Berriak > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 06 urriak 2016

 

LAN MERKATUA

A. EUSTAT – BJA*

NEURRIA

BATEZ BESTEKOA 2014

BATEZ BESTEKOA 2015

III 2015

IV 2015

I 2016

II/2016

Jarduera tasa

Tasa (%)

57,3

57,6

57,5

57,3

57,1

57,3

Mila

1.049,6

1.054,8

1.063,0

1.049,7

1.045,3

1.050,0

  Langabezia tasa

Tasa (%)

16,1

15,4

14,8

14,7

14,4

13,9

Mila

169,0

161,9

156,0

154,8

150,7

146,1

  Gizonen langabezia tasa

Tasa (%)

16,3

15,6

14,6

15,2

14,7

14,2

Mila

90,8

87,0

81,2

84,6

81,2

78,6

  Emakumeen langabezia tasa

Tasa (%)

15,9

15,1

15,1

14,2

14,1

13,6

Mila

78,3

74,9

74,8

70,2

69,5

67,5

  Gazteen langabezia tasa

Tasa (%)

38,2

35,2

33,8

34,9

34,1

31,8

Mila

18,6

16,2

15,9

15,2

15,2

14,8

  Okupazioa. Aldaketa tasa

Urteen arteko ald.

-0,4

1,4

1,5

1,0

1,0

1,0

Mila

880,6

882,9

896,1

894,9

894,6

903,9

 

NEURRIA

BATEZ BESTEKOA 2014

BATEZ BESTEKOA 2015

Ekaina

2016

Uztaila

2016

Abuztua 2016

Iraila 2016

B. Erregistratutako langabezia (LANBIDE-SEPE)

Urteen arteko ald.

-2,1

-6,7

-8,0

-8,1

-8,1

-7,3

Mila

171,7

160,2

144,4

141,5

143,1

144,1

C. Langabezia prestaz. onuradunak

Urteen arteko ald.

-11,8

-15,3

-12,7

-13,6

-12,2

:

Mila

78,9

66,8

55,6

57,9

59,9

:

D. Gizarte Segurantzarekiko afiliazioa

Urteen arteko ald.

0,3

2,0

1,7

2,9

0,8

1,5

Mila

871,3

888,3

899,6

907,2

881,7

904,5

 

PREZIOAK, ORDAINSARIAK ETA KOSTUAK

A. PREZIOAK

Urteen arteko aldaketa

 

Indizea 2014

Indizea 2015

Maiatza

2016

Ekaina

2016

Uztaila

2016

Abuztua 2016

KPI – INE (Oinarria: 2011)

 

104,1

104,1

-0,7

-0,5

-0,4

0,1

IPRI-EUSTAT (Oinarria: 2010)

 

108,8

105,9

-3,9

-3,6

-3,6

-3,3

EEKI-EUSTAT (Oinarria: 2010)

 

102,4

101,6

-0,7

-0,4

-0,9

-0,6

B. ORDAINSARIAREN HAZKUNTZA**

Metatua

MET. 2014

MET. 2015

Martxoa

2016

Apirila

2016

Maiatza

2016

Ekaina

2016

Hitzarmenak indarrean

 

0,74

0,68

1,02

1,02

1,03

1,02

Urtean zehar sinatutako hitzarmenak

 

0,48

0,78

1,35

1,28

1,28

1,24

C. LAN KOSTUEN ALDAKETA (%)

Urteen arteko aldaketa

BATEZ BESTEKOA 2014

BATEZ BESTEKOA 2015

III 2015

IV 2015

I 2016

II/2016

Guztizko kostua (langileko eta hilabeteko)

 

-1,0

-0,6

-0,7

-0,3

-1,2

-0,3

Ordainsarien kostua (langileko eta hilabeteko)

 

-1,0

-0,3

-1,0

0,3

-1,1

-0,7

(*) BJAren metodologia berriarekin eguneratutako seriea. 2015eko eta 2016ko kopuruak behin-behinekoak dira.

(**) EAEn erregistratutako hitzarmen kolektiboak.                                                                              

Iturria: EUSTAT, CRL, INE, LANBIDE eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren datuekin egina. 2016-urr-4ko datuak.

 

LANBIDEk irailean guztira 144.116 langabetu erregistratu ditu Euskadin eta horietatik % 44,9 gizonak eta % 55,1 emakumeak dira. Gainera, % 6,2 25 urtetik beherako gazteak dira.

Irailean Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak guztira 144.116 langabetu izan zituen EAEn (urtebete lehenago baino % 7,3 gutxiago, Estatuan jaitsiera –% 9,1 izan denean). Erregistratutako pertsonetatik % 44,9 gizonak eta % 55,1 emakumeak ziren. Gainera, pertsona langabetuen % 6,2k 25 urte baino gutxiago ditu (ratio hori Estatuan % 8,3ra iristen da). Bestetik, aurreko hilabetean baino 1.002 langabetu gehiago dago. Abuztuari dagokionez, langabezia nekazaritzan (-70), industrian (-86) eta eraikuntzan (-207) jaitsi da. Modu garrantzitsuan hazi da, ordea, zerbitzuen sektorean (+729). Halaber, aurretik enplegurik izan gabe inskribatutako pertsonak gehiago dira (guztira 16.411 pertsona, abuztuan baino 636 gehiago).

EUSTATen Jarduerari buruzko Biztanleriaren Galdeketari (BJA) dagozkion azkeneko datuak 2016ko bigarren hiruhilekokoak dira eta horiek kontuan hartuta, langabeziaren tasa % 13,9ra jaitsi da ekainean (% 14,4 aurreko hiruhilekoan), EB28ren % 8,6 eta Espainiako % 19,8ren aldean, EUROSTATen maiatzeko datuekin.

Bestalde, langabeziarengatik prestazioak 2016ko abuztuan (azkeneko datu eskuragarria) 2.000 pertsonatan gehitu dira, aurreko hilabetekoarekin erkatuz eta urteen arteko tasan % 12,2 jaitsi da. Hilabete honetan SEPEk EAEn 59.864 hartzaile erregistratu ditu; % 61,8k ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzen du, % 33,1ek subsidioa eta % 5,1ek Gizarteratzeko Errenta Aktiboa. Era berean, 44 pertsona “Enplegurako Aktibazio Programaren” onuraduna da[1]. Gure Erkidegoan ordaindutakoaren araberako prestazioaren batez besteko zenbatekoa 819,90 eurokoa da. Aipatu zenbatekoa Estatuan batez beste jasotzen den prestazioa baino % 5,1 altuagoa da.

Beste parametro bat aztertuz, kontsumoko prezioak arinki igo ziren abuztuan. Hilabete honetako urteen arteko KPIk +% 0,1 adierazten du eta bikoitza (+% 0,2) aurreko hilabetearekiko prezioen eboluzioari erreparatzen badiogu. Hala eta guztiz ere, Euskadin prezioak % 0,7 jaitsi dira urte honetan zehar, INEren datuen arabera. Abuztuan, bakarrik lau Erkidegok, EAE barne, dituzte urteen arteko tasa positiboak eta Estaturako batez bestekoa –% 0,1 da.

Bestalde, industria prezioek beherantz egiten jarraitzen dute. Industria prezioen indizeari (IPRI) erreparatuz, abuztuan urteen artekoa –% 3,3 izan zen eta jada bi urte eta erdiz (29 hilabete) urteen arteko saldoak negatiboak suertatu dira. Hazkuntzarik handienak produktu farmazeutikoen fabrikazioaren (% 6,2ko hazkuntza), material eta ekipo elektrikoen fabrikazioaren (% 2,8ko hazkuntza) eta elikadura, edari eta tabakoaren industriaren (% 1,5eko hazkuntza) adarretan eman dira. Kontrako aldean, besteak beste, hurrengo sektoreak jaitsi dira: energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (prezioak % 10,6 jaitsi ditu), kokearen jarduera eta petrolioa fintzea (% 10,1eko jaitsiera) eta kautxua, plastikoa nahiz bestelako produktu mineral ez-metalikoak (% 3,7ko murrizketa).

Azkenik, Lan Kostuari buruzko Hiruhilekoaren Galdeketaren (INE) 2016ko bigarren hiruhilekoak dira. Horien arabera, euskal enpresen guztizko lan kostuak % 0,3 jaitsi ziren 2015eko bigarren hiruhilekoekin alderatuz (Estatuan batez beste –% 0,1) eta langileko eta hileko batez beste 2.958,072 eurora iritsi dira. Izan ere, zenbateko hori Estatuko batez bestekoa baino % 14,3 altuagoa da. Bestetik, ordainsarien kostuak (oinarrizko ordainsaria, osagarriak, ordu estrengatik ordainketak eta ohiz kanpoko ordainketak nahiz atzerapenak) EAEn 2.200,89 euro/hilabete dira, urtebete lehenago baino % 0,7 gutxiago.


[1] Aldi baterako ohiz kanpoko programa, luzaroan langabezian dirauten pertsonentzat. Enpleguaren Zerbitzu Publikoek kudeatuta, enplegurako eta lan-bitartekaritzarako politika aktiboak aurrez ikusten ditu. Helburua lan-merkatura itzultzeko aukerak gehitzea da eta laguntzeko SEPEk kudeatzen duen laguntza ekonomikoa eskaintzen du, enplegurako aktibazio politiketan parte hartzeari lotuta. Abenduaren 19ko 16/2014 Errege Dekretu Legea, Enplegurako Aktibazioaren Programa arautzen duena.