Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak agerraldia egin du gaur, 2025eko ekainaren 30ean, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuraren aurrean, bere sailak egindako Euskadi 2030 Industria Plana aurkezteko. Kontseilua plan horri buruzko irizpena egiten ari da.
Agerraldian, EGABeko kideek zuzenean ezagutu ahal izan dituzte Planaren helburu eta eduki nagusiak, eta, halaber, Planari buruzko hainbat galdera egiteko aukera izan dute.
Planari buruzko irizpena lantzen ari zirela egin da ekitaldia. Aurreikuspenen arabera, uztailean onartuko du EGABek.