Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

4/25 IRIZPENA EKAINAREN 27KOA, GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUNTZA EKONOMIKOA EMATEKO ETA ORDAINTZEKO PROZEDURA EZARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA. LAGUNTZA HORI GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO BABES INTEGRALEKO NEURRIEI BURUZKO ABENDUAREN 28KO 1/2004 LEGE ORGANIKOAREN 27. ARTIKULUAN DAGO AURREIKUSITA

2025eko ekainaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia sartu zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi buruz: “Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duen dekretu-proiektua. Laguntza hori Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan dago aurreikusita”, bat etorriz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako eta abenduaren 2ko 1452/2005 Errege Dekretuak garatutako laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura arautzea. Aipatutako laguntza ez da dirulaguntza eta genero-indarkeriaren biktima diren eta EAEn bizi diren emakumeei zuzenduta dago, baldin eta baliabide ekonomiko nahikorik ez badute eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak badituzte, haien eskubide ekonomikoak bermatzeko eta gizarteratzen laguntzeko.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.

2025eko ekainaren 24an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Han aho batez onartu zen.

(Ikus 4/25 Irizpen osoa)