10/25
IRIZPENA UZTAILAK 24KOA GURASO BAKARREKO FAMILIEN ARAUBIDEA ARAUTZEN
DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2025eko
uztailaren 8an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia sartu
zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi buruz: “Guraso
bakarreko familien araubidea arautzen duen Dekretu-Proiektua”,
bat etorriz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren
17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin.
Hizpide
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, guraso
bakarreko familiei eta guraso bakarreko egoeran dauden familiei
erregimen eta estatus propioa ematea. Horretarako, bakarreko familia
eta guraso bakarreko egoeran dagoen familia izatearen aitorpena,
titularren betebeharrak, berritzea, aldatzea eta aitorpenaren galtzea
dakarten baldintzak arautzen dira.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta
horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.
2025eko
uztailaren 18an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen
eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen
uztaialren 24ko Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko.Han aho batez
onartu zen.
(Ikus
10/25 irizpena)