Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko gardentasun atariaren asmoa da herritarrei aldian behin euren jarduerekin zerikusia duten jarduketa publikoaren kontrolari eta funtzionamenduari buruzko informazio eguneratua ematea, Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoa betez.
ERAKUNDE INFORMAZIOA: Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea 1995eko urriaren 11n sortu zen, eta gaur egun maiatzaren 17ko 8/2012 Legeak arautzen du. Horren arabera, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ezaugarri hauek ditu:
- Batzordeburua: Francisco José Huidobro - Idazkari nagusia: Emilia Málaga
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eginkizun hauek ditu:
INFORMAZIO EKONOMIKOA: Aurrekontua Autonomia ekonomiko finantzarioaren printzipioa betez, urtero bere aurrekontua onetsi eta betearazten du Batzordeak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako kopuruekin finantzatzen da.
Lansari-erregimena eta kalte-ordainketak Batzordea arautzen duen legearen 21. artikuluari jarraiki, batzordearen osoko bilkurak ezartzen duen lansaria jasoko du batzordeburuak; kopuru horrek ez du inolaz ere gaindituko Eusko Jaurlaritzako sailburuordearen kargurako ezarritako lansaria. 2018. urterako 80.255,28 euro gordin izango da. Idazkari nagusiak batzordeko osoko bilkurak ezartzen duen lansaria jasoko du; kopuru horrek ez du inolaz ere gainditu Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren kargurako ezarritako lansaria. 2016. urterako 68.435,50 euro gordin izango da. Osoko Bilkurak onetsiko ditu aholkulariek jaso ditzaketen esleipen ekonomikoak, batzordeko eginkizun propioak burutzeko dedikazioak edo bertaratzeak sortzen dizkien gastuak ordaintzeko.
Batzordeko langileen erregimena Batzordeak zortzi langile ditu, batzordeari lotuta daudenak, araudian jaso den moduan, lan eskubidearen menpeko harreman baten bidez. Langileen hautaketa deialdi publiko bidez egiten da, merezimendu eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako sistemen bidez.
Kontratazioa: