Agiriak eta lanak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

11/18 Irizpena

11/18 Irizpena

11/18 Irizpena Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuen hornidurarako arretarik ez duten instalazioek bete behar dituzten baldintzen inguruko Dekretu Proiektuari buruzkoa

CESEGAB

BILBAO

1

 I.- AURREKARIAK

2018ko apirilaren 11n Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren idazkia sartu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuen hornidurarako arretarik ez duten instalazioek bete beharreko baldintzen inguruko Dekretu Proiektuari buruz txostena eskatzen zen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Garapen eta Azpiegitura Sailak egindako Dekretu Proiektua da. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak 10.30. artikuluan EAEri industriaren eremuan aginpide esklusiboa ematen dio; 11.2.c artikuluan, ordea, meatze eta energia araubidearen arloan bere lurraldean garapen legegilea eta gauzatzea xedatzen da; azkenik, 10.28. artikuluari erreparatzen badiogu, kontsumitzailea eta erabiltzailea defendatzeko eskumen esklusiboa onartzen zaio. Horietan guztietan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan arretarik ez dutenean (oso-osorik edo zati batean) jendeari ibilgailuetarako erregaiak saltzeko instalazioek bete behar dituzten baldintzak garatzen ditu. Helburua ahalik eta ongien instalazioen segurtasuna eta kontsumitzaileen nahiz erabiltzaileen eskubideak babestea da.

Apirilaren 11n dekretu proiektua Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei jakinarazi zitzaien, proposamenak egin eta iritziak eman zitzaten. Gero, horiek guztiak lan batzordeari, hau da, Ekonomia Garapen Batzordeari iritsarazi zitzaizkion, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudian xedatutakoaren arabera. Ekonomia Garapen Batzordea lan saioan 2018ko apirilaren 26an bildu zen irizpen aurreproiektuaren proposamena eztabaidatzeko eta irizpen proiektua egitea erabaki zuen, Euskadiko EGABren Osoko Bilkurak 2018ko maiatxaren 9an landu du eta aho batez onartu da.

II.- EDUKIA

Kontsultatzen den dekretu proiektuaren testuak ataria, zazpi kapitulutan banatuta hogeita hamahiru artikulu, xedapen iragankor bat eta bi azken xedapen ditu.

Ataria

Azkeneko urteetan arretarik gabeko zerbitzu estazioak ugaritzeko arrazoi nagusiak aipatzen ditu atariak: batetik, arau aldaketak eta, bestetik, ibilgailuetarako erregaien prezioa garestitzea. Hala, kostuak murrizten dira eta erabiltzaileei prezio hobeak eskaintzen zaizkie.

Atariak xedatutakoari erreparatzen jarraitzen badiogu, erabiltzaileek hidrokarburoak manipulatzean arriskuak handiagoak dira, beraz, segurtasunaren arloan kontu handiz ibili behar da. Era berean, erabiltzaileek hornidura behar bezala erabiltzen dutela bermatu behar da eta, ondorioz, horiek informazio nahikoa izan behar dute eta zerbitzua urri eskaintzen bazaie, erreklamazio egokiak egiteko aukera izango dute. Azkenik, desgaitasuna duten pertsonak instalazioetara iristen direnean diskriminaziorik ez izateko, talde horri instalazioetara iristeko erraztasunak eman behar zaizkio, ekipo eta tresnak moldatu nahiz seinaleztapen egokia jartzeaz gain.

Arazo horietan oinarrituta, Sail aginpidedunak dekretu proiektuan dagoen arautegia garatzea beharrezkotzat jo du.

Arloan oinarrizko estatuko legeriak instalazioen segurtasunerako argibide teknikoak ditu eta atariak gogorarazitakoaren arabera, zerbitzu estazioaren kokapenari dagozkion baldintza klimatologikoek, bereziki, haizeak eta tenperaturak, segurtasun gailuen funtzionamenduan eragiten dute, beraz, proposatzen den arauak Euskalmeten datu historikoak kontuan hartu ditu eta zerbitzu estazioetan segurtasunari buruzko arautegi alderatua balioetsi du.

Azkenik, atariak xedatutakoarekin bat, dekretu proiektuan kapitulu bat edozein hornidura motan azterketa, proba eta ikuskapenei buruzko liburuaren garapena arautzera bideratzen da.

 Xedapen gorputza

Dekretu proiektuaren xedapen gorputzak ondorengo xedapenak ditu:

 

I. kapitulua. Xedapen orokorrakII. kapitulua. Informazioa erabiltzaileei. Erreklamazioen orriak.

III. kapitulua. Instalazioen segurtasuna.

IV. kapitulua. Suteen aurka babestea.

V. kapitulua. Kontrola, ikuskapena, mantentze-lanak.

VI. kapitulua. Zisterna kamioien deskarga-eragiketa.

VII. kapitulua. Azterketen, proben eta ikuskapenen liburua edozein hornidura araubide motan.

Xedapen iragankorra

Lehenengo azken xedapena

Bigarren azken xedapena

III.- GOGOETA OROKORRAK

Nahiz eta jendeari saldu, Euskal Autonomia Erkidegoan arretarik ez duten instalazioetan ibilgailuetarako erregaiak txikizka hornitzeko zerbitzuaren baldintzak arautzen ditu kontsultatzen zaigun dekretu proiektu honek.

Gai hau oso eztabaidagarria da, bi negozio eredu desberdinetan interes kontrajarriak baitaude, baita ibilbide luzeko lege gatazkak ere. Are gehiago, erkidegoko arautegiaz gain, estatukoa eta europarra arriskuan daude.

Negozio eredu berria

Arretarik ez duten zerbitzu estazioetan erregaiaren hornidura eta horren ordainketa eragiketak erabiltzaileak berak egiten ditu, langileen bitartekaritzarik gabe, eta ibilgailuetarako hidrokarburoen txikizkako salmentaren merkatuan formatu berria da, “arreta duen” zerbitzu estazioaren eredu tradizionalaren aldean. Izan ere, bigarrenean zerbitzua bertako langileek eskaintzen dute. “Autozerbitzukoak” deritzanak ere bigarren kategoria honetan sartzen dira. Ibilgailua erabiltzaileak berak hornitzen du, baina ordainketa kudeatzeko eta aktibatzeko langileak daude, baita, beharrezkoa izanez gero, instalazioaren kontrol zentrotik hornigailua blokeatzeko ere.

Europar Batasuneko herrialde batzuetanDanimarkan eta Suedian dauden zerbitzu estazioen % 60tik gora dira. Holandan eta Belgikan % 20 inguru dira eta Frantzian gutxi gorabehera % 10. oso finkatua dago eta EspainianEspainian 11.180 gasolindegi badaude, halakoak 560 dira, hau da, % 5. kokapena oraindik urria da. Nolanahi ere, negozio eredu horrek elementu karakteristiko bereziak ditu, erabiltzaileari erregaiaren horniduraren automatizazioan oinarrituta eta ibilgailuetarako hidrokarburoen hornidurari dagokion merkatuan lehia gehi dezakete, prezioek beherantz egin dezaten presionatzeaz gain, baina, aldi berean, ereduarekiko berariazko zenbait arazo sortzen dira eta legearen ikuspegitik lantzea konplexua da. Enpleguarekin, segurtasunarekin, kontsumitzaileen eskubideekin eta desgaituak diren pertsonen arretarekin zerikusia dute:

  • Lanpostuak galtzea. Langilerik ez egotea da arreta gabeko  eta 5 Iturria: Zerbitzuguneetako Enpresarien Espainiako Konfederazioa, CEEES gasolindegietan ezaugarri bereizgarri nagusia eta halako instalazio bakoitzeko 6 lanpostu galtzen direla kalkulatuta dago. Estatuan, 2011-2016 denboraldian gasolindegiak % 8,5 hazi dira eta 2017. urtean 560 gasolindegi automatiko daude, hau da, guztien % 5  Iturria: Zerbitzu Estazio Automatikoen Nazioko Elkartea, EZEAEA.. Salmenta puntuak gehitu arren, sektorean enpleguen kopurua ez da hazi. Are gehiago, 2014. urtean 54.800 enplegu bazeuden, 2016. urtean 52.100 enplegura jaitsi dira. Langilerik eza faktore lehiakor garrantzitsua da zerbitzu estazioaren eredu tradizionalarekiko prezio merkeagoari eusteko.
  • Pertsonen segurtasunari eta ingurumenari buruzko alderdiak:  Dekretu proiektuak berak atarian aipatzen du arretarik gabeko zerbitzu estazioetan segurtasuna eta pertsona erabiltzaileen arreta kalte daitezkeela. Halaber, instalazio mota honi atxikitako arriskuen artean ingurumena kaltetzea azal daiteke. Gasolindegietan langileak ageri direnean pertsonak eta ingurumena babesteko bermea dira, prestu baitaude edozein istripu edo gorabehera berehala konpontzeko, su-itzalgailuak eraginkortasunez erabiltzen baitituzte, aldez aurretik jasotako prestakuntzari jarraiki, ohiz horniduran gertatzen diren isuri txikiak produktu egokiekin biltzen baitituzte eta hondakin kutsatuak edukiontzi homologatuetan sartzen baitituzte, ondoren planta baimenduetan tratatzeko. Prestakuntza egokia duen pertsonaren jarduera profesionala, elementuak zaintzeko orduan arreta berezia izatean oinarritutakoa, prebentzio lan garrantzitsua da erabiltzaileen erabilera okerren aurrean, hala nola, telefono mugikorra erabiltzea, pizgailua edo pospoloa piztea ala zona zehatzetan erretzea. Horiek guztiek arriskua sor dezakete eta estazio automatikoen kasuan bestelako bideak beharrezkoak dira helburu hori betetzeko.
  • Kontsumitzaileen eskubideei buruzko alderdiak: Erositako erregaiari dagokion faktura lortzea, zerbitzu akastuna emateagatik erreklamazioen orriak entregatzea, enpresak horiek sinatzea… Kontsumitzailea defendatzeko legerian dauden izapideen adibide batzuk besterik ez dira eta gasolindegi tradizionaletan langileen esku eraginkortasunez eta erraz uzten dira. Arreta gabeko gasolindegietan ere horiek kontuan hartu beharko lirateke. “Arreta gabeko zerbitzu estazioaren” negozio ereduan langilerik ez egoteak ezin ditzake kontsumitzaileek eskubideak lermatu, ezta instalazioaren jabearen betebeharretan kontsumitzailearen erantzukizuna gehitu ere.
  • Desgaitasuna duten pertsonak babesteari buruzko alderdiak. Gasolindegi automatikoen ereduaren ezaugarriengatik arreta berezia jarri behar zaie modalitate desberdinei desgaitasunak dituzten pertsonen taldeak zerbitzua izateko. Ildo horri eutsiz, Europar Parlamentuak Europar Batzordeari egindako eskabidea adierazgarria da: arretarik gabeko zerbitzu estazioen egoera arautzailea ikertu nahi du, bezero bezala desgaitasuna duten pertsonen eskubideak behar bezala babestuak al dauden zehazteko.

Gasolindegi automatikoak arautzearen inguruan lege gatazka

Arretarik gabeko zerbitzu estazioen ereduari buruzko eztabaida lege alderdietaraino iristen da. Interes kontrajarriak daude eta maila desberdinetako araudien artean lege gatazkak sortu dira. Ildo horri jarraiki, Euskadin Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak ezarri nahi duen euskal arautegia ere horretan murgildu da.

Estatuan Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legeak eta ekintzailetza nahiz hazkuntza bultzatu eta enplegua sortzeko laguntza neurriei buruzko 4/2013 Errege Dekretu Legeak petrolio erregaiak txikizka banatzeko jarduera libreki gara daitekeela aldarrikatzen dute eta, horretarako, bakarrik araudiaren baldintzak eta gainerako arautegi aplikagarriak bete behar dira instalazioen baldintza teknikoei edo segurtasunari dagokienez. Bereziki erreparatuko zaie metrologia nahiz metrotekniaren eta kontsumitzaileak nahiz erabiltzaileak babestearen ingurukoei. Ibilgailuetarako erregaiak hornitzeko zerbitzu estazioek bete behar dituzten segurtasun baldintzak Errege Dekretuaren bidez onartutako “ibilgailuak hornitzeko instalazioak” ICT MI-IP04 Instrukzio Teknikoan arautzen dira eta 706/2017 Errege Dekretuaren bidez onartu den 2017ko uztaileko bertsio berrienean berariaz aurrez ikusten du “arretarik gabeko” instalazioen formatua eta, horren harira, halako instalazio motak bete behar dituen segurtasun neurri osagarriak ageri dira.

Bestalde, autonomia erkidegoek industria, energia eta kontsumitzailea nahiz erabiltzailea defendatzearen arloan aginpideak dituzte eta gehienek arretarik gabeko gasolindegietan segurtasuna eta kontsumitzailearekiko arreta lantzeko erabili dituzte. Euskadiri dagokionez, industriaren eremuan aginpide esklusiboa du; energia araubidean, ordea, legegintza garapenerako eta oinarrizko legeria gauzatzeko ahalmena du eta bere lurraldean kokatuak dauden instalazioekiko baldintza osagarriak sartzeko gaituta dago. Halaber, araubide berezi eta propioa ezar dezake, estatuko araubidean finkatuak daudenak baino segurtasun maila handiagoekin.   Aldi berean, aginpide esklusiboa du kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko, horiek produktu edo zerbitzu erkideak, ohikoak eta orokortuak erabili edo kontsumitzen badituzte.

Garrantzitsua da hurrengoa azpimarratzea: autonomia erkidego askok beren aginpideak erabili dituela kontsumitzailea defendatzearen arloan arreta gabeko estazioetan halabeharrez langile bat egoteko, bai funtzionamenduaren ordutegi osoan, bai egunez. Helburua, batetik, araudiek onartzen dituztelako kontsumitzailearen eskubideak bermatzea eta, bestetik, desgaitasunak edo zailtasunak dituzten erabiltzaileei laguntza eskaintzea da. Euskadin aztertzen ari garen dekretu proiektu honen aurreko proiektuak ikuspegi berarekin lerrokatzen dira.

Erkidegoetako arau batzuk kontuan hartuta, auzitegien aurrean kontra egin da. Hala gertatu da Balearretako arautegiaren kasuan, adibidez. Zerbitzu Estazio Automatikoen Erakunde Nazionalak aurka egin zuen, ustez jarduera libreki eta lehia librearen barruan garatzea urratzen baitzuen. Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, 2017ko urtarrilean baliogabetu zen. Balearretako Gobernuak eta Balearretako Zerbitzu Estazioen Erakundeak Auzitegi Gorenaren aurrean kasazio errekurtsoa jarri zuten eta ebazteke dago. Hala, goi mailako auzitegiak epaia eman beharko du hurrengoen arteko bateragarritasuna zehazteko: batetik, Balearretako gobernuak jartzea eskatzen duen langilea eta, bestetik, estatuko arautegiaren arabera “arretarik gabeko zerbitzu estazioaren” kategoria, estatuaren eta erkidegoaren artean aginpideak banatzearen arloan Konstituzio Auzitegiaren irizpideei erreparatuz.

Gaia Europar Batzordearen bulegoetara ere iritsi da, zerbitzu estazioetan gutxienez langile bat izatearen eskakizunaren aurka 2016ko uztailean formulatutako salaketaren bitartez. Izan ere, hala eskatzen dute Andaluzia, Nafarroa, Gaztela-Mantxa, Valentziako Komunitate, Balear, Murtzia eta Extremadurako arautegiek eta Madril nahiz Asturiaseko proiektuak.

Europar Batzordeak jada ireki zuen arau-hausteari buruzko prozedura Italia eta Greziaren aurka antzeko arrazoiengatik eta arretarik gabeko zerbitzu estazioen edo automatikoen negozio eredua duten enpresak libreki kokatzeari zegokionez, erkidegoetako arautegietan Europar Batasunaren zuzenbidearekin bateraezina zen muga antzeman zuen. Orain arte Batzordeak, Estatuak eta Autonomia Erkidegoek izandako bileretan Batzordearen irizpidepean ez da egiaztatu interes orokorreko, beharrezko eta proportziozko ezinbesteko arrazoietan oinarritutako justifikaziorik. Egoera horren aurrean, nahasitako Autonomia Erkidegoek beren arautegiak edo proiektuak aldatu edo indargabetu dituzte.

Hurrengo atalean dekretu proiektuaren artikuluak hobetzeko zenbait proposamen iradoki nahi dugu. 

IV.- GOGOETA OROKORRAK

1. artikulua

Petrolio-produktu likidoen manipulazioa eta erabilpena jarduera arriskutsua da. Hori dela eta, pertsonen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren kontrolak egin beharko dira. “Segurtasun” xede hori da hain zuzen Dekretuaren 1.1. artikuluan nabarmentzen dena eta Dekretuak berak ezartzen duen araudi osoa funtsatzen duena.

Hala ere, jarraian datorren 1.2. artikuluak “hirugarren pertsonak hornitzen ez dituzten sozietate kooperatiboak baldintza horiek betetzetik” salbuesten ditu.

Egiazki, salbuespen horrek hirugarren pertsonak hornitzen ez dituzten kooperatibengan eragiten du soilik, baina, gure ustetan, aipaturiko instalazioetan ere segurtasuna bermatu beharko litzateke; horretarako, instalazio horiei zerbitzuguneetako segurtasun-araudi bera ezarriz.

Hortaz, egokitzat jotzen dugu baztertze hori justifikatzeko arrazoiak Dekretuko zioen azalpenean jasotzea.

3. artikulua

Dekretu proiektuaren zioen azalpenak irisgarritasunari buruzko arautegiaren ondoriozko betebeharrak aipatzen ditu: “… bereziki kontuan hartu behar da desgaitasunak dituzten pertsonak instalazioetaraino iritsi ahal izatea eta, bide batez, arrazoi hori dela-eta, edozein diskriminazio mota saihestea. Hala, taldeak instalazioetara iristeko erraztasunak izan behar ditu eta eurek erabiltzeko ekipoak eta tresnak moldatu behar dira, baita seinaleztapen egokia bermatu ere. Oroigarri hori arloari buruzko arautegi arautzailean justifikatzen da:  Euskal Autonomia Erkidegoko 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri inguruneetan, espazio publikoetan, eraikinetan eta informazio nahiz komunikazio sistemetan irisgarritasun baldintzei buruzko neurri teknikoak onartzen dituena. Ildo horri eutsiz, 1. xedapen iragankorrean hala dio: “dekretu honetan xedatutakoa baimen, emakida eta lizentzia mota guztiak emateko orduan aplikatuko da, horiek indarrean sartu ondoren eskatu badira”.

Dekretu proiektuaren artikuluetan, ordea, azalpenek araudiaren ondoriozko betebeharrekin kontraesanak dituzte. Aurrekoaren harira, 3.1. artikuluko bigarren paragrafoak hurrengoa aipatzen du: “Gainera, ezin hobeki ikusi eta ulertzeko adieraziko da Ohartarazi gaztelaniazko dekretu proiektuaren testuan “de” preposizioa falta dela. zerbitzu estazioa eta hornigailuak moldatuak al dauden desgaitasunak dituzten pertsonen irisgarritasunari dagokionez”.  Eta 3.2.f) artikuluan: “Hornigailuak eta zerbitzu estazioa minusbaliatuentzat moldatuak al dauden adieraztea”., Itxuraz, irisgarriak ez diren instalazioak edo moldatu gabekoak egon daitezke. Gaia argitzea beharrezkoa litzateke.

Bestetik, aipatu berriak ditugun bi artikulu horiek beharrezkotzat jotzen ez dugun errepikapena dute eta 3. artikuluko 2.f) atala ezabatuz gero saihets daiteke.

4. artikulua

4. artikuluko lehenengo paragrafoa berriz formulatzea iradoki dugu, interpretazioan gaizki ulertuak saihesteko.

Lehenengo paragrafoak hala dio: “… gutxieneko seinaleztapena izango da…” ; horrek nahastea sortzen du, bakarrik gutxieneko seinaleztapenak egon behar duela uler baitaiteke, baina berez hurrengoa esan nahi duela suposa dezakegu: “gutxienez, ondorengo seinaleztapena izango da:…”.

6. artikulua

Kontsumitzaileak erregaiaren hornidura gaizki neurtzen ari dela uste duenean, ez da arautzen nola aldera dezakeen unean bertan susmo hori egia al den.

Dekretuaren testuak aipamenen bat izan beharko luke honakoari buruz: nola egin egiaztapena arretarik gabeko zerbitzu estazioan?

9. artikulua

Dekretuaren testuan bakarrik ondorengoa adierazten da: “Hornigailuan bertan edo ondoan toki ikusgai batean, panel bat egongo da salmenta automatikoko enpresa eta profesionalentzat 142/2014 Dekretuak, uztailaren 1ekoak, kontsumoko erreklamazio orriak eta pertsona kontsumitzaileen nahiz erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei arreta eskaintzeko prozedura arautzen duenak, eskatzen duen informazioarekin”.

Gure iritziz egokiagoa da dekretuaren testuan zerbitzu estazioak 142/2014 Dekretua betetzeko izan behar dituen eskakizunak (erreklamazioen orriak eta hornitzen den tokiak bertan biltzeko postontzia…) azaltzea. Ez litzateke besterik gabe hura aipatu behar. 

11. artikulua

11. artikuluan dekretu proiektuaren testuak beharrezkoa izan gabe berriz errepikatzen du arretarik gabeko araubidean hornidura puntuaren autobabes plana funtzionatzen hasi aurretik izapidetu behar dela “Arretarik gabeko araubidean hornidura puntu orok autobabeserako plana izango du, aldez aurretik agintaritza eskudunaren aurrean izapidetu ostean eta funtzionatzen hasi baino lehen egina”.

12. artikulua

Dekretu proiektuaren 12. artikuluak xedatutakoaren arabera, instalazioak telebistaren zirkuitu itxia izango du eta irudiak grabatu nahiz transmitituko dira, egiazko denboran instalazioa urruneko kontrol zentrotik ikuskatzeko. Horrez gain, atal desberdinetan, besteak beste, irudiak nola grabatu behar diren arautzen du. Bertan egindako grabaketen inguruan datuak babesteari buruz, ordea, ez da ezer azaltzen, beraz, datuak babesteko arautegia gogorarazteko artikuluren bat sartzea egokitzat jotzen dugu.

15.7. artikulua

Dekretuaren testuan akatsa hauteman da; hala dio: “Mahuka zabalduaren gehieneko luzera 4,5 metrokoa izango da eta bilketa sistema bilgarriaz baliatuko da”. Horren ordez, honakoak agertu beharko luke: “Mahuka zabalduaren gehieneko luzera 4 metrokoa izango da eta bilketa sistema bilgarriaz baliatuko da”.

Suteak antzeman eta itzaltzeko sistemak “sortutako area erdi zirkularra estali behar badu, 4,5 metroko erradioa duen hornigailuaren uhartetxoa oinarritzat hartuta eta zentroa hornigailuan izanik”, mahuka zabalduaren gehienekoak 4 metro izan beharko ditu tarte horretatik kanpo isurketarik ez egoteko, beraz, zuzenketa hori egin behar da.

15.7. artikulua “Mahuka zabalduaren gehieneko luzera 4 metrokoa izango da eta bilketa sistema bilgarriaz baliatuko da”.

15.10. artikulua

Xedapen honek zehaztutakoaren arabera, minutu bateko tarteetan haizearen batez besteko abiadura 18,9 km/h-tik gorakoa denean, protokoloak aktibatuko dira arretarik gabeko araubidean jarduera aldi batean eteteko.

Aurrez ikusitako ondorioa (jarduera etetea) hain larrian den heinean, zioen azalpenean behar bezala justifikatu beharko litzatekeelakoan gaude.

20.2. artikulua

Dekretuaren testuak azaldutakoarekin bat, “egokitasunari buruzko ebaluazio teknikoak gutxienez 75 litro gasolinarekin egingo dira, dagokion laborategiko proba arean isuri ostean”.

Dekretuak 500 litro erregai ahalbidetzen baditu 3.500 kg-tik gorako gehieneko masa baimendua duten ibilgailuetarako, arrazoizkoa litzateke egokitasunari buruzko ebaluazio teknikoa 500 litro gasoliorekin egitea. Saiakuntzek erregaia hartzean isurketa kopuru handienarekin bat etorri behar badute, 3.500 kg-tik gorako ibilgailuetarako baimentzen ari diren 500 litro gasolio izan beharko lukete, 75 litro gasolinaz gain.

 V.- ONDORIOAK

EGAB-ren ustez arlo hau arautzeko eztabaida lasai eta zuhurra egin behar da, arau-erabakiek oso alderdi garrantzitsuei eragingo baitiete, hala nola, enpresaren askatasunari (negozioa asko hautatzea), lehia libreari (egiazkoa eta eraginkorra), sektorearen enpleguari edo pertsonen segurtasun eta babesari.

Horregatik, bereziki kasu honetan, nahasitako interes eta eskubideen artean bidezko oreka ezinbestekoa da bere aukera balioztatzeko. Xede horrez, aurreko gogoeta orokorrak eta bereziak kontuan hartu beharko lirateke.

Bilbon, 2018ko maiatzaren 9an

Presidentearen O.E.

Francisco José Huidobro Burgos

Idazkari nagusia

Emilia Málaga Pérez