Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 07 uztailak 2011
Agiri hau Gobernuaren nahiz gainerako euskal herri administrazioen arloko politiken multzoak oinarri gisa erabiltzeko plataforma izango da, betiere iraunkortasun osoa bermatzen duten xedeak, gida-lerroak eta printzipioak bilduta, bai ekonomiaren, bai gizartearen, bai ingurumenaren ikuspegitik.
Batzordearen ustez positiboa da Lehendakariak, gobernu-ekintza bat egiteko izaera nahiz erakundeen ordezkaritza egikaritzen duela kontuan izanda, garapen iraunkorreko estrategiaren gaineko buruzagitza bere gain hartzea, eta hori legebiltzarrean adostasun sendoaren bidez onetsi behar dela gomendatu du.
EGABek ohartarazi duen bezala, Estrategia berri horrek egungo egoerarekiko balio erantsiari eta ezberdinari eutsi ahal izateko, funtsezkoa da ekonomiaren nahiz gizartearen igurikimenei ingurumenekoekin batera modu orekatuan eustea.