Erakundea > Eginkizunak
Funciones

a) Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, hura arautzen duen legearen arabera. Halaber Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege proiektuak salbuetsita daude, baita berau aldatzeko edo osatzeko legegintzako arauak ere.

b) Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira. Horrez gain, aurreko ekitaldietan onetsitakoen jarraipena dakarten dekretu proiektuak edo aldaketa nabarmenak ez dakartenak ere salbuetsita daude.

c) Informazioa ematea Eusko Jaurlaritzak hartutako beste edozein administrazio ebazpenen inguruan, politika ekonomiko eta sozialarekin lotuta badaude eta Laneko Harremanen Batzordeari bere lege arau-emailean dagozkion arloak alde batera utzita, betiere Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira.

d) Informazioa ematea aginduz Eusko Jaurlaritzak politika ekonomiko eta sozialaren arloan dituen plan orokorrei buruz.

e) Aurreko ataletan aipaturiko arloei buruzko proposamenak egitea Eusko Jaurlaritzari.

f) Bere ekimenaz edo Eusko Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta irizpenak, ebazpenak edo txostenak egitea, aurreko a) eta b) ataletan aipaturiko arloei dagozkienak.

g) Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jarduera ekonomikoei buruz eginiko plangintzan parte hartzea.

h) Memoria bat egitea eta Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren irizpenpean jartzea, non Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko bere gogoetak azalduko diren.

i) Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa eskatzea eta jasotzea administrazio orokorretik eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakundetatik.