Agiriak eta lanak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

13/19 Irizpena

13/19 Irizpena

13/19 IRIZPENA Nekazaritzaren sektorean zerbitzuak eskainiz gero, sasoiko langileentzako ostatura bideratutako higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko laguntzen dekretu-proiektuari buruzkoa

CESEGAB

TORRES CASTELLANOS

BILBAO

1

I.- SARRERA

2019ko uztailaren 17an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren idazkia sartu zen eta irizpena eskatu zuen nekazaritzaren sektorean zerbitzuak eskainiz gero, sasoiko langileentzako ostatura bideratutako higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko laguntzen dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Dekretuaren xedea EAEko nekazaritza-ustiategietan sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileentzat (aurrerantzean, “sasoiko langileak”) ostatura bideratutako higiezinak eraiki, berritu, egokitu, hobetu edo ekipatzeko laguntzen araubidea zehaztu eta arautzea da.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Ekonomia Garapeneko Batzordea 2019ko irailaren 4an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen Osoko Bilkurak lan dezan. Bertan irailaren 13an aho batez onartu da.

II.- EDUKIA

Dekretuak azalpen zati bat, 23 artikulu, xedapen indargabetzailea eta bi azken xedapen ditu.

Azalpenaren zatian xedatutakoarekin bat, 2004-2007rako sasoiko lanaren arretari buruzko I. plan integraletik oraingora arte (2017-2020rako sasoiko lanaren arretari buruzko IV. plan integrala) Eusko Jaurlaritzak sasoiko langileen bizi- eta ostatu-baldintzak bermatu behar ditu, Euskadin zerbitzuak eskaintzen badituzte eta, ondorioz, batetik, pertsona horientzat taldeko ostatu publiko nahiz pribatuen sarea areagotu eta hobetzeko eta, bestetik, lan- eta ostatu-baldintza duinak bermatzeko jarduerei aurre egiten jarraitu behar zaie.Xede horrez, ostatuetarako laguntzei eustea ezinbestekoa da.

Horrez gain, azaldutakoaren arabera, lehenengo planean onartutako printzipio orokorrak orain arte mantendu arren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorean sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileen ostatuetarako laguntzak kontuan hartuta, behar zehatzei aurre egiteko 62/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, onartu zen, baina 10 urte luze hauetan horiek aldatu dira.

Ondorioz, alde batetik, laguntzak mantendu behar direnez eta, bestalde, ostatuaren arloan egungo laguntza-beharretara egokitu behar denez, arestian aipatutako dekretua indargabetu eta berria egin behar da. Gainera, dekretu berrian diru-laguntzen araubidea laguntzak eta diru-laguntzak ematearen arloan eta administrazio-prozeduraren eremuan aplikagarriak diren arauei egokituko zaie.

Xedapen-gorputzari dagokionez, hurrengoa dio:

1. artikuluan dekretuaren xedea ageri da, hain zuzen, irizpen honen sarreran azaldutakoa. Ildo horri eutsiz, diru-laguntzak minimis laguntzak direla dio.

2. artikuluak diruz lagun daitezkeen jarduerak xedatzen ditu.

3. artikulua laguntzaren onuradunen ingurukoa da eta  4. artikuluak diruz zer kostu lagunduko diren zehazten du.

5. artikuluak xedatutakoaren arabera, finantzaketa EAEko aurrekontu orokorren kargura egingo da.

6. artikuluak onuradun izateko baldintza orokorrak arautzen ditu; 7.ak (eskabideak eta dokumentazioa) laguntza-eskabidearen modua arautzen du, laguntza-eskabideari erantsi behar zaion dokumentazioarekin batera eta 8. artikulua epeei eta deialdiari buruzkoa da.

9. artikuluak diruz lagundutako jarduera oso-osorik edo zati batean gauzatzeko hirugarrenei azpikontratatzea arautzen du. Izan ere, % 100 izan daiteke.

10. artikuluan eskabideak balioetsi eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide orokorrak jasoak daude. Azkeneko alderdia 11. artikuluak jasotzen du.

12. artikulua laguntzak kudeatzeari buruzkoa da.

13. artikuluan laguntzak adjudikatu eta kuantifikatzeko prozedura definitzen da.

14. artikuluak ebazpena, ebazteko nahiz jakinarazteko epeak, modua, baita errekurtsoak ere arautzen ditu.

15. artikuluan onuradunen betebeharrak xedatzen dira, 16. artikuluan, ordea, laguntzaren inguruko gastuak edo inbertsioak egikaritzeko gehieneko epeak eta, azkenik, 17. artikuluan inbertsioak eta gastuak justifikatzeko prozedura ageri da.

18. artikuluak nola egiten diren ordainketak jasotzen du.

19. artikuluan diru-laguntzaren baldintzak aldatuz gero eta inbertsioa edo gastua geroratuz gero, nola jardun arautzen da.

20. artikuluak uko egin edo bertan behera uzteko eskubidea lantzen du.

21. artikulua ez-betetzeen arrazoien ingurukoa da eta laguntzak itzultzea arautzen du.

22. artikulua bateragarritasunei buruzkoa da eta 23. artikuluak datuak babestearen inguruko alderdiak ditu hizpide.

Xedapen indargabetzaileak apirilaren 17ko 62/2007 Dekretua indargabetzen du.

Lehenengoazken xedapenak garapena lantzen du eta bigarrenak araua indarrean sartzea.

III.- GOGOETA OROKORRAK

Dekretu-proiektuaren azalpen-zatian aipatzen den bezala, 5/1996 Legeak, urriaren 18koak, gizarte-zerbitzuei buruzkoak, 3. artikuluan xedatutakoa betez eta EAEko udalerrietako nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten biztanleen bizi-kalitatea udalerriko biztanleenekin berdindu behar denez, 2004-2007rako sasoiko lanari arreta eskaintzeko I. plan integrala onartu zen.

Planak, besteak beste, honako helburuak zituen: sasoiko lanean diharduten pertsonentzat ostatu-sarea areagotu eta hobetzeko jarduerak hastea, lan- nahiz ostatu-baldintza duinak bermatzea eta halako pertsonentzako ostatua sortzearen arloan laguntzak eta diru-laguntzak zehaztea. Testuinguru horretan 62/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorean sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileen ostaturako laguntzak xedatzen dituena, argitaratu zen.

I. planari 2008-2012rako sasoiko lanaren arretari buruzko II. plan integralak eta 2013-2016rako III. plan integralak jarraitu zizkion.

III. planaren indarraldia amaitutakoan, planean zeuden ekintza askorekin jarraitu behar zela egiaztatu zen, gauzatzeke zegoen hainbat ekintzari aurre egin eta berriak sartzeaz gain.

Testuinguru horretan, 2017ko uztailaren 10ean 2017-2020rako saioko lanaren arretari buruzko IV. plan integrala onartu zen eta egiturak aurreko planen oinarrizko eskemari erreparatu dio. Hala, ardazteko hiru jarduera-lerroz baliatu da: “kontratazio-baldintzak hobetzea”, “ostatuak” eta “sasoiko biztanleekin zerikusia duten adingabeen arreta”.

Aurreko helburuak lortzeari begira, IV. planak “sasoiko langileentzako ostatuetara bideratutako laguntzen programa mantentzea” aurrez ikusten du, eskainitako ostatuen bizigarritasun-baldintzak hobetzeko xedez. Ildo horri eutsiz, EAEko higiezin eta ekipamenduen erregistroan inskribatzea ahalbidetuko da eta, horri esker, agintaritza eskudunek kontrolatuko dute.

Txosten ekonomikoak azaldutakoari eutsiz, batetik, diru-laguntzen programa mantendu eta hori erabiliko duten pertsonen kopurua gehitu behar da eta, bestetik, ostatuen arloan egungo laguntza-beharrak egokitu behar dira, baita programa diru-laguntzen eta administrazio-prozeduraren eremuko arau aplikagarriei eta emakume nekazarien estatutuari buruzko 8/2015 Legeari egokitu ere. Hortaz, bidezkoa da sasoiko langileen ostatuetarako diru-laguntzen programa arautuko duen dekretu-proiektu berria egitea. Hala, egun indarrean dagoen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretua ordezkatuko du.

Hori guztia kontuan hartuta, kontsultatzen zaigun dekretu-proiektua oso positiboki balioztatzen dugu, laguntzak mantenduko baitira eta egungo laguntza-beharretara, baita berrietara ere moldatuko baita. Hala eta guztiz ere, hainbat alderdi azpimarratu nahi ditugu, azter daitezen:

Zioen azalpena

2013-2016rako sasoiko lanaren arretari buruzko III. plan integralak hiru jarduera-lerro planteatzen zituen: “kontratazio-baldintzak hobetzea”, “ostatuak” eta “sasoiko biztanleei lotutako adingabeen arreta”. “Ostatuen” arloan helburu bereziei erreparatuz gero, honakoak zeuden: 1) plaza-kopuru nahikoa izatea, bizigarritasun- eta duintasun-baldintza egokiekin. 2) Higiezinak eta ekipamenduak erregistratzeari buruzko 248/2006 Dekretuak 7. artikuluan xedatutakoa betetzea, erregistratutako ostatuen kopurua pixkana Euskadin dauden ostatuen kopurura hurbiltzeko. Jarduerak eta ekintzak kontuan hartuta, hurrengoak proposatzen ziren: 1) 248/2006 DekretuaDauden ostatuei buruzko informazioa jasotzea, eskatutako baldintzen betetze-maila ezagutzeko egiaztapen egokiak egitea eta sasoiko langileentzako higiezinak edota ekipamenduak baimentzeko eskaera bultzatzea. aplikatzea eta 2) ostatuen kopurua gehitu eta hobetzea, sasoiko langileentzat bideratutako ostatuetarako laguntza-programa mantentzearekin batera.

III. plana ebaluatu osteanEbaluazioa 2017-2020rako sasoiko lanaren arretari buruzko IV. plan integralean jasota dago., amaitutakoan 94 ostatuArabako Errioxako 18 udalerritan, Arabako Lautadako 2 udalerritan eta Muxikan (Bizkaia) banatuta. Guztira 968 plaza dira. zeuden baimendu eta inskribatuak eta horietatik bakarrik 13 2013. urtea baino lehenago erregistratuak zeuden eta 231 plaza zituzten. Planaren ebaluazioari jarraiki, “aurrerapausoak eman arren, sasoiko pertsonak ostatatzeko erabilitako ostatu guztiak erregistratuak egotea lortu arte gaia lantzen jarraitu behar da.

“Ostatuen” arloan IV. planak, besteak beste, honako helburu bereziak ditu: 1) Ostatu gisa erabilitako higiezinek gutxieneko baldintzak bete ditzaten lortzea eta 2) bizigarritasun- eta duintasun-baldintza egokiekin plaza-kopuru nahikoa izatea. Eremu honetan helburu operatiboa urtean ostatuen kopurua eta erregistratutako plazen kopurua % 5 gehitzea da.

Helburuak lortzeko ekintzen artean sasoiko langileen ostatuetarako laguntza-programa mantentzea dago, batetik, plaza berriak sortu eta, bestetik, daudenak hobetzeko, araudia betetzen ez badute.

Ondorioz, nahiz eta Batzordeak laguntzak egungo beharretara hobe egokitzeko dekretua oso-osorik berritzearen aldeko iritzia duen, egokia litzateke zioen azalpenean sartutako aldaketak identifikatu eta justifikatzea. Are gehiago, aurresuposatzen dugu arloan dagoen esperientzia luzean funtsatuta, ebaluazioa kontuan hartu duela.

Beste hitz batzuetan esanda, egia da araudi-desberdintasunak eta diru-laguntza nahiz administrazio-prozeduraren arloan araudiari moldatzearen ingurukoak txosten ekonomikoan zehaztuak daudela (aldaketak: eskabideak, diruz lagun daitezkeen ekintzak, balorazio-irizpideak, gehieneko zenbatekoa, bateragarritasunak, laguntzen kudeaketa, adjudikazio-prozedura, ebazpena eta ordainketa). Dena den, gure ustez egokia litzateke dekretu-proiektuari buruzko zioen azalpenean sartzea eta gauzatutako diagnostikoaren arabera justifikatzea, modu horretan hobe uler baitaiteke xedapen-gorputzaren edukia.

Adibide modura, harrigarria da lerrorako (“ostatuak”) 70.000 euroko urteko aurrekontua zenbatetsi ondoren, azalpenik ez ematea. Txosten ekonomikoan bakarrik ondorengoa aipatzen da: “izapidetzen ari den dekretu-proiektuak dagoen diru-laguntzen programa arautzen duela eta 2019. ekitaldi honetarako laguntzen deialdia aurrez ikusten duela kontuan hartuta, ekonomiaren ikuspegitik zehazki zenbatetsi daiteke.2019. urterako hornidura:70.000 euro”.

Era berean, hausnarketa bat eranstea proposatzen dugu eta honakoak izan beharko lituzke aztergai: ostatuak hobetzean arriskuak prebenitzen direla, langileen ongizaterako dela eta, ildo horri eutsiz, lan-baldintzen balorazio orokorra hobea izango dela. Hala, sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileak ostatatzeko higiezinek moldapen egokia izan dezaten zaindu behar da eta, bide batez, sasoiko langileentzat bizigarritasun-baldintza ezin hobeak ziurtatuko dira, euren bizi-kalitatea hobetzeaz gain.

Halabeharrez araudi-ekimenak koordinatu behar dira

Kontsultatzen zaigun proiektuaren txosten ekonomikoan jasotzen den bezala, 2013. urtean Arabako nekazaritza eta abeltzaintzaren jardueraren barruan sasoiko langileen sektorerako hitzarmen kolektiboa sinatu zen. Izan ere, IV. planaren helburua zen “kontratazio-baldintzak hobetzea” jarduera-arloaren barruan eta betebehar gisa finkatu zen ustiategi edota nekazariek kontratatzen dituzten sasoiko langileei ostatua eskuratzea, enpresa kontratugilearen sozietatearen egoitza kontuan hartuta, 40 km-tik gorako udalerri batean erroldatuak badaude2015. urtean negoziatutako hitzarmenean aurrekoa aldatu zen eta sasoiko pertsona erroldatutako udalerriaren eta enpresa kontratugilearen egoitzaren arteko distantzia 70 km-ra zabaldu zen, ostatua ezinbestekoa izateko. Nolanahi ere, bizigarritasun-baldintza egokietan plaza eskuragarriak urriak ziren eta, gainera, egunero egin zitekeen distantzia zen.. Ostatuak EAEn sasoiko langileak ostatatzeko higiezin eta ekipamenduen erregistroanErregistroa publikoa eta bakarra da EAE guztirako eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari atxikia dago, Landaren eta Itsasertzaren Garapen Zuzendaritzaren barruan. Bere zeregina sasoiko langileak ostatatzera bideratutako higiezinak eta ekipamenduak inskribatzea izango da, dekretu honetan xedatzen diren baldintzak betetzen badituzte eta Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendariaren ebazpenez xede horretarako baimenduak izan badira (248/2006 Dekretuaren 7.2. artikulua).Erregistroaren arduradunak ofizioz inskribatuko du erregistroan. Horretarako, sasoiko langileak ostatatzeko higiezinak eta ekipamenduak modu horretan onartu eta baimendu beharko dira 4. artikulua xedatutakoa aplikatuz (248/2006 Dekretuaren 7.3 artikulua). inskribatua egon beharko du, 248/2006 dekretuak, sasoiko langileentzako ostatuen gutxieneko baldintza material eta funtzionalak, baita baimena, erregistroa eta ziurtapena ere arautzen dituenak, 7. artikuluan eta maiatzaren 29ko 101/2012 Dekretuaren bidez horren aldaketak xedatutakoaren babesean.

Legezko testuan, berriz, ez dago inolako aipamenik laguntzak lortzeko erregistratuak egon behar izanaren inguruan edo aztergai dugun helburura bideratzeko berriak edo birgaituak izanez gero, ondoren erregistratzeari buruz. Gabezia horren ondorioz establezimendu bat diruz lagun daiteke, erregistratua ez egon arren, laguntzarako baldintza ez delako. Edozein ostatuk laguntzak lor ditzake, erregistratua egon gabe. Beraz, erdi ezkutuzko ostatu zehatzak hauta daitezke.

Adibide modura, laguntzen onuradun baldintza lortzeko baldintza orokorren (dekretu-proiektuaren 6. artikulua) eta balioztatzeko baldintza orokorren (10. artikuluan) artean ez da eskatzen higiezinak EAEn sasoiko langileak ostatatzeko higiezin eta ekipamenduen erregistroan erregistratuak egotea. 7.6.i) artikuluak xedatutakoarekin bat, eskaera-inprimakiarekin batera, pertsona eskatzaileek “bidezkoa bada”, 2017-2020rako sasoiko lanaren arretari buruzko IV. plan integralean zehaztutako nekazaritzaren sasoiko programaren barruan egotearen konpromisoaren kopia” aurkeztuko dute. 10. artikuluak eskaerak ebaluatzeko balioztapen-irizpide orokorrak xedatzen ditu eta irakurri ostean, ondoriozta daiteke programaren barruan egotea ez dela halabeharrezko baldintza ez erakunde publikoentzat, ezta pribatuentzat ere.

Batzordearen iritziz, erregistroan inskribatuak egon beharko lukete laguntza eskatu baino lehen dauden ostatuen kasuan eta ex novo ostatuetarako, hau da, birgaitu edo berritu baino lehen aztergai dugun jomugarako ez dagoenaren kasuan, laguntzaren ebazpenak behin-behinekoa izan beharko du eta ondoren erregistroan inskribatzearen araberakoa suertatuko da.

Azkenik, xedapen gehigarria sartzea proposatzeko aukera aprobetxatu nahi dugu. Helburua araua behar bezala hedatzea eta, bereziki, pertsona fisikoen ustiategi txikien egoera kontuan hartzea da. Aurrekoaren harira, nekazaritza-elkarteek jakinarazten ez badiete, zaila da araua indarrean sartu dela ezagutzea. Gauza bera gertatzen da urteko deialdiaren aginduekin.

IV.- GOGOETA BEREZIAK

2. artikulua.Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Azaldutakoaren arabera, “diruz lagunduko dira sasoiko langileentzako ostatu-sarea gehitu eta hobetzera bideratutako proiektuak edo jarduerak…”; hala, artikuluak honako izenburua izatea proposatzen da: “Diruz lagun daitezkeen proiektuak”, arau-eremuarekin aproposagoa baita.

3. artikulua.Pertsona onuradunak

1. atalak xedatutakoari jarraiki, pertsona onuraduna nekazaritza-ustiategiaren titularra edo titular erkidea izango da eta balizko errentariak kanpoan gelditzen dira, aurrez ikusitako laguntzak lortzeko legezko interesa izan arren. Errentamendu batzuk oso luzeak dira eta errentariek titularraren baimena izan dezakete halako obra edo jarduerak egiteko. Gure iritziz, agian, egokia litzateke egoera zehatzetan errentariek laguntzak lortzeko aukera aurrez ikustea. Nolanahi ere, gerta liteke titularra hobekuntza horietan interesik ez izatea.

4. artikulua.Diruz lagun daitezkeen kostuak

Hurrengoak gehitzea proposatzen dugu:

  • 1. puntuan.
    • b) atalean, letra lodiz adierazten dena:

 

b) Ondasun higiezinak birgaitu, berritu edo egokitzea, sasoiko langileen ostaturako badira eta dagoeneko ezarriak dauden ondasun higiezinak birgaitu, berritu edo egokitzea, helburua sasoiko langileen ostatua izanez gero.
  • d) atalean, letra lodiz adierazten dena:

 

d) Altzariak eta ekipamenduak.
  • e) atala, “tresneria”, ezabatzea, nahastea sor dezakeelakoan. Aurrekoari eutsiz, d) atala eranstearekin, ostatuan behar diren ekipamenduak sartzen dira.

3. atala hitzez hitz hurrengoa esateko:

 

Ez dira diruz lagunduko gastuak beren balioa merkatukoa baino handiagoa bada. Gauza bera gertatuko da diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten ez dizkiotenekin. 

Gure ustez, modu horretan zuhurtzia zehazten da.

5. artikulua.Finantzaketa

Oso positiboki balioztatzen dugu beste laguntza-programa batzuk egikaritzean agortu gabe dauden aurrekontu eskuragarrien arabera, eskatutako laguntzen bolumena kontuan hartuta, aurrekontu-hornidura gehitu ahal izatearen berariazko aurreikuspena 5.2. artikulua, 2. idatz-zatia). Ez da ahaztuko adjudikazio-prozedura ondoz ondoko lehia dela (13.1. artikulua). 

6. artikulua.Onuradunaren izaera lortzeko baldintza orokorrak.

  • 2. atalean onuradunaren baldintza izateko hurrengoa aipatzen da: “laguntza-eskabidea aurkeztu baino bi ekitaldi fiskal lehenago eta eskaera aurkezten den ekitaldi fiskalean 200.000 euro gainditzen dituen “minimis laguntzarik” ez jasotzea, abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Araudiak xedatutakoa betez.”
    Hurrengo alderdiak zehaztea beharrezkotzat jotzen dugu:

a) Araudi aplikagarria.Araudi-proiektuan aipatutakoak 15.000 euroko muga ezartzen du, ez 200.000 eurokoa.Abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Araudia aplikagarria balitz, 200.000 euro lirateke.

b) Laguntzarik jaso gabeko epealdia edota minimis kontzeptupean lortutako laguntzen zenbatekoa.Zehazki 3 ekitaldi fiskal, aipatu den edozein arauditan jasotzen den bezala.Hiru urteko epealdia, araudi honetan erreparatu behar zaiona, modu iraunkorrean ebaluatu behar da, minimis laguntza ematen den kasu berrirako jarduneko ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan emandako minimis laguntzaren guztizko zenbatekoa kontuan hartzeko.(1408/2013 (EB) Araudia)

  • 4. ataleko bigarren idatz-zatian honakoa aipatzen da: “Jakinarazi behar da diruz lagun daitekeen gasturako eskatu eta lortu al duen bestelako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo beste baliabide ekonomikorik, emailea edozein administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatu izanda”.
    Itxuraz, zehaztu behar da “baliabide ekonomikoak” zer diren. Berezko funtsez ari da edo esklusiboki kanpoko finantzaketari (bankukoari edo ez) dagokio?
    Bestalde, gastuaren ordez diruz lagun daitekeen proiektuaren kostua aipatu beharko litzateke, 4. artikuluan adierazten den bezala, kontzeptuak inbertsioak edota gastuak izan baitaitezke.

7. artikulua.Eskaerak eta dokumentazioa

2. atalari erreparatuz, 39/2015 Legearen 14. artikuluak eta 21/2012 Dekretuak gutxienez eskaera elektronikoki izapidetzera behartzen dute. Egiaz eskakizun hori ez da existitzen, araubidez berariaz aurrez ikusten denean izan ezik (2. atalak hori egin arren).

Gure iritziz, gerta liteke eskakizun hori egokia ez izatea, 21/2012 Dekretuak 28. artikuluan xedatutakoari jarraiki, betebehar hori bakarrik taldeak bitarteko elektronikoak eskura dituela bermatua duenean eska badaiteke. Aztergai dugun honetan baliteke ustezko horren barruan ez egotea.

9. artikulua.- Azpikontratazioa.

Artikulu honetan diruz lagundutako jarduera azpikontratatzeari buruzko aipamena egiten da eta 2. artikuluan adierazitakoaren ildotik, diruz lagundutako proiektuaren azpikontratazioa aipatu beharko litzateke. Horregatik, “jardueraren” ordez “proiektua” erabiltzea proposatzen da, bai artikulu honetan, baita ondoz ondokoetan ere, termino berdinaz baliatuz gero.

Adibide gisa:

 

1.Onuradunak diruz lagundutako jardueraproiektua hirugarren pertsonari oso-osorik edo zati batean egikaritzea azpikontrata diezaioke, nahiz eta onuraduna ez izan. Proiektua egikaritzeko azpikontratazioa diruz lagundutako jardueraren diruz lagundutako proiektuaren % 100era irits daiteke.

Bestalde, 2. atalak hala dio: “hirugarren pertsonekin itundutako jardueraren ordainketak diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen duenean eta, gainera, hori 60.000 eurotik gorakoa denean, kontratua formalizatu beharko da…” Gure iritziz, lege-segurtasuna dela-eta, azpikontratatzen denean eta horren ondorioz eraikinak birgaitu behar direnean, idatzizko kontratua formalizatu behar da.

10. artikulua.Balioztapen-irizpide orokorrak

Batetik, edukia antolatzea proposatzen da, atalak nahasita zerrendatzen direlako.

Bestetik, hurrengo aldaketa proposatzen dugu:

 

2) Kostu eta plazen artean erlaziorik aldekoena Kostu, kalitate eta plaza-kopuruaren artean erlazio ezin hobea.

11. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa

Gure ustez, gaizki-ulertuak saihesteko, aurrez ikusitako laguntzen gehienezkoaren hazkuntzak metatzaileak al diren azaldu beharko litzateke. Zehatz-mehatz esanda, onuraduna nekazari gaztea eta, gainera, emakumea bada, biei aplikatuko litzaieke?

  • 2. atalak 2006ko abenduaren 15eko Batzordearen 1998/2006 (EB) Araudia aipatzen du eta indarraldia 2007/1/1etik 2013/12/31ra bitartekoa izan zen. Horregatik, 1407/2013 (EB) Araudia edo 1408/2013 (EB) Araudia, Batzordearena, abenduaren 18koa, aipatzea proposatzen da, dekretuari aplikagarria zaionaren arabera.
  • 3. atalean hurrengo aldaketa egitea proposatzen da:

 

Beste administrazio publiko batzuek ala erakunde pribatuek emandako laguntzei dagokienez, dekretu honetan xedatutako helburu bera badute, bateragarriak izango dira guztira horretan dekretu honen 22. artikuluan zehaztutako mugak gainditzen ez badituzte.

Justifikazioa: egokia dirudi ondorengo artikuluan azaldutako zehaztapena aipatzea.

14. artikulua.- Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua, errekurtsoak

Gure iritziz 4 hilabeteko epea gehiegizkoa da, beraz, 3ra murriztea proposatzen dugu.

22. artikulua.- Bateragarritasunak.

Hurrengoa gehitzea proposatzen da:

 

Dekretu honetan aurrez ikusitako diru-laguntzak helburu berdinarekin edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako bestelakoekin bateragarriak dira, betiere guztien zenbatekoak proiektuaren kostu guztia gainditzen ez duenean. Muga gaindituz gero, eman baino lehen gehiegizkoari dagokion zenbatekoa murriztuko da eta pertsona onuradunak hautatuko ditu laguntzak arestian aipatutako mugaren barruan.

Justifikazioa: egokia dirudi pertsona onuradunari emandako laguntzen muga onuragarrienak aplikatzearen printzipioa kontuan hartzea, txosten ekonomikoak aipatzen den bezala (8. orrialdea).

 Xedapen gehigarria.Hedapena

Gogoeta orokorretan adierazitakoari jarraiki, sartzea proposatzen da, araua behar bezala hedatzeko eta, bereziki, pertsona fisikoen ustiategi txikiek araua indarrean sartu dela ezagutzeko eta urteko deialdiari buruzko aginduen berri izateko.

V.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABren iritziz, nekazaritzaren sektorean zerbitzuak eskainiz gero, sasoiko langileentzako ostatura bideratutako higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko laguntzen dekretu-proiektua izapidetzea egokia da, kontsulta-organoak egin dituen gogoetekin.

Bilbon, 2019ko irailaren 13an

O.E. Batzordeburua Idazkari Nagusia
Emilia M. Málaga Pérez Lorea Soldevilla Palazuelos