Erakundea > Europar Lankidetza

Euskadiko EGABek Europako beste herrialde batzuetako EGABekin batera lan egiten du. Bisitez eta hainbat jarduerez gain, Batzordeak bi lan ildo aktibo mantentzen ditu irekita. Bata, alde bikoa, Akitaniako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin; eta, bestea, alde anitzekoa, RTAaren (Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoa) bidez, Eremu Atlantikoen eskualdeen EGABekin.



Alde biko Lankidetza Akitaniako CESRarekin

Cooperación Bilateral con el CESR de AquitaniaEuskadiko EGABek alde biko lankidetza-erlazioa mantentzen du Conseil Economique et Social Régional d´Aquitaine izenekoarekin, eta horrek, EAEk eta Akitaniak komunean dituzten gai interesdunei buruzko elkarrizketa etengabea egin eta gai horiei buruz dituzten ikuspen berak garatzea ahalbidetzen du. Lehen Lan-Batzordea sortu dute, Euskadiko EGABeko ordezkaritzek eta Akitaniako CESR Herrialde arteko Lankidetza Taldekoek osatzen dutena, eta Akitania eta EAEren gertutasuneko turismoa sustatzeko aukerak aztertzen ditu, jasangarritasun irizpideak errespetatuz eta desberdinak diren eskakizun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak bateratuz. Lankidetza Taldeak, gainera, EAE eta Akitaniaren arteko eskaintza turistiko komuna ezartzeko aukerak aztertzen ditu beste merkatu batzuei begira.



Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoa. RTA/ATN

Red Transnacional AtlánticaMiembros RTA/ATNEuskadiko EGAB Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen Plataformako kide da, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoa deituriko Eremu Atlantikoko eskualdeetako antzeko erakundeek osatzen dutena. Bere helburua eremu atlantikoko lehiakortasuna eta lurralde eta gizarte kohesioa indartuko dituzten eskualde arteko lankidetza-proiektu eta politikak proposatzea da, baita Atlantikoko eremuari dagozkion interes komuneko gaiak aztertu eta proposamen horiek erabakiko dituzten lekuetara eramatea ere, batez ere Europako Batasunera. Nazioz gaindiko Sare Atlantikoko eskualdeko bazkide hauek aritu dira baterako lana egiten: Galeseko Eztabaida-gune Ekonomikoak, Britainia Handian; Bretainia, Pays de la Loire, Centre, Poitou-Charentes, Limousin eta Akitaniako Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordeak, Frantzian; Euskadiko. Kantabriako, Galiziako eta Kanariar Irletako Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordeak, Espainian; Instituto de la Soldadura e Qualidade (ISQ) izenekoa eta Algarveko Soldatapekoen Sindikatua/ Lanbide arteko CGT. (USALGARVE/CGT-IN), Portugalen.


Ikus RTAko kideak direktorioa.

Aldi horietan landutako gaiak honako hauen ingurukoak izan dira:

  • Merkantzien garraioaren intermodalitatea, portuak eta hinterlandak, itsas garraioa eta kabotajea.
  • Merkantzien itsas trafikoaren segurtasuna.
  • Teknologiaren transferentzia eta berrikuntza: Arku Atlantikoko eskualdeen arteko lankidetzarako gakoak.

Euskadiko EEGABri buruz

El Consejo Económico y Social Vasco constituye el ente consultivo del Gobierno Vasco y del Parlamento Vasco para hacer efectiva la participación de los distintos intereses económicos y sociales en la política económica y social del País Vasco

Jaso ezazu gure aldizkaria hilero
Jaso gure hileko buletina
Correo eléctronico
 

Consejo Económico y Social Vasco
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea

Gran Vía, 81 - 7ª planta
48011 Bilbao
Tel. 944 792 150 - Fax 944 169 505
Email: cesegab@cesegab.com
Mapa