Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 12 apirilak 2011
EGAB-k Estrategia integrala proposatu du EAE-ko biztanleak zahartzearen ondorioz izango diren eragin negatiboak saihesteko.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ikerlan bat egin du, Euskadiko 2020rako aurreikuspen demografikoak eta haien eragin ekonomiko eta sozialak aztertzeko eta sor litezkeen eragin negatiboak saiheste aldera jarraitu beharreko urratsak zehazteko.
Aurreikuspenek adierazten dute 16 urtetik 64 urtera bitarteko taldean jaitsiera nabaria izango dela (-%4) eta 64 urtetik gorakoa nabarmen igoko dela (%22,7). Joera hori 27en Europar Batasuna osatzen duten herrialde guztietan ikusten da, baina Euskadin joera are zorrotzagoa da.

EGABk epe luzerako estrategia integral bat martxan jartzea gomendatzen du, betiere aurreikuspen demografikoek lan merkatuan, pentsioen sisteman, osasunean eta osasun sisteman, menpetasunean, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntza sisteman izango dituzten eraginei aurre egin ahal izateko.