Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

8/25 IRIZPENA UZTAILAREN 21EKOA, GASTRONOMIA EUSKADIKO SARIAK ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUKOA

2025eko uztailaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren idazkia jaso zuen, Gastronomia Euskadiko Sariak arautzen dituen Dekretu-Proiektuari buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Euskadi Gastronomia Sariak arautzea, elikakatearen gaineko ikuspegi orokor baten arabera. Integrazio-prozesu horretan gastronomia sartzen da, funtsezko faktore gisa, zeina sortu baita elikaduraren balio- kateko eragile guztien arteko lotura estutik. Horrek argi eta garbi erakusten du gure gizarteak zernolako gaitasuna duen, lege zaharrak eta berrikuntza ezkonduta, bere gastronomia egokitzeko, berrasmatzeko eta mundua harritzeko.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2025eko uztailaren 16an, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, Irizpen-Proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han aho batez onartu zuen.

(Ikus 8/25 irizpena)