Jarduera > Agenda

Euskadiko EGAB-ren zuzendaritza talde berria gaur Lehendakariarekin bilduko da eta 2014ko jarduerari

2015(e)ko martxoak 3, asteartea
  • EGABk joan den urtean 15 irizpen egin zituen, euskal gobernuak aurkeztutako proiektuei buruz. Halaber, ekimen propioko 3 azterlan garatu zituen, familien gainzorpetzeari, EAEn krisi ekonomikoaren esparruan lurralde-desorekei eta enpresa-dinamismoari nahiz aberastasuna eta enplegua sortzeari buruz. Azkenekoa azterketa-fasean dago. 
  • 2014. urtean Euskadiko EGABk Mugaz Haraindiko Atlantikoko Sarearen (RTA) burutza izan zuen. Bertan hurrengo herrialdeetako EGAB izenekoak bilduta daude: Euskadi, Galizia, Kanariak, Andaluzia, Akitania, Poitou-Charentes, Pays de la Loire, Bretainia, Behe Normandia, Limousin eta Erdialdeko Eskualdea. Horrez gain, Galesko Herrialdeko Eztabaida-gune ekonomikoak, ISQ institutua eta Portugalgo Itsas Ekonomiaren Enpresa Eztabaida-gunea eta Irish Sea Maritime Foruma ere kide dira.  
  • Euskadiko eta Akitaniako Batzordeek beren jarduera bateratua biziagotu zuten: 2014-2020 aldirako Euroeskualdearen Plan Estrategikoa egiteko orduan parte hartu zuten eta berrikuntza eta teknologia-transferentziaren eremuan lan erkideari ekin zioten. 

Irakurri