Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

IRIZPENA 5/22, MARTXOAK 21EKOA, 14 URTETIK BEHERAKO SEME-ALABAK ZAINTZEKO LANGILEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZEI BURUZKO DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Berdintasun Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idazki bat erregistratu zen 2022ko otsailaren 28an. Horren bidez, 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzen Dekretu Proiektuari buruzko txostena eskatu zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b). artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dekretuaren xedea da, Eusko Jaurlaritzak, familia eta lan bizitza uztartzeko politikaren barruan, familia politikaren arloan eskumena duen sailaren bidez, 14 urte bete arte seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeagatik sortutako Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzeko ematen dituen laguntzak erregulatzea.

Berehala bidali genien Batzordeko osoko bilkurako kide guztiei Dokumentu horren kopia, beraien proposamenak eta iritziak bidal zitzaten, eta guk horiek guztiak dagokion Lan Batzordeari bidal geniezazkion, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraituz. Gizarte Garapeneko Batzordea 2022ko martxoaren 17an bildu zen, eta hartutako erabakiak kontuan hartuz, Irizpen Proiektu hau egin zuen, Batzordeak martxoaren 21ean egindako Osoko Bilkuran aurkez zezan. Bilkura horretan aho batez onartu zuten.

(Ikusi 5/22 Irizpen osoa)