Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak

2012ko berriak

EEGABk 2011ko Memoria Sozioekonomiaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu.
	EEGABk 2011ko Memoria Sozioekonomiaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu.
EEGABk 2011ko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpenara gonbidatzen zaitut. AurkezpenaAlhóndiga Bilbaoko Bastida Aretoan izango da, uztailaren 12an goizeko 11etan.

‘Energia berriztagarrien garapena EAEn’ izeneko azterlanaren aurkezpena eta Luis Atienza Sernaren hitzaldia, ‘Energia-modelo iraunkorreko energia berriztagarriei’ buruzkoa
Ekainaren 5ean, Euskadiko EGABk jendaurrean aurkeztu zuen “Energia berriztagarrien garapena EAEn” izeneko norberaren ekimenezko azterlana. EGABk ohore handiz aurkeztu zuen Luis Atienza ministro ohiaren eta ekitaldia burutu baino aste gutxi lehenagora arte Espainiako Sare Elektrikoaren lehendakaria izan zenaren hitzaldia. Hitzaldi hori energia-modelo iraunkorreko energia berriztagarriei buruzkoa izan zen.  Berbaldian, Luis Atienzak bereziki azpimarratu zuen energia berriztagarriak energia-sistemaren barruan integratu behar di...

EGABek bere ekimen propioz egindako azterlan berriaren aurkezpenara konbidatzen zaitu.
EGABek bere ekimen propioz egindako azterlan berriaren aurkezpenara konbidatzen zaitu.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko Presidenteak, ekimen porpioz egindako "Energia berriztagarrien garapena EAEn" azterlana aurkeztuko du, datorren ekainaren 5ean. Era berean, ekonomilaria eta energi gaietan aditua den Luis Atienza Jaunak, "Energia berriztagarriak eredu energetiko iraunkor batean" izeneko hitzaldia eskeiniko du.

Bilbok lehenengoz hartuko du Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako batzordeen Urteko Batzarra.
Bilbok, gaur eta bihar artean, Espainiako Ekonomia eta Gizarte Batzordeen urteko batzarra hartuko du. Izan ere, batzar hori lehenengoz egingo da Euskadin. Topaketaren inaugurazioan Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua izan da, eta han egon dira, baita ere, Juan María Otaegui Euskadiko EGABeko presidentea eta Marcos Peña Espainiako EGABeko presidentea, beste parte-hartzaile batzuekin batera. Biek, gaur goizean, hitzaldi honetan parte hartu dute: “La participación de la sociedad civi...

EEGABk bere 2011ko Jardueren Txostena aurkeztu du.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak aho batez onetsi du erakunde honek 2011. urtean zehar burutu zituen jarduerei buruzko memoria.EGABek 24 irizpen eman zituen guztira 2011. urtean, bere historiako irizpen-kopururik handiena. Ia sail guztiek eskatu dute irizpenen bat. Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren sailekin izan dituen harremanetan jariakortasuna izan da nagusi eta horren isla da EGABen Osoko Bilkuretan Jaurlaritzako zenbait ordezkari agertu izana. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen L...

Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Euskadiko EGABren ‘Itsas politika integratutik Atlantikoko makroeskualdeko estrategia batera’ izeneko entzunaldi-biltzarra
Martxoaren 1ean eta 2an, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak (Europako EGK) eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak “Itsas Politika Integratutik Atlantikorako makroeskualdeko Estrategia batera” izenburuko entzunaldi-biltzarra egin zuten Atlantikorako Europako Estrategiaren inguruan. Europako Batzordearen Ozeano Atlantikoko Eskualderako Estrategia bati buruzko komunikazioaren gainean Europako EGKk eman beharreko irizpena osatzeko lanen esparrukoa izan da ekitaldia, eta bi helburu bete zituen: batetik, lantalde...

EEGABek aldeko Irizpena eman du Jendeaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko L. A.ri.
EAEn egiten diren jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzea da legearen xedea, baita horiek hartuko dituzten establezimendu publikoek edo espazio irekiek bete beharko dituzten baldintzak eta eskakizunak araupetzea ere. atzordeak oso ongi irizten dio aurreproiektuak askatasunaren, segurtasunaren eta elkarbizitzaren printzipioen arteko oreka bilatzeari. Halaber, administrazioaren baimena soilik behar-beharrezko kasuetara mugatzeko eta aire libreko ikuskizunek eta jarduerek ukitutako herritarrei entzuteko gomendatzen du.

EGABek aldeko Irizpena eman du Kargu Publikoen jokabide-kodea arautzen duen L. A.ri dagokionez
Araudiak kargu publikoen inpartzialtasuna bultzatzeko eta euren lan eremutik kanpoko jarduerek gizarteak, funtzioak eta betebeharrak modu inpartzialean gauzatzeari dagokionez, haiengan daukan konfiantza murrizten ez dutela bermatzeko neurriak ezarri ditu. Halaber, kargu publiko baten lanpostuaren funtsa osatzen duten printzipio etikoak definitu eta gainbegiratzeko mekanismoak zein arau-hausteak zigortzeko prozedura bat eratu ditu. EGABek uste du araudi berriari esker kargu publikoek pizgarriak jaso ahal izango dituztela, pertzepzio hori beha...