Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

6/25 IRIZPENA UZTAILAREN 21EKOA, LANDA GARAPENAREN EUSKAL SAREAREN EGITURA, OSAERA ETA FUNTZIOAK EZARTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2025eko uztailaren 2an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren idazkia jaso zuen, Landa Garapenaren Euskal Sarearen egitura, osaera eta funtzioak ezartzen dituen Dekretuaren Proiektuari buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Landa Garapenaren Euskal Sarearen egitura, osaera eta funtzioak ezartzea, zeina Landa-ingurunearen Garapenaren ekainaren 30eko 7/2022 Legearen 16. artikuluan sortu baitzen

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2025eko uztailaren 14an, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, Irizpen-Proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han gehiengoz onartu zuen.

(Ikus 6/25 Irizpen osoa)