Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

11/22 IRIZPENA, IRAILAK 27KOA, TRANTSIZIO ENERGETIKOARI ETA KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO LEGE-AURREPROIEKTUAREN GAINEKOA

2022ko ekainaren 24an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Trantsizio energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko Lege-aurreproiektuari” buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3,1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren xedea da gehienez ere 2050ean Euskadin klima neutraltasuna lortzeko esparru juridiko egonkorra ezartzea eta lurraldearen klima aldaketarekiko erresilientzia gehitzea da. Horretarako, trantsizio bidezkoa, jasangarria, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa bultzatuko da, ekitatea eta elkartasuna bermatuz.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2022ko uztailaren 15ean bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan, uztailaren 27an aho batez onartu da.



(11/22 Irizpen osoa ikusi)