14/25
IRIZPENA ABENDUAREN 19KOA,
NORBERAREN
BIZITZA, FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN
DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2025eko
abenduaren 4an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia jaso
genuen. Horren bitartez, “Norberaren
bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen
dituen dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Eusko
Jaurlaritzak, haurren, nerabeen eta familien arloan eskumena duen
sailaren bitartez, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri
egiteko politikaren esparruan emango dituen laguntzak arautzea.
Jasotako hiru kategoriak honako hauek dira: Hiru urtetik beherako
adingabeak zaintzeko lan-eszedentzian dauden edo hamabi urtetik
beherako adingabeak zaintzeko lanaldi-murrizketa duten langileentzako
laguntzak; mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden
senitartekoak zaintzeko lan-eszedentzian dauden edo
lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak; eta 14 urtetik
beherako adingabeak zaintzeko pertsonak kontratatzeagatik Gizarte
Segurantzako kotizazioak ordaintzeko laguntzak.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide
guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak
lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak
xedatutakoaren arabera.
2025eko
abenduaren 16an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen,
Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko. Han aho batez onartu zuen.
(Ikus
14/25 Irizpen osoa)