5/25
IRIZPENA UZTAILAREN 21EKOA,
EUSKAL
AUTONOMIA ERKIDEGOKO HONDAKINEN BALORIZAZIO ENERGETIKOTIK
ERATORRITAKO ZEPAK BALORIZATZEKO JARDUEREI APLIKATU BEHARREKO
ARAUBIDE JURIDIKOA EZARTZEN BAITA, ONDOREN BIGARREN MAILAKO AGREGAKIN
GISA ERABILTZEKO ARAUTZEN DITUEN DEKRETUAREN PROIEKTUARI BURUZKOA
2025eko
uztailaren 1ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun
Sailaren idazkia jaso zuen, Euskal
Autonomia Erkidegoko hondakinen balorizazio energetikotik
eratorritako zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko
araubide juridikoa ezartzen baita, ondoren bigarren mailako agregakin
gisa erabiltzeko arautzen
dituen dekretuaren proiektuari buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta
Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen
3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Hizpide
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, irizpideak ezartzea
Euskal Autonomia Erkidegoko hondakinen balorizazio energetikotik
eratorritako zepek hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko,
gero bigarren mailako agregakin gisa erabil daitezen Hondakinak eta
Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko
apirilaren 8ko 7/2022 Legeak ezarritakoari jarraituz.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta
horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.
2025eko
uztailaren 14an, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta,
hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu hau egin zen,
Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han gehiengoz onartu zuen.
(Ikus
5/25 Irizpen osoa)