Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

7/22 IRIZPENA EKAINAK 9KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN ELIKAGAIEN HURBILEKO SALMENTA ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2022ko maiatzaren 19an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen, eta txostena eskatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan elikagaien hurbileko salmenta arautzen duen Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arau honek honako xede hauek ditu:

  1. Hurbileko salmenta arautzea Euskadiko merkaturatze-sisteman dauden elikagaiek honako arlo hauetan eskakizunak betetzen dituztela bermatzeko: higienea eta osasuna, trazabilitatea, etiketatzea eta publizitatea.

  2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) eta 853/2004 (EE) Erregelamenduen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen diren jarduera zehatzen baldintzak eta eskakizunak arautzea lehen sektoreko produktuen kopuru txikiak hurbileko salmentaren bidez azken kontsumitzaileei hornitzeari dagokionez.

  3. Oro har, lehen sektoreko elikagaiek eta/edo eraldatutakoek bete behar dituzten baldintzak xedatzea Euskadin hurbileko salmentaren bidez merkaturatzen badira, eta horien ekoizleek eta/edo merkaturatzaileek bete behar dituzten eskakizunak zehaztea.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2022ko ekainaren 2an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan ekainaren 9an aho batez onartu da.

(Ikusi 7/22 Irizpen osoa)