4/25
IRIZPENA EKAINAREN 27KOA,
GENERO-INDARKERIAREN
BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUNTZA EKONOMIKOA EMATEKO ETA ORDAINTZEKO
PROZEDURA EZARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA. LAGUNTZA HORI
GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO BABES INTEGRALEKO NEURRIEI BURUZKO
ABENDUAREN 28KO 1/2004 LEGE ORGANIKOAREN 27. ARTIKULUAN DAGO
AURREIKUSITA
2025eko
ekainaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia sartu
zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi buruz:
“Genero-indarkeriaren
biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko
prozedura ezartzen duen dekretu-proiektua. Laguntza hori
Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko
abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan
dago aurreikusita”,
bat etorriz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren
17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin.
Hizpide
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Genero
Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren
28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako
eta abenduaren 2ko 1452/2005 Errege Dekretuak garatutako
laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura arautzea.
Aipatutako laguntza ez da dirulaguntza eta genero-indarkeriaren
biktima diren eta EAEn bizi diren emakumeei zuzenduta dago, baldin
eta baliabide ekonomiko nahikorik ez badute eta enplegua lortzeko
zailtasun bereziak badituzte, haien eskubide ekonomikoak bermatzeko
eta gizarteratzen laguntzeko.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta
horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.
2025eko
ekainaren 24an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen
eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen
Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Han
aho batez onartu zen.
(Ikus
4/25 Irizpen osoa)