Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

14/22 IRIZPENA, URRIAREN 26KOA, GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL SISTEMAN ITUN SOZIALAREN ETA HITZARMENEN ARAUBIDEA ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2022ko irailaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idazkia sartu zen, eta txostena eskatzen zuen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren eta hitzarmenen araubidea arautzen dituen Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Dekretuaren xedea da arautzea, batetik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 61.1 eta 69. artikuluek aurrez ikusten dituzten itunaren eta hitzarmenen araubidea, hurrenez hurren, eta, bestetik, itunduta dauden zentro pribatuen jarduketa-baldintzak. Hala, itun sozialaren araubidearen oinarrizko alderdiak eta, bereziki, eskuratzeko eskakizunak, gehieneko iraupena eta itunak azkentzeko arrazoiak ezartzen dira, aldeen betebeharrez gain.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Gizarte Garapenerako Batzordea 2022ko irailaren 30ean eta urriaren 20an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkurak urriaren 26an azter zezan, eta aho batez onartu da.

(Ikus 14/22 Irizpen osoa)