Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

9/25 IRIZPENA UZTAILAREN 21EKOA, SEXU-INDARKERIAREN BIKTIMEI DIRULAGUNTZA EMATEKO ETA ORDAINTZEKO PROZEDURA EZARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUA, SEXU ASKATASUNAREN BERME INTEGRALARI BURUZKO IRAILAREN 6KO 10/2022 LEGE ORGANIKOAREN 41. ARTIKULUAN AURREIKUSITAKOA

2025eko ekainaren 30ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia sartu zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi buruz: “Sexu-indarkeriaren biktimei dirulaguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duen dekretu-proiektua, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluan aurreikusitakoa”, bat etorriz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Sexu Askatasuna Bermatzeko irailaren 6ko 10/2022 Legearen 41. artikuluan aurreikusitako eta uztailaren 9ko 664/2024 Errege Dekretuak garatutako laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura arautzea, errenta nahikorik ez duten sexu-indarkerien biktimei zuzendua.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.

2025eko uztailaren 16an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko. Han aho batez onartu zuen.

(Ikus 9/25 irizpena)