Jarduera > Agenda
Jarduera

Enpresa-Dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea

2015(e)ko ekainak 29, astelehena


“Enpresa-dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterlana Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak 2015eko maiatzaren 29an onartu zuen.

 

Azterlanari ekiteko, Euskadiko enpresa-sarearen eboluzioa eta konposizioa, baita aberastasuna eta enplegua sortzeko zeregina ere aztertu ziren. Gero, enpresa-giroa (ikuspuntu bikoitzetik: gizartearen eta enpresaren iritziak) landu zen eta osatzeko EAErekin parekotasuna duten hiru eskualde europar (Baden-Württemberg, Flandes eta Emilia Romagna) kontuan hartuta, azterketa alderatua egin zen, dinamismo ekonomikoarengatik erreferentziazkoak baitira. Txostenak bigarren zatia du eta horretan EGABk analisiaren ondoren zenbait gogoeta egiten du eta ildo nagusiak ondoren azaltzen dira.

 

Zeregina, enpresaren funtzioa eta gizarte-balioztapena

 

Enpresa-egitura indartsua, onbideratua, arduratsua eta etorkizuneko proiekzioarekin, balio erantsiaren eta kalitatezko enpleguaren mailak sortu eta mantentzeko gai dena eta, aldi berean, hazkuntza eta gizarte-garapen hoberako enpresa-sarea behar bezala elikatzen duena, ezinbestekoa da eta horri buruz kontzientziazio handiagoa sustatu behar da.

 

Gizarte-ongizatea  eta produkzio-sistema. Enpresa, hazkuntzaren eragilea eta aberastasuna banatzeko oinarria

 

Enpresa lehiakorrak, errentagarriak, arduratsuak eta kalitatezko enpleguaren sortzaileak egotea nahitaezkoa da, bai aberastasuna modu orekatuan banatzeko, baita gizarte-babesaren eta -estalduraren sistemak berma daitezen nahikoa diru-sarrerez hornitzeko ere. Horrek herritarren gizarte-kohesioa eta gizarte-eskubideak ahalbidetuko ditu.

 

Enpresa-espiritua eta ekintzailetza

 

Hezkuntzaren eremuan eta orokorrean gizartean ekintzailetzaren kultura eta prestakuntzaren garapena sustatzea. Horregatik, hezkuntza-etapa goiztiarrenetatik ikasketa tertziarioetara enpresa-espiritua piztea komeni da eta euskal hezkuntza-prozesuan ekintzailetza-jarduerak sartu behar dira, baita enpresa-ekintzailetzaren hedapen-ekintza orokorren garapena lagundu ere.

 

EAEn krisia eta eragin desberdina, eskualdeak alderatzearen ondorioz errealitatea ez da hain ona

 

  • Hautemandako eraginkortasun ezaren arrazoiei eta gainditzeko beharrezkoak liratekeen ekintzei buruz hausnartzea.
  • Enpresak sortu eta finkatzearen alde egituratzen diren esku-hartzeek EBren orientabideak garatzen dituzten faktoreak, besteak beste, berrikuntza-gaitasunari edota enplegua sortzeari dagozkionak kontuan hartu behar dituzte.


Tamainaren garrantzia, bai enpresenak bai herrialdearena: espezializazioa eta lankidetza 


  • Gure enpresen tamaina handitzen lagundu eta hori sustatzeko politika berezi eta osoa inplementatzea.
  • Espezializazioak planak eta estrategiak diseinatzeko orduan oinarrizko irizpidea izan beharko luke.
  • I+Garen jarduerei dagokienez gastuaren eraginkortasun-baldintzetan hobetzea eta, horretarako, eskaintza zientifiko-teknologikoaren eta eskearen artean lankidetza-esparru egonkorrak zehaztea, baliabide berdinekin emaitza gehiago eta hobeak lortzeko.

 

Giza kapitala: etengabe moldatu beharrak enpresan lankidetza- eta partaidetza-ingurunea eskatzen du eta enpresaren nahiz mundu akademikoaren artean komunikazio-kanalak instituzionalizatu behar dira.

 

  • Pertsonak eta enpresa: Gure ustez lan-harremanen eta negoziazio kolektiboaren eredua eta lan-giroa (terminoaren zabalera guztian) lehiakortasun eta enpresa-dinamismorako, baita sortzen dituen enpleguen kalitate eta iraunkortasunerako ere funtsezko oinarriak dira, orain eta, batez ere, etorkizun hurbilean planteatzen diren erronkekiko konponbide eraginkorrak egituratzeko gai diren neurrian. 
  • Pertsonen prestakuntza eta enplegua: Gure iritziz komunikazio-kanal egituratu eta egonkorrak (enpresa-mundu akademikoan eztabaida-gune sistematikoak) instituzionalizatu behar dira, ahalik eta moldapen hoberena lortzeko.

 

Partaidetza-guneak: eragile guztien komunikazioa eta lankidetza zeharkako akordioak lortzeko

 

Aztertutako eskualde batzuek sektore publikoak bultzatutako ekimenak dituzte eta aldizka eta modu egonkorrean garapen ekonomikoan nahasiak dauden erakunde publiko eta pribatu guztien partaidetza-guneak sustatzeko dira. Horrela, partaide guztiek garatu behar dituzten ildo nagusiei buruz elkarrizketa eta, ondorioz, adostasunak eta akordioak errazago lortzen dira.

 

EAEn halako ekimena oso interesgarria litzateke, egungo egoera ekonomikoa batera aztertzea eta diagnostikatzea ahalbidetuko bailuke eta, aldi berean, zeharkako jarduera-lehentasun eta -lerro adostuak zehaztuko bailirateke, gure ekonomiaren garapen harmoniko eta iraunkorra errazteko.



13. azterlana: Enpresen dinamikotasuna, aberastasun-sorkuntza eta enplegua: EAEren analisi konparatiboa