Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torresek EGAB bisitatu du bere saileko goi-karguekin batera.
Bere sailak legegintzaldi honetan dituen planak eta proiektuak EGABen osoko bilkuran azaltzea izan da helburua.
Bere esku-hartzean, lehendakariordeak, Autonomia Erkidegoaren datu ekonomiko nagusiak eta lan-merkatuaren egoera azaltzeaz gain, sailak sustatuko dituen neurri nagusiak ere aipatu ditu.
Mikel Torresen esku-hartzea, ordea, ez da bakarra izan. Berarekin batera, Elena Pérezek, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, Alfonso Gurpeguik, Enplegu eta Inklusio sailburuordeak, eta Iñaki Ruiz Manzanok, Ekonomia eta Europar Funtsen sailburuorde eta Lanbideko zuzendari nagusiak, hartu dute hitza haien ardurapean dauden sailetako proiektuak aurkezteko.
Agerraldiaren amaieran, EGABen kontseilariek iruzkinak eta galderak egiteko aukera izan dute.