Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 27 apirilak 2016
Joan den ostiralean, apirilak 22, hileroko Osoko Bilkura egin aurretik Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuordea den Izaskun Iriarte, berak eskatuta. EGABeko egoitzara etorri zen

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesuaren oinarrizko agiria aurkeztera eta Eusko Jaurlaritzaren izenean gure erakundea prozesu honetan parte hartzera gonbidatzera.

Berrikuspena egiteko epea azarora arte luzatuko da. Hori da Eusko Jaurlaritzak ireki duen  parte hatzeko prozesua garatzeko eta emaitzak lortzeko ezarri den denbora. Berrikuspenari ekiteko abiaburua sailburuorde andreak aurkeztu zigun agiria da; dokumentu hori Eusko Jaurlaritzaren web orrian eskuratu daiteke.

EGABi aurkeztu zaion oinarrizko agiria helbide honetan eskuratu daiteke: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-565/es/contenidos/informacion/rev_dot_doc_base/es_def/index.shtml