Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia



7/25 IRIZPENA UZTAILAREN 21EKOA, EUSKADI 2030 INDUSTRIA PLANARI BURUZKOA

2025eko ekainaren 12an, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, "Euskadi 2030 Industria Plana” planari buruzko txostena eskatuz, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Planaren helburua Euskadik behar duen industria-eraldaketarako ibilbide-orri bat proposatzea da.

XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programaren 72. konpromisoak, lehenengo ekimen gisa, Euskadi 2030 Industria Plana izeneko plana egitea jasotzen du. Plan horretan, hainbat eremu bilduko dira, hala nola ETEak, errotzea, teknologia, berrikuntza, azpiegiturak, jasangarritasuna, ekintzailetza, nazioartekotzea, finantzaketa eta pertsonen kudeaketa industriaren ikuspegi sozial berri batekin.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta horien berri eman ziezaioten dagokion lan batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoaren arabera.

2025eko uztailaren 14an, Ekonomia Garapenerak Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau formulatu zen, Batzordearen osoko bilkurari helarazteko, Bertan, gehiengoz onartzen zen LABen boto partikularrarekin.

(Ikus 7/25 Irizpena)