Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

12/25 IRIZPENA IRAILAREN 16EKOA, NEKAZARITZA-USTIATEGIEI AHOLKU EMATEKO ENTITATEENA, ETA HORIEN AITORTZA ETA ERREGISTROAREN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2025eko uztailaren 2an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren idazkia jaso zuen, Landa Garapenaren Euskal Sarearen egitura, osaera eta funtzioak ezartzen dituen Dekretuaren Proiektuari buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1.1. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategietarako aholkularitza-zerbitzua arautzea, baita zerbitzu hori emango duten entitateen araubidea, aitortza eta erregistroa ere

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2025eko irailaren 11n, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, Irizpen-Proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han aho batez onartu zuen.

(Ikus 12/25 Irizpen osoa)