Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
es
eu
Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
Komunikazioa
>
Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
Osoko Bilkurak EGABko Batzordeburu berri aukeratu du Juan María Otaegui
asteartea, 13 apirilak 2010
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkura berria bihar eratuta geldituko da 24 batzordekide berriek eta Adituen taldeko zortzi kideek bere karguaz jabe egitean. Izapidearen ostean, osoko bilkurak Juan Maria Otaegui batzordeburu berri proposatu eta izendatuko du eta Francisco José Huidobro EGAB-ko idazkari nagusi izendatuko du.
Jarraian, Osoko Bilkurak Batzorde Iraunkorreko kideak eta gainerako lan-batzordeetako kideak –titularrak eta ordezkoak- izendatuko ditu.
Agintaldi honen lehendakaritza, txandaren arabera, Hirugarren taldeari dagokio. Talde hau kooperatibek, aurrezki kutxek, merkataritza ganberek, kontsumitzaileen elkarteek, EHUk, nekazaritza eta arrantzako erakundeek eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak osatuta dago.
Mondragón Taldearekin lotuta
Bere ibilbide profesionalean zehar, Juan María Otaeguik (Bergara, 1944) erantzukizuneko hainbat kargu bete ditu Fagor Taldean. Bertan batza artezkariko buru izan zen eta Batzorde Nagusiko lehendakariordea izan zen. 1989. urtetik 2009. urtera bitartean Euskadiko Kutxaren eta Mondragon Korporazioko Kongresuaren buru izan zen. Otaegui, ezkondua eta hiru seme-alaben aita, Enpresa Zientzien lizentziaduna da Donostiako Enpresa Teknikako Goi Mailako Eskolan.
Francisco José Huidobro, berriz, 49 urteko bilbotarra, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta ogibide honetan aritzen da Araban. Carpintería Llodiana S. A. (Araba) enpresako administratzaile bakarra da eta SEA Arabako patronaleko zurgintzako sektorearen presidentea. Huidobro Confemadera –zurgintzaren patronal nazionala- eta Cei-Bois –zurgintzaren Europako patronala- elkarteen Batza eta batzorde exekutiboetako kidea ere bada. 2006. urtetik, Arabako Merkataritza ganberaren Lehenengo Lehendakariordea da.
Berriak artxiboa
2024 (37)
2023 (48)
2022 (55)
2021 (49)
2020 (42)
2019 (18)
2018 (8)
2017 (11)
2016 (34)
2015 (66)
2014 (56)
2013 (6)
2012 (8)
2011 (12)
2010 (20)