Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosak agerraldia egin du 2025eko urriaren 16an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuran, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua azaltzeko. Kontseiluaren irizpena prestatzeko prozesuaren barruan egin da agerraldia. Sailburuarekin batera, Marian Olabarrieta Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria, eta Itziar De la Peña Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko zuzendaria izan dira ekitaldian.