Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

2/26 IRIZPENA APIRILAREN 24KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNAREKIN LOTURIKO PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK ETA ENPLEGU ZENTRO BEREZIEN EUSKAL ERREGISTROA ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUA

2026ko martxoaren 23an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen duen dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Dekretu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartez emango dituen desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko dirulaguntza-programak eta zerbitzuak arautzea; horien helburua da pertsona horiei laneratzen eta lan-jarduera egonkorra eta kalitatezkoa lortzen laguntzea, bai eta enplegua mantentzen laguntzea ere. Halaber, dekretu honen xedea da Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzea. Zehazki, indarrean dagoen urriaren 17ko 152/2023 Dekretua azken arau-aldaketetara egokitu nahi da.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.

Gizarte Garapenerako Batzordea 2026ko apirilaren 15ean eta 21ean bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko, eta han gehiengoz onartu zen.

(Ikus 2/26 Irizpen osoa)