Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 15 uztailak 2025

Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko buruak Euskadiko EGABen ordezkaritza bat hartu du uztailaren 15ean; batzordearen ordezkariak honakoak izan dira: Javier Muñecas batzordeburua, Izaskun Astondoa idazkari nagusia eta Jon Barrutia Memoria Sozioekonomikoaren batzordeburua. Legebiltzarreko buruarekin batera, Eneko Pagazartundua letradu nagusia eta Unai Grajales kabineteburua izan dira.

Topaketaren helburua izan da Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren kontsulta-organoa den EGABek egindako 2024ko Memoria sozioekonomikoa Legebiltzarrari ematea.

Bileran, EGABeko arduradunek EAEko 2024. urteko egoera ekonomiko eta sozialari buruzko dokumentuan adierazten diren eduki eta gogoeta nagusien berri eman diete Legebiltzarreko buruari eta haren laguntzaileei.

Memoria sozioekonomikoa urtero egiten du batzordeak, Lege arautzaileak hala aginduta.