Berriak > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
astelehena, 18 otsailak 2019
  • EGABk positiboki balioztatzen du katalogoa, “diziplina askoko ikuspegi osotik arreta goiztiarraren lege-segurtasun indartzen laguntzen baitu. Nolanahi ere, hiru sistema publiko daude nahasiak: hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak".

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz egokia da “arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa” zehazteko dekretu-proiektua izapidetzea, kontsulta-organo honek egin dituen gogoetekin. Testua Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak bidali du.

Dekretuak 2017ko urrian Arreta Goiztiarrerako Erakundeen arteko Kontseiluak onartutako irizpideak garatzen ditu. EGABk positiboki balioztatzen du proiektua, “arreta goiztiarraren arau-esparruan lege-segurtasuna indartzen laguntzen baitu. Diziplina askoko esku-hartze osoaren ikuspegitik egituratu da eta hiru sistema publiko daude nahasiak: hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak”.

Gainera, funtzionamendua baimentzeari edo Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sar daitezen homologazioa lortzeari begira (foru aginpidea), Haurren Garapenerako eta Arreta Goiztiarrerako Zentro guztietako (publiko eta pribatuetako) langileei eskatzen zaizkien baldintzak bereziki balioesten ditu.

Aldi berean, positiboa da arreta goiztiarrean esperientzia espezializatua egiaztatzeak arauko prestakuntza espezializatua ordezkatu ahal izatea. Dena den, nork eta zer baldintzatan egiaztatuko duen esperientzia zehaztea garrantzitsua da, lege-segurtasun handiagorako eta dekretua hobe ulertzeko ere bai. Bestela, gutxienez, araudi aplikagarrira bidali beharko litzateke.