Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

3/26 IRIZPENA MAIATZAREN 19KOA, AISIALDI HEZITZAILE ETA DENBORA LIBREKO JARDUEREN DEKRETUAREN PROIEKTUARI BURUZKOA

2026ko maiatzaren 6an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jardueren dekretu-proiektua” buruzko txostena, presazko izapidearen bidez, eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoan haur eta gazteen aisialdi hezitzaile eta denbora libreko hezkuntzako jardueren antolamendua eta garapena arautzea. Jarduera horiek, besteak beste, honako modalitate hauek izan ditzakete:

  1. Kanpatzea.

  2. Kanpaldi ibiltaria, martxa bolantea edo ibilbidea.

  3. Auzolandegiak.

  4. Kolonia.

  5. Kolonia irekia.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.

Gizarte Garapenerako Batzordea 2026ko maiatzaren 14an bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko, eta han gehiengoz onartu zen.

(Ikus 3/26 Irizpen osoa)