Jarduera > Erakunde jarduera
  • 2011eko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpena 2012/07/12

    Uztailaren 12an, EAEko 2011ko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpena zela-eta, EGABk ekitaldi bat antolatu zuen. Horretan Inmaculada Gallastegui andreak aurkezpena egin zuen, eta Tomás Arrieta Lan Harremanen Batzordeko buruak eta José Luis Curbelo Orkestrako zuzendari nagusiak hitzaldi bana eman zuten.

    Tomás Arrieta jaunaren hitzaldiak “Negoziazio kolektiboaren egoera EAEn” izan zuen hizpide.

    Eta José Luis Curbelo jaunaren hitzaldiaren titulua “Euskal Autonomia Erkidegoa: Zailtasun berrietan lehiatzea” izan zen. 

  • ‘Energia berriztagarrien garapena EAEn’ izeneko azterlanaren aurkezpena eta Luis Atienza Sernaren hi 2012/06/05

    Ekainaren 5ean, Euskadiko EGABk jendaurrean aurkeztu zuen “Energia berriztagarrien garapena EAEn” izeneko norberaren ekimenezko azterlana. EGABk ohore handiz aurkeztu zuen Luis Atienza ministro ohiaren eta ekitaldia burutu baino aste gutxi lehenagora arte Espainiako Sare Elektrikoaren lehendakaria izan zenaren hitzaldia. Hitzaldi hori energia-modelo iraunkorreko energia berriztagarriei buruzkoa izan zen. Irakurri

  • Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Euskadiko EGABren ‘Itsas politika integratutik Atlan 2012/03/01

    Martxoaren 1ean eta 2an, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak (Europako EGK) eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak “Itsas Politika Integratutik Atlantikorako makroeskualdeko Estrategia batera” izenburuko entzunaldi-biltzarra egin zuten Atlantikorako Europako Estrategiaren inguruan. Europako Batzordearen Ozeano Atlantikoko Eskualderako Estrategia bati buruzko komunikazioaren gainean Europako EGKk eman beharreko irizpena osatzeko lanen esparrukoa izan da ekitaldia, eta bi helburu bete zituen: batetik, lantaldearen gogoetaren egoera EBko erakundeekin eta Atlantikoko eskualdeetako eragile instituzional, ekonomiko eta sozialekin partekatzea; eta, bestetik, gogoeta hori haien eztabaida eta ekarpenekin aberastea. Irakurri



  • Agerraldia: Enrique Lucas Murillo de la Cueva Jauna, Lan Zuzenbide Publikoan aditua den jurista 2012/02/24

    Enrique Lucas Murillo de la Cueva Jauna, Lan Zuzenbide Publikoan aditua den juristak, agerraldia egin zuen EGABren Gizarte Garapenerako Batzordearen aurrean, EGABren lanak dokumentatu eta ahalbidetzeko, Euskal Enplegu Publikoaren legearen Aurreproiektuari buruzko irizpena emateko.

Urte Erakunde jarduera