Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
ostirala, 02 abuztuak 2019
  • EGABk positiboki balioztatzen du araubidezko ekimen hau eta “europar legediak berak aurrez ikusten dituen baldintzak baino zorrotzagoak” ezartzeko arrazoi eta aukera-elementuei buruzko azalpena eskatu du.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, egokia da lurzoruen kutsadura prebenitu eta zuzentzeko dekretu-proiektua izapidetzea, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin. Testua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailak egin du.

EGABk gogorarazitakoarekin bat, lurzoruen kutsadura EAEn arazo larria izan da, batez ere, industria-garaiko lurzoru kutsatuen jaraunspenarengatik. Laurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera prebentzio neurriak hartu dira, baita lurzoru horiei kutsadura kentzeari buruzkoak ere eta bi horiek funtsezkoak suertatu dira arazoa bide onera ekartzeko. Gainera, arloan legedi bereziak lagundu du. Ildo horri eutsiz, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko legeak (ekainaren 25eko 4/2015 Legea) araubidezko garapena aurrez ikusten du. Batik bat, zoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko tresnak eta lurzoruaren kalitatearen arloan administrazio-prozedurak garatu behar dira.EGABk positiboki balioztatzen du aurkeztutako araubide-ekimena. “Orokorrean, positibotzat jotzen du”, irizpenean ageri diren gogoetak kontuan hartuta.

Batek lurzorua kutsa dezakeen jarduerari ekin baino lehen eskatzen den oinarrizko txostenarekin zerikusia du. Dokumentu horrek jarduera hasi baino lehenago lurzoruaren egoera islatuko du eta lagatzean egoera alderatu eta jarraipena egiteko erabiliko da. Txosten horri dagokionez, EGABren ustez, euskal dekretuak “europar legeriak berak aurrez ikusitakoak baino baldintza zorrotzagoak xedatzen ditu” eta, horri eutsiz, gogora dakar europar araudiak arauketa-araubidea garatu duela, batetik, ekonomia jarduera garatu eta, bestetik, lurzoruaren eta zorupeko uren eskakizunak betetzeko. Aurrekoaren harira, Batzordearen iritziz, proiektuak “Europar Batasunak adierazitakoetatik urrunago euskal enpresei aplikatzen zaizkien eskakizunak ez ditu arrazoitzen”, beraz, Eusko Jaurlaritzari azalpena eskatu dio.

Era berean, irizpenak dekretuko artikuluetan ageri diren hainbat xedapen aipatu ditu. Bere ustez, “zehaztapen maila handiagoa behar dute”. Besteak beste, hor dago lurzoruari kutsadura kentzeko lanetarako eperik ez ezartzea, kutsatutako bolumenari eta kutsadura kentzeko erabili behar diren teknikei erreparatuz.