Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

17/23 IRIZPENA ABENDUAREN 15EKOA, ELIKAKATEAREN FUNTZIONAMENDUA HOBETZEKO NEURRIEI BURUZKO ABUZTUAREN 2KO 12/2013 LEGEA ZATI BATEAN GARATZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko azaroaren 22an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, "Elikakatearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea zati batean garatzen duen Dekretu-proiektuari" buruzko txostena eskatzeko, EGABren maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultatu zaigun arauaren xedea, 1. artikuluan azaltzen denaren arabera, Elikakatearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Estatuko Legea zati batean garatzea da, Euskadiko Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Kodeari, Euskadiko Elikakatearen Behatokiari, zehatzeko ahalari, Euskal Autonomia Erkidegoko Agintaritza Betearazlearen izendapenari eta funtzioei eta kontrol-araubideari dagokienez.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

2023ko abenduaren 13an, Ekonomiaren Garapen Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Kontseiluaren abenduaren 15eko Osoko Bilkurari aurkezteko, eta aho batez onartu zen.

(Ikus 17/23 Irizpen osoa)