9/25
IRIZPENA UZTAILAREN 21EKOA, SEXU-INDARKERIAREN BIKTIMEI DIRULAGUNTZA
EMATEKO ETA ORDAINTZEKO PROZEDURA EZARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUA,
SEXU ASKATASUNAREN BERME INTEGRALARI BURUZKO IRAILAREN 6KO 10/2022
LEGE ORGANIKOAREN 41. ARTIKULUAN AURREIKUSITAKOA
2025eko
ekainaren 30ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren
idazkia sartu zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi
buruz: “Sexu-indarkeriaren biktimei dirulaguntza emateko eta
ordaintzeko prozedura ezartzen duen dekretu-proiektua, Sexu
Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege
Organikoaren 41. artikuluan aurreikusitakoa”, bat etorriz
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko
8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin.
Hizpide
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Sexu
Askatasuna Bermatzeko irailaren 6ko 10/2022 Legearen 41. artikuluan
aurreikusitako eta uztailaren 9ko 664/2024 Errege Dekretuak
garatutako laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura
arautzea, errenta nahikorik ez duten sexu-indarkerien biktimei
zuzendua.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta
horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.
2025eko
uztailaren 16an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen
Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Han aho batez onartu zuen.
(Ikus
9/25 irizpena)