15/25
IRIZPENA ABENDUAREN 19KOA,
SEME-ALABAREN
BAT DUTEN FAMILIENTZAKO LAGUNTZEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2025eko
abenduaren 4an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren idazkia jaso
zuen, Seme-alabaren
bat duten familientzako laguntzen Dekretu- Proiektuari
buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan
ezarritakoarekin bat etorriz.
Hizpide
dugun arauaren xedea da, 1.1. artikuluaren arabera, Familiei
Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen 10. artikuluan
aurreikusitako dirulaguntzak arautzea.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta
horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.
2025eko
abenduare 16n, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta,
hartutako erabakietan oinarrituta, Irizpen-Proiektu hau egin zen,
Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han
aho batez onartu zuen.
(Ikus
15/25 Irizpen osoa)