Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

IRIZPENA 5/23 APIRILAK 26KOA, LANERATZEKO ENPRESEN KALIFIKAZIOA ARAUTZEN DUEN, HORIETAN SARTZEKO PROZEDURA ETA HORIEN ERREGISTROA EZARTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko martxoaren 29an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Lan eta Enplegu Sailaren idazkia sartu zen, eta txostena eskatu zuen Laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duen, horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituen Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenak, 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren xedea da, gizarte-bazterkeriaren aurkako eta laneratu eta gizarteratzearen aldeko politika publikoen esparruan, laneratzeko enpresen araubide juridikoa arautzea, lan-merkatura iristeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratu eta gizarteratzeko eragile aktiboak diren neurrian.

Helburu horiek betetzeko, dekretuaren edukia honako hauetara zabaltzen da:

  1. Laneratzeko enpresek izan behar dituzten eskakizunak, halakotzat kalifikatzeko prozedura eta kalifikazioaren ondoriozko betekizunak arautzera.

  2. Laneratzeko enpresen erregistroaren funtzionamendu-arauak zehaztera.

  3. Ohiko lan-merkatura iristeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko enpresetan sar daitezen prozedura arautzera, bai eta enpresa horietan egoteko araubidea ere.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraikiz. Gizarte Garapenerako Batzordea 2023ko apirilaren 23an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen Osoko Bilkurak landu dezan. Bertan apirilaren 26an aho batez onartu da.



(Ikus irizpen osoa)