Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 19 martxoak 2012

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak aho batez onetsi du erakunde honek 2011. urtean zehar burutu zituen jarduerei buruzko memoria.EGABek 24 irizpen eman zituen guztira 2011. urtean, bere historiako irizpen-kopururik handiena.

Ia sail guztiek eskatu dute irizpenen bat. Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren sailekin izan dituen harremanetan jariakortasuna izan da nagusi eta horren isla da EGABen Osoko Bilkuretan Jaurlaritzako zenbait ordezkari agertu izana.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Lege Aurreproiektuari buruzko irizpen bat eman zuen Batzordeak 2011n. Bertan, Batzordea “Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aholku-erakunde” gisa definitu da.
Iaz, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ekimen propioko hiru azterlan burutu zituen; ondoko hauek ziren azterlanon gaiak: bilakaera demografikoa, hezkuntza-sistema jarduera sozioekonomikoaren beharrizanei egokitzea eta energia berriztagarriak. Azken lan hau aurki aurkeztuko da.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin, Europako Sare Transatlantikoarekin eta Akitaniako Eskualdeko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin dituen harremanak areagotu ditu; izan ere, Europako Estrategia Atlantikoa, itsasoko energia berriztagarriak eta mugetako garraioaren eta komunikazioen egoera jorratu dituzten azterlanak egin dituzte batera.