Jarduera > Agenda

Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Euskadiko EGABren ‘Itsas politika integratutik Atlan

2012(e)ko martxoak 1, osteguna
Martxoaren 1ean eta 2an, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak (Europako EGK) eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak “Itsas Politika Integratutik Atlantikorako makroeskualdeko Estrategia batera” izenburuko entzunaldi-biltzarra egin zuten Atlantikorako Europako Estrategiaren inguruan. Europako Batzordearen Ozeano Atlantikoko Eskualderako Estrategia bati buruzko komunikazioaren gainean Europako EGKk eman beharreko irizpena osatzeko lanen esparrukoa izan da ekitaldia, eta bi helburu bete zituen: batetik, lantaldearen gogoetaren egoera EBko erakundeekin eta Atlantikoko eskualdeetako eragile instituzional, ekonomiko eta sozialekin partekatzea; eta, bestetik, gogoeta hori haien eztabaida eta ekarpenekin aberastea. Irakurri