta bigarren mailako arreten artean deribazio- eta koordinazio-protokoloak arautzea aurrez ikusten dituena; hirugarrena, dekretuak dituen prestazio eta zerbitzu berriak eskain daitezen finantzaketa egokia bermatzeko, Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan finantza-lankidetzaren formulak adosteari buruzkoa; hiru xedapen iragankorrak, hurrenez hurren, ondorengoak lantzen dituztenak: zorroko prestazioak eta  zerbitzuak izendatzeari buruzko betebeharrak, zorroa ebaluatu eta, hala badagokio, eguneratzea eta dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen den erabakia Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan herri-administrazio aginpidedunek hartzen ez duten bitartean, prestazioak eta zerbitzuak eskaintzea.

III.- GOGOETA OROKORRAK

I. Sarrera

Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman (GZES) sartzen den Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoa definitzen du. Halaber, eskubide subjektiboaren norainokoa zehaztu eta katalogoa Euskal Autonomia Erkidego osoan garatu eta ezarriko dela bermatzen ditu.  Zioen Azalpenean prestazioen eta zerbitzuen zorroan katalogoa geroago arautuko dela aipatzen da. Ezaugarri nagusiak eta lortzeko oinarrizko baldintzak definituko dira. Era berean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema kudeatzeko informazio-sistema osoa diseinatu eta abian jarriko da.

EGABk irizpena egin behar duen arau honekin Gobernuak “GZESaren prestazio- eta zerbitzu-zorroa arautu nahi du, 12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, 22. artikuluan xedatutako prestazio eta zerbitzuen katalogoa garatzeko eta 23. artikuluan nahiz lehenengo xedapen gehigarrian dagoen agindua betetzeko” (1. artikulua).

Prestazioen eta zerbitzuen zorroari dagokion edukia balioztatzeko, saihestezina da gizarte-zerbitzuen esparru europarra kontuan hartzea. Ezin daiteke ahaztu EEko Itunaren 3. artikuluak gizarte-aurrerapena, baztertzearen kontrako borroka eta gizarte-babesa dituela Europar Batasunaren helburuen artean. Era berean, EEren Funtzionamenduari buruzko Itunak 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, Batasunaren politikak egin eta aplikatzen ari diren bitartean, beste helburu batzuen artean, gizarte-babes handia eta gizarteak baztertzearen kontrako borroka kontuan hartuko dira.

Batzorde Europarrak adierazitakoari jarraiki, gizarte-zerbitzuak eskaintzean, zerbitzuaren hornitzailearen eta onuradunaren arteko hurbiltasunari esker, azkenekoaren behar bereziak kontuan hartu eta tokiko egoeraren berezitasunei erreparatzen dizkieten erantzunak hauta daitezke. Halaber, gizarte-prestazioek balio anitzekoak eta pertsonalizatuak izan behar dutela adierazi da, batetik, behar desberdinei erantzuteko eta, bestetik, oinarrizko giza eskubideak bermatu eta pertsona ahulenak babesteko. Eta eske horiei guztiei laguntzen die, hain zuzen ere, GZESaren zerbitzu- eta prestazio-zorroaren dekretu-proiektuak.

II. Balioztapen orokorra

Gizarte-beharrek eta -arazoek, batzuk berriak eta beste batzuk krisiarekin biziagotuak, familia- eta bizikidetasun-eredu berriek, bizi-ibilbideen bakoizpen handigoak eta gizarte-zatiketek nahiz -polarizazioak, egoera desberdinetarantz jotzen dute eta, geroz eta intentsitate handiagoaz, administrazioak gizarte-zerbitzuen hornidura egokia eta zabala ematea eskatzen dute. Egoera horrengatik Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea eta hori eusten duen eskubide subjektiboa garatzea oso beharrezkoa da.

Gure irizpena izango duen dekretu-proiektuak sistemaren funtsezko zati bat, hala nola prestazioen eta zerbitzuen zorroa eta horiek lortzeko baldintzak, irizpideak eta prozedurak arautzen ditu.  Eta, bide honetatik, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak aldarrikatutako eskubide subjektiboari edukia emango zaio eta mugatuko da. Horrez gain, zorroko prestazioak eta zerbitzuak eskaintzeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen betebeharrak definituko dira. Horregatik guztiarengatik, oso positiboki balioztatzen dugu ekimena.

Hala eta guztiz ere, hainbat gai aipatu nahi ditugu:

  • Lehenik eta behin, ondorengoa azpimarratu behar da: araua izapidetzeko aldez aurretik elkarrizketa- eta adostasun-maila altuak behar izan direla eta horrek bermea eragiten du. Eskubidea arautzeko orduan nahasiak daudenen interesak ordezkatzen dituzten erakundeak (Gizarte Zerbitzuen Euskal Erakundea) eta eskubidea bermatzeko betekizuna onartzen duten administrazioak (Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoa) elkartu dira. Dena den, desiragarria litzateke bere intereseko gaian gizarte-eragileen partaidetza eta elkarrizketa handiagoa izatea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren bilera puntualetatik urrunago.
    Horrez gain, arautzen diren zerbitzu eta prestazioen konplexutasunaz eta aginpide-banaketaz jakitun gara eta horietan oinarrituta, neurri handian, Legearen agindua betetzean (2009. urtean) atzerapena azaltzen da. Hala ere, sei urteko atzerapena oso larria da, herritarrentzat hain alderdi sentiberak direnean eta, ondorioz, GZESaren orokortasunaren bideragarritasuna zalantzan jarri da.
  • Bigarrenez, dekretu honen eremua gainditzen duten gaiak baztertuta, besteak beste, koordainketa duten eskubide subjektiboak zehaztea, arautzen den prestazioen eta zerbitzuen zati garrantzitsuak mendekotasunari arreta eskaintzearekin zerikusia du eta gure ustez arau honekin prestazio ekonomikoen aldean zerbitzuei lehentasuna ematen dien hierarkia argi eta garbi jasotzeko aukera galtzen ari gara.
    39/2006 Estatuko Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatu eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta eskaintzeari buruzkoa, garatzean izandako esperientziari erreparatuz, diru-prestazioaren aldeko desoreka dago, zerbitzuaren kalterako. Hori da legearen gainazpikatua. Mendekotasunari buruzko Legea garatzeko, EAEn eta gainerako autonomia erkidegoetan ematen diren prestazio gehienak ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoari dagozkio eta Legearekin bat, ordea, prestazio hori bakarrik salbuespenezko kasuetan eman beharko litzateke. Dekretu-proiektu honek hierarkia hori zehazteaz gain, dirudienez, egungo egoera ontzat ematen du eta emakumezkoen enplegu eskasenean izan duen eragina ahaztu du (ez nahita)Emakumezko askok lan-merkatua utzi du senitarteko mendekoei arreta eskaintzeko, prestazio ekonomikoaren truke..
  • Bestalde, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorrak lurraldeen artean arreta integral irisgarria eta zuzena bermatu behar du eta taldeen nahiz lurraldeen artean diskriminazio-egoerak saihestu behar dira.
    Arau honek zerbitzu eta prestazio guztiak bateratu eta homogeneizatu nahi ditu eta, bide batez, egungo lurralde-desorekekin amaitu nahi du. Hori nahasitako administrazioetarako erronka handia da, gaur egun zerbitzu askok baitu estaldura eta garapen-maila desberdina. Erronka are urrunago doa, zerbitzu batzuen asetze-maila (adibidez oinarrizko gizarte-zerbitzuena) kontuan hartzen badugu.

III. Baliabideen egokitasuna

Dekretu-proiektuaren II. kapituluan (9-12 artikuluak), zorroko prestazioak eta zerbitzuak lortzeko baldintza orokorrak eta bereziak arautzeaz gain, baliabide zehatz baten egokitasun-maila zehazteko orduan esku hartzen duten elementuak xedatzen dira. Elementu horien analisia 12. artikuluan (baliabidearen edo baliabide-konbinazioaren egokitasuna eta preskripzio teknikoa) dago eta aztertu ostean, hiru gogoeta datorkigu burura:

aa

  1. Nahiz eta egokitasuna objektibo bihurtzeko ahalegina egin, adituen artean aukerako tartea saihesteko ez da nahikoa zehazten eta, gerora, EAEko lurralde osoan zerbitzuen homogeneizatze-helburua, bestalde, dekretuaren oinarrizko helburua, urra dezake.
  2. Bestetik, ahalegin berezia egin beharko litzateke zerbitzuaren eskaintzaileari ezartzen zaizkion baldintzen eta hautemandako mendekotasun- edota minusbaliotasun-mailaren artean “egokitasuna edota moldapena” objektibo bihurtzeko orduan. Hala, mendekotasun- edota minusbaliotasun-maila altuena duten arreta-kasuei eskakizun-maila handiagoak jarri beharko litzaizkieke.
  3. Egokitasuna balioztatzeko elementuen artean, zerbitzua eskaintzean profesionaltasunaren baldintza ez da agertzen. Irizpide zuzena erabiliz, 12. artikuluak, besteak beste, hurrengo elementuak aipatzen ditu: erabiltzailearen iritzia izatea, laguntza informalak balioztatzea, ohiko ingurunean iraunarazten saiatzea, etab., baina ez da aipatzen prestazio edo zerbitzu zehatzaren egokitasuna balioztatzeko elementu erabakigarria arreta profesionalizatuaren eskakizuna izatea eta egiaztatzea. Argia dirudi, baina ez da aipatu ere egiten.

IV.- GOGOETA BEREZIAK

Zioen azalpena

  • 3. paragrafoa: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanei buruzkoa, kontuan hartuta, paragrafo honen idazkera adierazten den moduan osatzea gomendatzen da.

 

“Legearen aurreikuspen horiekin bat, dekretu honek GZESaren prestazio- eta zerbitzu-zorroa eta prestazioak nahiz zerbitzuak lortzeko baldintzak, irizpideak eta prozedurak arautzen ditu. Eta, bide honetatik, Legeak aldarrikatutako eskubide subjektiboari edukia emango zaio eta mugatuko da. Horrez gain, zorroko prestazioak eta zerbitzuak eskaintzeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen betebeharrak definituko dira eta Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen artean aginpideak banatu ere”.
  •  Europa 2020” Estrategia: gure ustez dekretuko zioen azalpenak erkidegoko ekimen hauEuropa 2020” Estrategia XXI. menderako Europako  merkatuaren gizarte-ekonomiari buruzko ikuspegia da eta zazpi ekimen enblematikoren bitartez (berrikuntza, gazteria, teknologia berriak, baliabideak eraginkortasunez erabiltzea, industria-politika, prestakuntza berrietarako eta enplegurako agenda eta pobreziaren kontrako borroka) zabaltzen da. Estatu kideetan Europa mailan aplikatu behar da, gizartearen eta gizarte zibilaren solaskideekin. aipatu beharko luke, arauaren xedea Estrategiaren helburu nagusi batekin bat baitator: pobreziatik 20 milioi pertsona ateratzea.

3. artikulua. Prestazioen eta zerbitzuen zorroaren helburua

Bigarren atalean honako aldaketak egitea iradoki da:

 

“2. Hala, zorroak nahitaez eskaini behar diren zerbitzu eta prestazio ekonomikoekiko Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen maila bakoitzaren betebeharra mugatzen du, bakoitzaren aginpidearen arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 40.3., 41.3. eta 42.4. artikuluetan aurrez ikusitako aginpide-banaketaren arabera. Prestazio ekonomikoekiko dekretuaren 5 artikuluan aurrez ikusten da.
Hori, alde batera utzi gabe, kudeaketa publikoaren arreta, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko xedez, euskal herri-administrazioek euren artean bere aginpideko zerbitzuak lege-antolamenduan aurrez ikusitako tresnekin ematea”.

4. artikulua. Zorroaren edukia

Artikulu honen 4. atalak xedatutakoaren arabera, “berreskuragarriak ez diren laguntza-produktuak lortzeko eta ohiko etxebizitza nahiz norberaren ibilgailuak moldatzeko diru-entregak laguntza bezala arautu eta kreditu eskuragarria agortzen ez den bitartean eman daitezke. Kreditua agortuta, betiere pertsona eskatzaileak laguntza jasotzeko baldintza betetzen badu, itxarote-zerrendan sartuko zaio eta eskaerei erantzuteko beharrezko kreditua gaituko da. Eskaera-data kreditua gaitua gelditzen den data bera izango da eta, gehienez, hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 1a”.

Ez dugu ezagutzen inoiz helburu horietarako kreditua agortu al den; hala eta guztiz ere, pertsona eskatzaileak aurrekontu-partida berria izan arte itxarote-zerrendan uztea ez da Mendekotasunari buruzko LegeakLegeak 1. artikuluan hala dio: “Lege honen xedea herritarrek autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretarako eskubide subjektiboa berdintasunean ematen dela bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzea da. Hori legeek xedatutako baldintzetan egingo da eta Mendekotasunaren Autonomia eta Arretarako Sistema sortuko da, herri-administrazio guztien lankidetza eta partaidetzarekin. Horrez gain, Estatuko Administrazio Orokorrak herritar guztientzat gutxieneko eskubideen eduki erkidea bermatuko du Espainiako Estatuaren edozein lurraldetan”. xedatzen duen eskubide subjektiboarekin bateragarria.

5. artikulua. Zorroko prestazioen eta zerbitzuez hornitzeko aginpidea

4. atalaren idazkera hurrengo moduan aldatzea gomendatzen da:

aa

“4. Euskal herri-administrazio guztiak zerbitzuari lotutako prestazioa eskaintzeko aginpidedunak dira, lotzen diren zorroko zerbitzuetarako badira eta Gizarte Zerbitzuen Legeak 16. artikuluan xedatutako tipologian kokatua aurrez ikus daitekeen beste edozein prestazio ekonomiko ere eskain dezakete, bere egunean/une bakoitzean aplikagarria den aginpide-araubidearen arabera.

6. artikulua. Zerbitzuen, zentroen eta prestazioen edo laguntza ekonomikoen bitartez prestazio teknikoak eta teknologikoak lortzea

Artikulu honen lehenengo atalak hurrengoa xedatzen du: “Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak 14.5., 15.3. eta 18. artikuluetan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak antolakuntza-unitateak dira eta gizarte-zerbitzuen erakunde batek kudeatzen ditu. Oro har, prestazio tekniko eta, hala badagokio, teknologiko bat baino gehiago integratzen ditu. Halaber, garraioaren (prestazio osagarri bezala, gizarte-zerbitzuetara irisgarritasuna errazteko garraio moldatua kanpo), ostatuaren, mantenuaren, ikuztegiaren eta garbiketaren prestazio osagarriak -edo araubidez zehaztutako beste prestazio osagarri batzuk- sar ditzakete, baita arretarako beste sistema edo politika publiko batzuen berariazko prestazioak ere.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak egiten duen “zerbitzuen” definizioa errepikatzea positiboki balioztatzen da, termino horren kontzeptua zehazten duten artikuluak izendatzea alde batera utzita. Gaur egun indarrean dagoenarekiko aurreko gizarte-zerbitzuei buruzko legeak esklusiboki Gizarte Zerbitzuen sistemaren karakterizazio instrumentala egitera mugatzen dira eta gure iritziz ezinbestekoa da definizio hori egitea.

7. artikulua. Beste sistema eta politika publiko batzuen prestazioak eta zerbitzu mistoenak zorroan egituratzea

Artikulu honetako 2. eta 4. atalek Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eta Osasun Sistemaren arteko harremanaren garrantzia aipatzen dute, baina bakarrik aurrekontuaren ikuspegitik, lan teknikoa eta aldi berean arreta bikoitza eskatzen duten geroz eta kasu gehiago nola bideratu adierazi gabe. Eremu honetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak arreta sozio-sanitarioa behar duten kasuez gainezka daudela ikusten dugu, bi eremuetan esku-hartzeak koordinatzeak duen zailtasunarekinAdibide modura, geroz eta pertsona gehiago dago gaixotasun mentalak eraginda (adin guztietan) eta gizarteak baztertzeko egoeran edo arriskuan. Osasun-sistemak behin eta berriz Gizarte Zerbitzuetara bidaltzen ditu eta modu horretan sintoma klinikoak larriagotzen dira eta krisi-egoeren espiralean sartzen da. Nolanahi ere, hori errotik ateratzea oso zaila da eta iraupen laburreko ospitaleratzeak maiz gertatzen dira..

Gure iritziz, gizarte- eta hezkuntza-eremuaren arteko koordinazioa oso ona eta etengabea da eta erreferentziazko eredutzat hartu beharko litzateke gizarte- eta osasun-eremurako.

9. artikulua. Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak lortzeko baldintza orokorrak

Artikulu honen 5.b) atalak xedatutakoaren arabera, “euskal herri-administrazioek MAAZaren prestazio eta zerbitzuak lortzea bermatuko dute… espainiar nazionalitatea lortu ostean, bost urteko izatezko egoitza egiaztatu beharko dute (bi eskaera-dataren berehala aurrekoak)”.

Nahiz eta bosgarren atal guztia irakurri ondoren, pertsona ez-nazionalek sistema lortzeko arauak ematen direla iruditu, gure ustez 5.b) atala jatorrizko pertsona nazionalen eta nazionalitatea lortu duten pertsonen arteko diskriminazioa litzateke.

36. artikulua. Etxean Laguntzeko Zerbitzua – ELZ

Zerbitzu hau lortzeko administrazio-baldintza bezala, “zerbitzua eskatzen den egoitzan erroldatua egon behar da eta udalerri berdinean erroldatua ere bai”

Agian, zerbitzua hartzen den bitartean udalerrian erroldatua egon behar dela zehaztu beharko litzateke.

69. artikulua. Familia-ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa eta pertsona zaindari ez profesionalentzako laguntza – FIZPE

Lehenik eta behin, prestazio hau lortzeko baldintzen artean hurrengoa xedatzen da: “pertsona onuradunari eskainitako arretaren kalitatea bermatzeko, emateko orduan ondorengo elementuak integratuko dira: a) Prestazioa erabiltzen dela eta egoitzan eskainitako arreta egokia dela ikuskatzea; b) pertsona zaindari nagusiaren prestakuntza eta gaitasuna arretaren eta, hala badagokio, beste pertsona zaindari batzuen ikuskaritzaren zama bere gain hartzeko”.

Familia-ingurunean eskainitako arretaren kalitatea bermatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horregatik, positiboki balioztatzen dugu pertsona zaindariek gaitasun fisiko, mental eta intelektual nahikoak egiaztatu behar izana, pertsona mendekoen eguneroko bizian jarduerak garatzeko orduan, berez arretaren, zaintzaren eta laguntzaren funtzioak behar bezala burutzeko (c atala).

Zaintzaren kalitateari buruzko bermea sendotzeko, pertsona zaindariei aplikatzen zaien baldintzen g) atala hurrengo moduan aldatzea gomendatzen dugu:

ss

“g) Gizarte-zerbitzuek agindutako zaintzak eskaintzearen arloan, laguntza- eta prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeako prest egotea..

Bigarrenez, arreta eskainitako pertsonari eta zaindariari eska dakizkiekeen baldintza erkideen artean dago “egoitza berean erroldatuak egotea”. Gure iritziz baldintza hori berriz aztertu beharko litzateke eta ez bizikidetzearen ustezkoari ireki beharko litzaioke, prestaziotik kanpo familia-inguruneko pertsona zaindariak kanpoan uzten baititu, arreta eskaintzen zaion pertsonaren egoitza berean bizi ez badira.

76. artikulua. Familia Bitartekaritzaren Zerbitzu Integrala

Oso bitartekaritza zerbitzu erabilia da, baita oso eraginkorra ere.

Hala eta guztiz ere, Bitartekaritza Zerbitzu Komunitarioen geroz eta garrantzi handiagoa alderatzen du. Hori ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzu askok eskaintzen dute eta zorroan sartu beharko litzateke.

V.- ONDORIOA

Euskadiko EGABren iritziz egokia da “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Dekretu Proiektua” izapidetzea, kontsulta-organo honek egin dituen gogoetekin.

Bilbon, 2015eko martxoaren 27an.

 

O.E. Presidentea
Francisco José Huidobro Burgos
Idazkari nagusia
Emilia Málaga Pérez
francis  emi

 

ERANSKINA: GOGOETA FORMALAK

Zioen azalpena

  • Azkeneko paragrafoa: Idazkera hurrengo moduan hobetzea iradoki da:

 

“Dekretua ixteko hiru xedapen iragankor, hiru xedapen gehigarri, indargabetzaile bat eta azkeneko beste bat daude. Horietatik guztietatik ondorengoak azpimarra daitezke: bigarren xedapen gehigarria, lehenengo eta bigarren arreta-mailen artean deribazio- eta koordinazio-protokoloak arautzea aurrez ikusten dituena; hirugarren xedapen gehigarria, Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan finantzaketarako lankidetza-formulen akordioari buruzkoa, dekretu honetan dauden prestazio eta zerbitzu berriak eskain daitezen, finantzazio egokia bermatzeko eta hiru xedapen iragankorrak…”.

6. artikulua. Zerbitzuen, zentroen eta prestazioen edo laguntza ekonomikoen bitartez prestazio teknikoak eta teknologikoak lortzea

Artikulu honetako 2. atala berraztertzea gomendatzen dugu, bere idazkera argiagoa izateko:

dd

“2. Zorroko zenbait zerbitzu gizarte-zerbitzuen zentroak dira, xede horretarako, zentrotzat jota, unitate organiko eta funtzional bezala osatutako higiezin guztia edo horren zatia, kokapen autonomoa eta identifika daitekeena badu. Horretatik eskaintzen dira edo bertatik egituratzen dira gizarte-zerbitzuen prestazioak”.