Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 04 ekainak 2025

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak antolatu du topaketa, 2025eko ekainaren 2an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko etxebizitzaren arazoa aztertzeko. Izan ere, gaur egun euskal gizartea gehien kezkatzen duten arazoetako bat da, eta horren ondorioek biztanleriaren maila zabalei eragiten diete.

Ekitaldian parte hartu dute Javier Muñecasek, Euskadiko EGABeko presidenteak; Denis Itxasok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak; Esther Apraizek, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko presidenteak; Iratxe Uriartek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak; Javier Buronek, NASUVINSAko zuzendari kudeatzaileak; Luis Albak, UNECA Arabako Eraikuntzako Enpresen Elkarteko presidente eta CONFEBASKeko Eraikuntza-batzordeko presidenteak; Patricia Valek, ALOKABIDEko zuzendari nagusiak; eta Unai Fernández de Betoñok, EHUko irakasle eta arkitektoak.

Aipatutako pertsonen hitzaldiez gain, SER Vitoria kateko albistegietako buru Eva Domaikak moderatutako mahai-inguru bat izan zen.

Topaketa horren bidez, EGABek ekarpena egin nahi izan dio Euskadirentzat egiturazkoa den erronka batek, etxebizitzarenak, konponbideak lortzeko behar duen hausnarketari eta eztabaidari.

Argazkiak: Irekia

Archivos