Berriak > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak

Entradas para Apirila 2018

EAEn familia harrera arautzen duen proeiktuari buruzko EGABeren Irizpena
Arauak familia harreraren modalitate desberdinak eta adingabeen familia harreraren kasuetan Foru Aldundiek jarraitu behar duten jarduera prozedura arautzen ditu, adingabe horiek erakundeen zaintzapean edo babespean badaude. EGABren ustez, dekretuak beste harrera aukera batzuk izan beharko lituzke, hala nola, asteburuak edo oporraldiak. Horrez gain, familia edo pertsona hartzaileen egokitzapena balioztatzeko irizpideekin pertsona hartzaile izateko desgaitasunak dituzten pertsonak diskriminatuak suertatzen dira. Euskadiko Ekonomia eta Giz...

Europako EGABek Ekonomia-Eredu jasangarri berriei buruzko Irizpena aurkeztu du gaur Bilbon
Gonzalo Lobo Xavier, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lehendakariordea, Francisco José Huidobro, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lehendakaria, eta Alberto Alberdi Larizgoitia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordea, gaur goizean EGABen egoitzan egin den “Euskal Autonomia Erkidegorako Eredu Ekonomiko Iraunkor Berrien aukerak” jardunaldiko eta osteko mahai-inguruko buru izan dira. Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) arakatze-iriz...

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planari buruzko EGABen irizpena
Emakundek aurkeztu duen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planaren asmoekin bat datozen neurri eta baliabideen gabeziak, planari sinesgarritasuna kentzen diola uste du EGABek. Hala ere, egokitzat jo du horren izapidetzea, betiere, irizpenean jasota dauden oharrak kontuan hartuz. Batzordea kexu da premiazko bidetik egin den izapidetzeak, txostena “merezi duen sakontasunarekin heltzeko, denbora tarte laburregi eta urriegian” egitera behartu duelako. Irizpenak, aztertu den Planaren eta aurrekoaren arteko antzekotasuna azpim...

EGAB-en irizpena, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzeko Proiektua dela eta
EGABek egokitzat jotzen du “Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretuaren bigarren aldaketaren Proiektua” izapidetzea. Aldaketa horrek zerikusia du EAEko Aurrekontu Orokorretan gizarte larrialdietarako esleituta dauden laguntzak baliabide gehiagorekin osatzen dituzten udalei konpentsazioa emateko mekanismoarekin. Bilbo, 2018ko apirilaren 5a. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak irizpena eman du “Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretuaren bigarren aldaketaren Proiektua” dela...

EGAB-en irizpena, hileta-sanitateari buruzko erregelamendua aldatzeko proiektua dela eta
Aldaketen bitartez hobetu egin nahi dira kontrol sanitarioak, hau da, agente patogenoek eragiten dituzten gaixotasun infekziosoekin eta tanatopraxian jarduteko betekizunekin zerikusia dutenak, besteak beste. EGABek egokitzat jo du igorri dioten proiektua, eta irizpenean ohar batzuk jarri ditu. Hala, eskatzen du lege-testuan jaso dadila gaixotasunak kutsatzeko arriskua izan dezaketen gorpuzkinen tratamendua, eta hondakin sanitarioei buruzko legerian ezarritako moduan kudea daitezela tanatopraxian sortzen diren hondakinak. Bilbo, 20...