7/25
IRIZPENA UZTAILAREN 21EKOA, EUSKADI 2030 INDUSTRIA PLANARI BURUZKOA
2025eko
ekainaren 12an, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun
Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordean, "Euskadi
2030 Industria Plana”
planari buruzko txostena eskatuz, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1
artikuluan ezarritakoaren arabera.
Planaren
helburua Euskadik behar duen industria-eraldaketarako ibilbide-orri
bat proposatzea da.
XIII.
Legegintzaldiko Gobernu Programaren 72. konpromisoak, lehenengo
ekimen gisa, Euskadi
2030 Industria Plana
izeneko plana egitea jasotzen du. Plan horretan, hainbat eremu
bilduko dira, hala nola ETEak, errotzea, teknologia, berrikuntza,
azpiegiturak, jasangarritasuna, ekintzailetza, nazioartekotzea,
finantzaketa eta pertsonen kudeaketa industriaren ikuspegi sozial
berri batekin.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide
guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta horien
berri eman ziezaioten dagokion lan batzordeari, Euskadiko Ekonomia
eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian
ezarritakoaren arabera.
2025eko
uztailaren 14an, Ekonomia Garapenerak Batzordea bildu zen, eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau formulatu zen,
Batzordearen osoko bilkurari helarazteko, Bertan,
gehiengoz onartzen zen LABen boto partikularrarekin.
(Ikus
7/25 Irizpena)