Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 17 azaroak 2021

Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak 2022rako EAEko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua aurkeztu du gaur EGABeko Osoko Bilkuran.

Proiektua 13.107,8 milioi eurokoa da. Aurrekontu operatiboa 694 milioi eurotan gehituko da, hau da, iaz baino % 6 gehiago. Proiektuak hiru trantsizio nagusiei ekitea aurreikusten du: trantsizio teknologiko eta digitalari, trantsizio energetiko eta klimatikoari eta trantsizio sozial eta sanitarioari.

Era berean, proiektuaren %77 gizarte-politikei dagokie eta genero-ikuspegi globalaren aldeko apustua jasotzen da, % 16,5, 2021eko aurrekontuetan baino lau hamarren gehiago.

2022ko EAEko Aurrekontu Orokorraren Lege Proiektua abenduaren 23an onartzea aurreikusten da.